Beti lanean

2009, abenduak 6

Xabier Lekuona 

Abenduaren 6aren bezpera. 1990. Goizeko zortzi eta erdiak. Lasarteko pabiloi handi, hotz eta iluna. Atea zabaldu bezain agudo, goizaldeko tximeletak jirabiraka oraindik. Bertigoa. Gorputza ia gorpu. Amaitu dira probak, zero zenbakiak. Barrura sartu eta lanera. Buru-belarri. Gezurra badirudi ere, eguneko egunkaria egiteko, gure lehen zenbakia egiteko, goizeko zortzi eta erdietan lanean. Gure saileko lehen orrialdeak 12:00etarako entregatua behar du izan. Zortekoak gu. Beste batzuk ordu erdi barru entregatu behar dute eta.

Taldea etorri da. Erredaktoreak, zuzentzaileak, argazkilariak kalean busca-rekin, gero produkziokoak. Azkenik plantxak hartu eta errotatibara eraman behar dituena agertu da. Seinale on.

Ia amaitu da lana. Poza. Euskaltzale batzuk agertu dira zorionak ematera. Itziar Aizpuruak ekarritako xanpaina erredakzioan, eta, ondoren, merezitako parranda. Hernanira. Euskaldunon Egunkaria-ko langileak pribilejiatuak. Igandero jai.

13 urte beranduago ere, jai eman ziguten. Ez parrandarik, ez pozik. Biharamunean, tripak nahastuta, tximeletarik gabe, lanera. Buru-belarri. Gezurra badirudi ere, beste egunkaria egitera. Bistan da euskarazko prentsa ez dagoela jai egiteko moduan.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>