20.000 atxikimendu jadanik

2010, otsailak 3

Dagoeneko 20.000 lagunek eman dute Egunkaria-ren aldeko atxikimendua egunkaria.info webgune honetan. Gaur lortu da kopuru horretara iristea.

Euskal Herritik ez ezik, Herrialde Katalanetatik, Italiatik, Espainiatik, Perutik, Mexikotik, Ingalaterratik, Irlandatik, Poloniatik, Alemaniatik, Frantziatik, Galiziatik, Errusiatik, Venezuelatik, Ameriketako Estatu Batuetatik, Argentinatik, Herbehereetatik eta munduko beste hainbat txokotatik agertu dute elkartasuna.

Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteak, aipatutako webaz gain, egunkaria.info/international ataria ere badu, eta hor sartutako albisteak atzerrira bidaltzen ditu automatikoki, ehunka postetara. Hala, sare handia lortu du; besteak beste, atxikimenduak biltzeko.

Webgune horiek martxan segituko dute oraindik, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaia eman gabe baitu -astelehenean bukatu zen epaiketa-.

Beste atari digital batzuetatik ere eman daiteke atxikimendua, eta Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteak eskerrak eman dizkie denei ere, laguntza emateagatik.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>