‘egunkaria.info/international’ ere bai, atzerria auziaz informatzeko

2009, abenduak 3

inter1.jpg

Egunkariaren Alde Kultur Elkarteak beste atari digital bat jarri du abian gaur: egunkaria.info/international. Gaztelera, frantsesa, ingelesa eta katalana dira batik bat erabilitako hizkuntzak, eta helburua, atzerriko kazetariak, erakundeak eta beste auziaz informatzea da.

Guneak atal finkoak dauzka (auzipetuez datuak, erakundeen adierazpenak, hedabideetako artikululak, auziko manifestuak, argazki bildumak, bideoak, power pointak…) eta albistegia. Atal finkoak osatzen joango da elkartea. Albisteei dagokionez, berri bakoitza sartu orduko Internetez automatikoki helduko zaie atzerriko ehunka kazetari eta erakunderi euren posta helbideetara: albiste hori bera, egunkaria.info/international-en aipamena eta harremanetarako telefono zenbakia.

Egunkariaren Alde Kultur Elkarteak egunkaria.info webgunea ere badu.

Abenduaren 15ean hasiko da Egunkaria-ren itxierari buruzko epaiketa, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga dira auzipetuak, ETAko kide izatea egotzita. 12 eta 14 urte arteko kartzela zigorrak eskatu dituzte haien aurka AVT eta Dignidad y Justicia herri akusazioek. Defentsak eta fiskalak auzia artxibatzeko eskaera egin zuten.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>