Unibertsitateak, askatasunen alde

2010, otsailak 25

Egunkaria libre lelopean, Euskal Herriko ehunka ikasle eta irakasle bildu dira hainbat unibertsitatetako atarian. Auzipetuei elkartasuna eta babesa adierazteaz gain, haien absoluzioa eskatu dute, baita adierazpen askatasunaren alde agertu ere. Egunkaria libre! leloa idatzita zuten pankartak edo kartelak eskutan zituztela hamar minutu edo ordu laurdeneko protestaldiak egin dituzte Donostian, Iruñean, Gasteizen, Leioan (Bizkaia), Oñatin (Gipuzkoa), Eskoriatzan (Gipuzkoa) eta Arrasaten (Gipuzkoa).

Leioan, 150 bat lagun izan dira deialdiari erantzun dioten ikasle eta irakasleak. Gasteizen, berriz, 100 bat lagun bildu dira Egunkaria auzia salatzeko. Donostiako Ibaetako campusean 50 bat lagunek parte hartu dute eguerdian. Iruñeko Nafarroako Unibertsitate Publikoan bertze 35 lagun bildu dira; irakasleen artean bertan egon dira Eduardo Lakasta, Roldan Jimeno eta Jon Alonso, besteak beste. Arrasateko eskola politeknikoko ikasle eta irakasleek ere bat egin dute deialdiarekin; 60 lagun elkartu dira. Eskoriatzako Huhezin 40 lagun batu dira Egunkaria-ren auzia salatzeko.

Mobilizazio gehiago

Bihar (ostirala) Donostiako Deustuko Unibertsitateko ikasle eta irakasleen txanda izanen da. Lelo berarekin, elkarretaratzea eginen dute campusean, 12:00etan. Egun berean, Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetuak hitzaldia emango du auziaren nondik norakoei buruz Oviedon (Espainia), Cambalache aretoan, 20:00etan.

Igandean, Gorbeiara mendi martxa egingo dute, Zigoitiatik (Araba) irtenda 9:00etan.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>