Zigor amaigabea

2010, martxoak 28

Xabier Lekuona (Berria)

Ez da erraza atxilotua, torturatua, espetxeratua, inputatua eta akusatuen aulkiaren jabe izatea. Egunkaria ixten dizute, egurtzen zaituzte, talde terrorista finantzatzen duzu, gero talde terroristak finantzatzen zaitu, hor zehar Espainiako espetxe batean barreiatzen zaituzte. Sumarioa ondo bidean doa, baina azkenean epaiketa. Auzitegi Nazionalean. Amaitu da epaiketa. Lasaitasun mezuak jasotzen dituzu epaileren batengandik, fiskala lagun, abokatuak pozik, adiskideek egintzat ematen dute kontua, baina zu kaka eginda.

12 eta 14 urteko espetxe zigor eskaerak bizkar gainean. Zure bizkar gainean. Antza denez, erabakia hartuta dago. Martxoaren 26an esaten dizute apirilaren 12an argituko dela zure auzia. Polita. Pazko aste ahaztezina pasatuko duzu. Eta galderak lepagainean jo eta jo. Zergatik atzeratu 12ra arte erabakia hartuta dagoenean? Zergatik luzatu zigor amaigabe hau bihar argi badezakete epaia? Eta kaka eginda jarraitzen duzu.

Orain, dagoeneko, inor ez da gogoratzen epaiketa amaieran gu denok genuen poz irribarrea. Orain, oraindik, sufritzea egokitzen da. Egokitzen zaizu. Apirilaren 12ra arte balitz, sikiera.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>