Mirentxu Purroi: “Epaiketa egitea erabat ezohikoa da Europan”

2009, abenduak 6

Berria egunkariak elkarrizketa egin dio gaur Mirentxu Purroi kazetariari Igandea gehigarrian, eta Egunkaria auzia hizpide izan dute. Epaiketa egitearen aurka dago Purroi.3180040.jpgLaster hasiko da ‘Egunkaria’-ren kontrako epaiketa. Zer deritzozu?
Egunkaria-ren kontrako epaiketa egitea gauza erabat ezohikoa da bizi garen tokian, hau da, Europan. Bakarrik Txina komunistan eta gisako herrietan posible da halako epaiketa bat egitea. Erabat iraingarria da. Espero dut Martxelo [Otamendi] eta gainontzeko auzipetuak aske gelditzea, bertzela inork ezin izanen baitio eutsi Espainiako Estatuaren izaera demokratikoari. Epaiketa politikoa da. Espainiako Estatuko egitura ekonomiko eta politiko anitzentzat negozio galanta izan da ETA. Bat-batean ikusi dute hagitz erraza dela mundu guztia zikintzea, terroristak denak direla erratea. Arazoa da hagitz salaketa larriak egin dituztela eta salaketa horiek faltsuak direla.
Auzi honetan nola ikusi duzu kazetarien jokaera?
Isilik gelditu dira hedabide gehienak. Eta isilik jarraitzen dute, bertze alde batera begira. Sona handiko demokratek utzi dute Egunkaria-ren kontrako epaiketa aurrera egiten. Hemen hedabideek ez dute atera, Katalunian bezala, editorial komunik errateko epaiketa hau iraingarria dela. Errugabeak epaitzen dituzte hemen. Eta hori izugarri larria da.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>