BBC, ‘Egunkaria auzia’-z galdezka

2010, martxoak 22

aa.jpg

BBC Erresuma Batuko irrati-telebista kate publikoa Euskal Herriko egoera politikoaz erreportajea egiten ari da egunotan, hona etorrita, eta gaur goizean Andoainen izan da, Berria-ren egoitzan, Egunkaria auzia-ri buruz galdezka. Sarah Rainsford kazetariak telebistarako ordu erdi inguruko elkarrizketa egin dio Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetu eta Berria-ko zuzendariari (argazkian).

BBCk Madrilen daukan berriemailea da Rainsford. Oraindik ez dakite noiz emango duten erreportajea.

Albisteen arloan munduko hedabiderik handiena da BBC British Broadcasting Corporation, eta prestigio handia du. 1922an sortu zuten irratia eta 1936an telebista, eta erakunde ororekiko duen independentzia da haren ardatz nagusietakoa.

Bitartean, auzipetuek epaiaren zain segitzen dute.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>