Epaiketa egiteko zazpi urte igarotzeak Justizia “zalantzan” jartzen du, Patxi Lopezen arabera

2010, urtarrilak 11

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du Egunkaria auzia-n “justizia egitea” espero duela, eta epaiketa lehenago egin beharko litzatekeela uste du.

“Kasu hauetan epaiketa epe laburragoan ireki eta ixteko eskatu behar dela iruditzen zait. Zazpi urte pasatzea gehiegizkoa da, Justiziaren eta sistema judizialaren ez oso aldeko iritziak sortzeko ere balio duelako. Horregatik hori guztia fintasun handiagoz landu beharko litzateke”. Radio Euskadin egin ditu adierazpenak, gaur.

Jesus Egiguren ere mintzo

«Nik ez dut uste egunkari batean lan egiten duenak edo kultura inguruan lan egiten duenak pistola poltsikoan eramaten duenik, ezta ETAko organigraman eta erakundeetan sartuta egoten direnik ere. Nik uste dut horrekin erantzun dizudala», esan du gaur Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak Euskadi Irratian, auzipetuak ETAkoak al diren galdetu diotenean. Epaileek zer lotura ikusi duten ez dakiela adierazi du.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>