Martxelo Otamendi Europako Legebiltzarrean izango da asteazken honetan

2010, otsailak 9

Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetuak prentsaurrekoa emango du asteazkenean Europako Legebiltzarrean, Estrasburgon (Frantzia), 11:30etik 12:00etara. Auzia dela-eta Espainiako Estatutik irteteko debekua jarria dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina orain ateratzeko baimena eman dio.

Hainbat eurodiputatuk Egunkaria-ren absoluzioaren aldeko idatzia sinatu dute, eta etzi egingo dute zerrenda publiko. Haietako batzuk Otamendirekin batera izango dira agerraldian.

Gaur zortzi bukatu zen euskarazko kazetaren kontrako epaiketa, eta Auzitegi Nazionalaren epaiaren zain geratu dira Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuak. Fiskala eta defentsak ere absoluzioa eskatu du, deliturik ez dagoela iritzita; Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek diote Egunkaria ETAk sortu zuela, eta 12 eta 14 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte auzipetuentzako.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>