Absoluzioa eskatuko dute zazpigarren urteurrenean, Andoainen

2010, otsailak 18

Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik zazpi urte beteko dira larunbatean. Guardia zibilek, leporaino armaz josita, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkea hartu zuten (Gipuzkoa). Harro agertu ziren patrol, furgoneta eta fusilekin. Ez zuten lortu, ordea, herriaren erraietatik zetorren protesta isilarazterik. Parkearen kanpoko aldea herritarrek hartu zuten, operazioaren kontra protestan bildu ziren herritarrek. Orduan kanpoan gelditu ziren herritarrak, eta beste hainbat, Martin Ugalde parke barruko zelaian batuko dira bihar (12:00), epaiaren zain dauden auzipetuen absoluzioa eskatzeko.

Herritarrak Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakiaren esperoan daudela egingo da ekitaldia, itxiera bera salatzeko eta adierazpen askatasuna aldarrikatzeko.

Epaiketaren atarian hasi eta orain arte, astero-astero elkarretaratzeak egin dituzte, hainbat sektoretako ordezkariek deituta. Elkarretaratze horietan parte hartu dutenak bilduko dira bihar ere Andoainen. Han izango dira, besteak beste, Aizpea Goenaga, Uxue Alberdi, Mikel Astarloza, Xabier Mendiguren, Igor Zalakain, Ramon Labaien eta Maddalen Iriarte. Ekarpenak egingo dituzte nork bere erara, eta auzipetuetako batek hitza hartuko du.

Elkartasuna herriz herri larunbatean

Hala ere, ez da hori izango itxieraren karietara egingo den protesta bakarra. Herriz herri ere hainbat mobilizazio eta ekitaldi egingo dituzte larunbatean. Egunkaria-rekiko elkartasun egunak antolatu dituzte han eta hemen, eta ekitaldi ugari antolatu dituzte, askotarikoak.

Jai giroa eta aldarrikapena batzeko saioa egingo dute, pintxo dastatzeak, ekitaldi kulturalak, elkarretaratzeak eta abar antolatuta. Absoluzio eskaera guztietan izango da, hitzetik hortzera.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>