Auzi ekonomikoa Gipuzkoako Auzitegira pasatzeko eskaera egingo dute abokatuek

2010, apirilak 13

Auzi ekonomikoa zabalik du Espainiako Auzitegi Nazionalak eta zortzi lagun epaiketaren zain daude. Iruzur ekonomikoa egin izana egozten diete, baina baita “erakunde terroristarekin” lotura edukitzea ere. Atzoko epaiarekin azkeneko puntu horrek ez du heldulekurik eta, hala, abokatuek egunotan eskatuko diote Auzitegi Nazionalari uko egiteko epaiketa egiteko eskumenari eta kasua Gipuzkoako Auzitegira pasatzeko.

“Ez ahaztu: pieza ekonomiko honetan daude, paradoxikoa badirudi ere, kartzela zigor eskaririk gogorrenak. Auzi ekonomikoan gauden lagun batzuentzat 26na urte eta 33na milioi euroko zigorra eskatzera iristen da Dignidad y Justicia elkartea. Beraz, ezin da oraindik defentsa jaitsi. Erne mantendu beharra daukagu. Erne mantentzeko eskatzen diogu gurekin beti hain eskuzabal eta elkartasun baldintzagabean azaldu den euskal jendarteari”, adierazi du gaur Joan Mari Torrealdaik.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>