‘Egunero operazioa’

2010, otsailak 19

Xabier Lekuona (Berria)

Bihar, zazpi urte txapelokerrek berea egin zutela. Egunkaria-ko egoitza nagusian eta Hegoaldeko hiru ordezkaritzetan sartu eta giltzarrapo txiki iraingarri batez mutu utzi zuten euskarazko kazeta.

Ehunka guardia zibilek operazio emankorra burutu zuten, gau ilunean. Harrapatu nahi zituzten guztiak -ihes egiteko motiborik ez zutenak- harrapatu zituzten, eta erredakzioa itxita zorionak jasoko zituzten.

Aznar eta Acebes ausartu ziren. Operazio militar borobila.

Bihar, zazpi urte Egunkaria-ko langileek erabaki zutela ezetz, mutu ez zirela geldituko. Bihar, zazpi urte, Egunero operazioa martxan jarri zutela, egun argiz. Hamahiru urteko esperientziaz baliatuta, tripako tximeleta guztiak uxatu eta lanari ekin zioten. Kazetariak, produkziokoak, administraziokoak… guztiak lanean. Egoitza bila, mantxeta bila. Segurtasun kopiak agertu ziren, informatikariek sistema egokitu zuten… eguna amaitzerako operazioaren lehen zatia borobil amaituta. Egunero errotatiban zen. Banatzaileek arrakasta osoz amaitu zuten operazioa. Guardia Zibilari aurre egin nahi izan zioten milaka eta milaka euskaldunek Egunero eskuratu zuten goizean.

Egunkaria-ko langileak ere ausartu ziren. Operazio zibiko borobila.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>