Auzia artxibatzeko eskatzen duen mozioa aurkeztu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean

2010, urtarrilak 16

Egunkaria-ko auzipetuei elkartasuna adierazteko mozioak aurkeztu dituzte Euskal Herriko hainbat udaletan, eta aste honetan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek auzia artxibatzeko eskatu dute, PSE-EEren babesarekin. Orain, Eusko Legebiltzarrera eraman du eskaera hori Aralarrek. Alderdi horrek aurkeztutako legez besteko proposamenean Batzar Nagusietako alderdiek, PPk izan ezik, babestu zituzten mozioaren bi puntuak eztabaidatu eta bozkatuko dituzte.

Testuak eskaera egiten dio Espainiako Auzitegi Nazionalari auzia behin betiko artxibatzeko eta egindako kalteak osatzeko. Era berean, auzipetuei elkartasuna helarazteko eskatzen dio Legebiltzarrari. Egunkaria-ren aurkako prozesua «zuzenbideko oinarririk gabekoa» dela dio. PSE-EEk bi puntu horiek babestu zituen Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Abstenitu egin zen, ordea, epaia ezagutzera ematen den saiora instituzioko ordezkaritza bat bidaltzeko eskaeran. Legebiltzarrean ez dute eztabaidatuko puntu hori.

AVTren haserrea

Egunkaria auzian herri akusazio gisa ari den AVT elkarteak Gipuzkoako Batzar Nagusiek eginiko adierazpena «ulergaitza eta oso larria» dela adierazi du prentsa ohar batean. Modu horretan ezingo dela «terrorismoa amaitu» dio.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>