Epaiketako hurrengo saioa, hilaren 12an

2010, urtarrilak 9

Egunkaria auziko kazetaren itxierari buruzko epaiketako hurrengo saioa datorren asteartean izango da, hilaren 12an, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Lekukoek hitz egingo dute; defentsakoak eta akusaziokoak.

Epaiketa abenduaren 15ean hasi zen, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak auzia ixteko eskatu zuen bere garaian, eta epaiketako lehen bi egunetan ez zien auzipetuei eta guardia zibilei galderarik egin.

Auzipetuek ETArekin loturarik ez zutela izan nabarmendu zuten abenduaren 15eko saioan. Hurrengo egunean, guardia zibilek ez zuten Egunkaria-ren eta ETAren ustezko harremanez frogarik aurkeztu.

Dignidad y Justiciaren eta AVTren zigor eskaerak

Auzibidean Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek baino ez dituzte egin zigor eskaerak. Hauek:

– Joan Mari Torrealdai. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dute haren aurka.

– Iñaki Uria. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.

– Txema Auzmendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.

– Martxelo Otamendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.

– Xabier Oleaga. 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa (14 urte, AVTren eskaeran).

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>