Patxi Lopez, absoluzioaren alde

2010, apirilak 29

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzo esan zuen Jaurlaritza eta PSE-EE beti egon direla Egunkaria-ren absoluzioaren alde. «Jaurlaritza honen jarrera beti izan da argia. Beti esan izan dut absoluzio epaia espero genuela. Areago, esana dut zazpi urteren ondoren kaleratzen den epaia berez ez dela justua. Beraz, beti izan dugu jarrera bera, ondorengo omenaldietan parte hartu edo ez», azaldu zuen lehendakariak. Alderdi sozialistaren jarrera ere ildo beretik joan dela esan du lehendakariak Cataluña Radion egin dioten elkarrizketa batean. Euskarari buruz galdetuta, hura bultzatzen eta sustatzen segituko dutela esan zuen.

Lopezek berak eta Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak hizpide hartu zuten atzo Egunkaria, Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak egunotan egin dizkien kritikei erantzuteko. Igandean Bilboko Euskalduna jauregian egin zen eskertza jaialdira joan ez izana aurpegiratu die Urkulluk PSE-EEri eta Eusko Jaurlaritzari., Akusazio hori «intentzio txarrez» egitea egotzi zion atzo Pastorrek Urkulluri. EAJk Eusko Jaurlaritzaren eta PSE-EEren aurka egiteko «estrategia onartezinaren barrenean» sartu zituen salaketa horiek. Pastorren esanetan, ez zuten ekitaldian parte hartu, ez zutelako antolatzaileen gonbidapenik jaso. Areago, irudiak telebistan ikusi zituzten arte ez zutela ekimenaren berri izan azaldu dute.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>