Santiago Alba Rico: “Zigorra ezinezkoa zen”

2010, maiatzak 1

Santiago Alba Rico filosofoak Los medios y los fines: comunicación y capitalismo hitzaldia emango du gaur, 18:00etan, Getariako udal aretoan (Gipuzkoa), eta Berria-k egin dion elkarrizketan hizpide izan dute, besteak beste, Egunkaria auzia.

Gaur egungo kazetaritzaren diagnostikoa egingo duzu Getarian?

Gaur egun hainbat formatu erabiltzen dituzte etengabe hedabideek, ikuslea gune batean sartzeko, non politika erabat debekatuta dagoen. Erabat berdindurik daude informazio formatuak eta publizitatearenak, hiruzpalau talde handik defendaturiko interes ustelen mesedetan. (…) Kazetariak armadaren abangoardia eta artilleria bihurtu dituzte, justiziaren, egiaren eta objektibotasunaren aurkako gerran.

Adibide hurbilen bat?

Egunkaria kasua, esaterako. Ikusi besterik ez dago hedabideek zer esaten zuten itxi zutenean. Euskal Herriaren kasuan, hedabideen omerta edo isiltasun paktu mafiosoak gatazka elikatzen du, edo, behintzat, afera politikoki konpontzea zailtzen ari dira. Epaileen eginkizunak usurpatu dituzte, sumarioak idazten dituzte, pertsonak kriminalizatzen dituzte eta sententziak ematen dituzte, ikusle edo irakurle otzanen oniritziarekin.

Zer iruditzen zaizu ‘Egunkaria’ kasuko ebazpena?

Espero genuen guztiok, zigorra ezinezkoa zelako. Halere, politikaren indar harremanen esparruan ikusi behar dugu. Baikor naiz horretan, ez soilik behingoz justizia egin delako -eta sententzia oso gogor batekin, gainera- baizik eta, agian, erakusten duelako aukerak irekitzen ari direla Euskal Herriko gatazkari konponbide politikoa emateko.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>