Epaiketa epaiaren zain geratu da

2010, otsailak 1

Egunkaria-ren aurkako epaiketako fiskalak eta defentsak bost auzipetuen absoluzioa eskatu dute gaur, haien aurkako frogarik ez dagoela iritzita. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek, aldiz, 12 eta 14 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte auzipetuentzako. Gaur irakurri dituzte parteek euren ondorioak Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuek izan dute azken hitza. “Argi geratu da letretako gizonak garela, ez armetakoak”, esan du Torrealdaik. Epaiaren zain geratu da, beraz, epaiketa; ez da saio gehiagorik izango.

2003ko otsailaren 20an itxi zuen Guardia Zibilak Egunkaria, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, kazetak ETArekin lotura izan zuelakoan; zazpi urtera doa kontua. Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandez epaileek osatzen dute auziko epaimahaia; eurek emango dute epaia. Ez dago datarik jarrita horretarako.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>