Larraulgo Udalak ere onartu du epaiketaren aurkako mozioa

2010, urtarrilak 19

Larraulgo Udalak (Gipuzkoa) Egunkaria auzia-ri buruzko mozioa onartu du udalbatzarrean. Epaiketaren aurka azaldu da Udala, eta auzipetuei elkartasuna agertu die.

Beste udal batzuek ere onartu izan dituzte mozioak.

Larraulgo Udalaren mozioko testua

Udal honek:

Egunkaria-ren aurkako prozesua salatzea: Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak 2003ko otsailaren 20an euskarazko egunkaria itxita, adierazpen askatasuna eta informazio eskubidea urratzeagatik, euskararen aurkako erasoa egiteagatik eta Euskal Herriaren kontrako operazio politikoa burutzeagatik.

Egunkaria-ren aurkako epaiketan Espainiako Auzitegi Nazionalari exijitzea euskarazko kazetaren kontrako epairik ez emateko, auzipetu guztiak baldintzarik gabe libre uzteko, eta Egunkaria-ri eta auzipetu denei kalteordainak ordaintzeko.

– Elkartasuna eta babesa adieraztea auzian hasieratik inputatutako guztiei, eta haiek jasan behar izan dutena salatzea (atxiloketak, inkomunikazioak, tratu txarrak, torturak, kartzelatzeak, sakabanaketak…).

– Hurrengo asteetan Egunkaria-ren alde egiteko konpromisoa hartzea.

– Larrauldar guztiei dei egitea ekimenetan parte hartzeko eta inplikatzeko.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>