Xanpainik ez

2010, apirilak 16

Fredi Paia (Berria)

Erne ibili zen Patxi Lopez Auzitegi Nazionala Egunkaria kasuaren absoluzioagatik zoriontzeko. Zuzenbide Estatuaren aurkako erasoa arteztu ei du Auzitegiak. Baina Auzitegiak berak itxi zuen Egunkaria, inkomunikazioaren bidez atxilotuak torturatzea ahalbidetu, torturak estali eta esperpentoa azken unera arte luzatu du. Auzipetuak kondenatu izan balituzte, epaileen erabakiekiko errespetu, hedabide guztien intoxikazio kanpaina eta manifestazio handi baten lekuko izango ginen. Xanpainik ez, beraz. Soilik besarkada beroa sekula atxilotu behar izan ez zituzten ehunka euskal herritar auzipetuei.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>