‘Egunkaria’-ren alde Madrilen deitutako manifestazioa debekatu egin dute

2009, abenduak 11

Abenduaren 19rako manifestazioa antolatu dute Bilbon Egunkaria auziko auzipetuek. Deialdi horrekin bat eginez, beste hainbat herritan ere mobilizazioak egingo dituzte, baina Madrilen Egunkaria-ren babeserako plataformak antolatutakoa debekatu egin du Espainiako Gobernuko ordezkariak.

Gobernuko ordezkariaren ustez, Auzitegi Nazionalak Egunkaria itxi bazuen hura «proiektu terrorista baten parte» dela esateko «frogak» badaudelako izan zen eta, beraz, auzitegi horretan «ebazpen judizial sendoa» dago. Plataformak salatu du Gobernuko ordezkariak epaiketa egin aurretik eman duela epaia, eta errugabetasun presuntzioa ez errespetatzea leporatu dio.

Horrez gain, manifestaziora joan nahi dutenen oinarrizko eskubideak urratzea ere egotzi diote. Debekuaren kontra helegitea jarriko dute.

Iruzkin 1 »

  1. […] taldeak datorren astean egitekoa zuen kontzentrazioa –Egunkariaren aldeko ekitaldiarekin ere hala egin zuen–; eta bestetik, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Adierazi EH!-ren Bilboko manifestazioa […]

    Pingback-a by Maribi Ugarteburu: “Giro politikoa estutzeko edo lasaitzeko erabiliko gaituzte” — 2010(UTC)k2010 irailaThu, 09 Sep 2010 11:30:29 +0000UTC9 9(am) @ 11:30

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>