Apirilaren 25ean eskertza ekitaldia Bilbon, Euskalduna jauregian

2010, apirilak 13

Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko auzipetuek gaur jakinarazi dutenez, apirilaren 25ean (igandea) “eskertza ekitaldi handia” egingo dute Bilbon, Euskalduna jauregian. 11:30ean hasiko da, areto nagusian.

Auzi nagusiko nahiz auzi ekonomikoko hamar auzipetuak han izango dira, eta hitza hartuko dute. Baita Babes Taldekoek ere. Horrez gain, herri batzordeetako kideek ere izango dute ekitaldian parte hartzeko aukera, bai Euskal Herrikoek, bai Katalunian eta Espainian Egunkaria-ren alde aritu direnek.

Ekitaldiko egitarauan, Maddalen Arzallus eta Miren Amuriza bertsolariek, eta Gose taldeak parte hartuko dute, besteak beste.

“Donostian zein Bilbon kaleak betean manifestatu ziren guztiei, egunkari txikituaren errautsetatik egunkari berria eraikitzen lagundu zuten guztiei, geroko mobilizazioetan parte hartu duten milaka euskal herritarrei, kartzelan egon garenean gure familiengana berotasuna adieraziz hurbildu ziren guztiei”, horiei guztiei “mila esker” esateko baliatu nahi dute ekitaldia auzipetuek.

Iruzkin 1 »

  1. 25an lana izanen dut, beraz, ez dugu joaterik izango. Hala ere, nolabait Bilbon egongo gara. Elkartuko zareten guztiak ez zarete guztiak izango.

    Comment by Patxi — 2010(UTC)k2010 apirilaWed, 14 Apr 2010 10:24:54 +0000UTC4 14(am) @ 10:24

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>