‘Egunkaria’-ren aldeko jaia ospatu dute Madrilen

2010, urtarrilak 25

ad.jpg

Madrilgo plataformak antolatuta, Egunkaria-ren aldeko jaia ospatu zuten larunbatean Madril erdialdeko ikastetxe batean. Madrilgo 28 eragile sozial eta politikok osatzen dute plataforma. Herri bazkarian 100 bat madrildarrek parte hartu zuten. Martxelo Otamendik izan zuen auzipetuak ordezkatzeko ardura.

Goizean, mahai-inguru batean parte hartu zuen Mariano Ferrer kazetariarekin, Carmen Lamarca abokatua eta Karlos III.a Unibertsitateko irakaslearekin eta Isaac Rosa idazlearekin batera. Arratsaldea, berriz, jai giroan pasatu zuten musikaz eta euskal kulturaz gozatuz. Madrilen berean 500 bat sinadura bildu dituzte, auzipetuei babesa adierazteko, tartean sona handiko idazle eta sindikalista daude. Ekitaldian ezin zutela parte hartu, eta haien mezuak irakurri zituzten. Igandean bazkari solasaldi batean parte hartu zuen Otamendik Carabanchel auzoan. 50 madrildar daude izena emanda.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>