Arantzazuko argazkia

2010, urtarrilak 26

Pello Urzelai (Berria)

Saioa hasi aurretik, okerreko zerrendarekin aritu da auzitegiko idazkari bat lekuko bila, baztertuta zeuden lekukoen izenak ere kantatzen. Ohartu da azkenean, zerrenda ona topatu du, baina hiru lekuko ez ziren agertzen. Ohi bezala berandu hasi da saioa, eta, ustekabean, goiz amaitu da, asteazkenera arte atzeratu behar izan delako, AVTko abokatuak bere amaren heriotzaren berri izan duenean, atsedenaldian.

Jarraikortasunik gabe eta etenaz eten garatzen ari da Egunkaria auziko epaiketa. Pusketaka bezala. Baina arretaz begiratuz gero, osatu gabeko puzzle itxurako argazki hori, ikuspuntu juridikotik ere, egunez egun, gero eta argiago azaltzen ari da, auzipetuen hitzarekin bat eginda. Akusazioek eskatutako lekukoen testigantza hutsaren hurrengoa gertatzen ari da, eta bakarrik balio izaten ari da DyJ eta AVTko abokatuen trakestasuna agerian uzteko. Defentsaren lehen lau lekukoek – Fernando Berridi, Jose Luis Zinkunegi, Iñaki Zabaleta eta Imanol Muruak-, ordea auzipetuen egia berresten ari dira, arlo ezberdinetan. Bai Egunkaria Sortzenen eginkizuna, izaera, eta jardunari buruz, bai Egunkaria-ko zuzendariak aukeratzeko prozesu eta erabakiei buruz. Ildo honetan, balio handia du Muruaren testigantzak, auzipetuek esandakoa berresteaz gain, argitu duelako Martxelo Otamendiren izena (zuzendarirako) berak aipatu ziolako Joan Mari Torrealdairi. Bestalde, Iñaki Zabaletaren testigantza baliotsua izan da Egunkaria-ren proiektuaren aniztasuna argi uzteko. Joan den larunbatean, Arantzazun egindako argazkiak islatzen duen aniztasun bera. Edo handiagoa, Iñaki Zabaletak gogora ekarri zuen bezala, Mario Onaindiak eta Ramon Jauregik Eusko Jaurlaritzarekiko harremanak desblokeatzean izandako esku-hartzea kontuan hartuta. Egun ere, zabala da oso auzipetuen sostengua, Arantzazun ordezkatuta egon ez ziren batzuena ere lortua baitu.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>