Ni ez naiz hemengoa

2010, urtarrilak 31

Xabier Lekuona (Berria)

Auzitegi Nazionaleko ataria. Tratu txarren ataria. Irensten zaituen zulo iluna. Eramana ez izanaren zortea izanez gero, bisitari gisa sartzen bazara ere, akusatu, inputatu, errudun, gaizkile sentitzen zara, sentiarazten zaitu. Bizkarrean atea itxi orduko onik aterako ote zaren pentsatzeko bizkortasuna galtzen duzu. Guztia zama da. Etxean bezala dabiltzan abokatu, funtzionario eta enparauen begiratuak gainean dituzu, uniformedunarena, segurtasun arduradunaren begiratu zorrotzagoa… hamaikagarren aldiz fitxatzen zaituzte, grabatzen zaituzte. Zu arriskuan zaudela ohartarazteko segurtasuna duzu goitik, behetik eta alboetatik. Uste dut komunean ez zaituztela grabatzen. Uste dut.

Auzi saioa hastera doa. Denok serio. Togak, akusatuak, akusatzaileak eta beroki eta gorbata garestiz jantzitako uniformedunak. Hurbilegi, alboan eserita. Prentsakoen eskanerretik ere pasatu behar duzu. Ez zara haietakoa.

Auzi saioa hasi da. Egurra jasotzera ohituta ez dauden txapelokerrek egurra jaso dute. Egurra ematen onenak direnak azalpena emateko orduan ezer ez dira. Asteazkeneko saioa amaitu da. Kalean zara, aire garbia arnasten duzu Madril kutsatuan. Epaiketa irabazita dago. Epaia, aldiz, ikusteko.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>