Adegik dio ‘Egunkaria’-ren aurkako auzia “zentzugabekeria” izan dela

2010, apirilak 20

Eduardo Zubiaurre Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidenteak adierazi du Egunkaria-ren kontrako auzia “zentzugabekeria” izan dela, “epaian ikusi den bezala”. Haren arabera, “prozedura judiziala ezbaian jartzeko modukoa izan da, eta kritikagarria”.

Euskarazko kazetan berrehun lagun inguruk lan egiten zutela gogoratu du Zubiaurrek, eta Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak 2003an enpresa ixteko neurria hartu zuela. “Egunkaria-ko pertsona batzuen kontrako akusazioak zeuden arren, epaileak enpresa ixteko erabakia hartu zuen. Enpresa bat pertsonen multzoa da, eta partekatutako proiektua. Gainera, hedabideen kasuan informazioarena bezalako oinarrizko eskubidea dago tartean”.

Negoziazio kolektiboari buruz emandako prentsaurreko batean egin ditu adierazpenok Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidenteak, kazetariek Egunkaria-z galdetu ostean.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>