Euskaldunon Egunkaria itxi dute, eta horren aurrean euskal idazleok mundu osoan bezala Euskal Herrian ere, errealitatearen eta egunkarietan agertzen diren berrien artean zabaldutako leize sakon eta arriskutsuaz ohartaraziz, gure hitzarekin amildegi hori ixten lagundu nahi dugu. Horretarako, zerbait esan nahi dugu EGUNKARIAren itxieraren inguruan: (more…)
Idazleen manifestua — Egunkaria: Hitzaren lekua
Torrealdai: “Jendeak ulertu du, zorionez, erantzun bateratu iraunkor bat eman behar dela”
Martxoaren 13an Soto del Realen datatua dago Joan Mari Torrealdairen erantzunak jasotzen dituen gutuna, azkenean, postaz bidali beharrik gabe, eskura eman ahal izan diguna Egunero-kooi. (more…)
Txema Auzmendi: “Jota nengoen inkomunikazio egunetan, baina beti egon naiz oso tinko”
Txema Auzmendi martxoaren 15ean atera zen kartzelatik, 12.000 ¤-ko bermea ordaindu ostean. Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko idazkariak martxoaren 16-ko Egunero egunkarian erantzun zituen galdera hauek. (more…)
Elkartasun Eguna
Jasotako atxikimendu guztiei erantzunez, Egunkaria-ri elkartasuna adierazteko eguna antolatu zuten martxoaren 13an Kontseiluak eta Egunkaria-ko langileek. Gizarte eragileekin, alderdi politikoekin, euskalgintzako ordezkariekin eta sindikatuekin bilerak egin ostean erabaki zuten elkartasun egunera deitzea, «erantzun dinamika askotarikoa eta zabala» egiten jarraitzeko eskatu baitzuten guztiek. Bakoitzak bere alorrean eta ahal zuen moduan Egunkaria-ren itxieragatik protesta egitea zen asmoa.
Elkartasun egunarekin bat egiteko, ordubeteko lanuztera eta Bilboko Kasillan ekitaldi sozial bateratura deitu zuen gehiengo sindikalak martxoaren 13rako. ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, ELB, Hiru eta EGAS sindikatuek egin zuten deia. Bai goizean deitutako lanuztea eta bai arratsaldean Bilboko Kasilla kiroldegian egin zen ekitaldia arrakastatsua izan zen erabat. Oro har, elkartasun egunari emandako erantzuna oso zabala eta askotarikoa izan zen; «Ideia eta iritzi politikoen gainetik, gizarteak bat egin du Bai euskarari eta Egunkaria aurrera esatearekin», adierazi zuten Egunkaria-ko langileek eta Kontseiluak. Gerora oso garrantzitsua izan den beste ondorio bat ere atera zuten elkartasun egunetik: «Egunkari berria lehenbailehen kalean ikus dezagun laguntzeko prest dagoela erakutsi du euskal gizarteak».
Amnesty International: Torturak ikertzeko deia
Egunkariako zuzendaritzako lau kidek Goardia Zibilaren kontra egindako salaketa “faltsuak” direla-eta Espainiako Gobernuak legezko egintzak hasiko dituela iragarri ondoren, Amnesty Internationalek deia egin die agintariei tortura salaketak arin, zorrotz eta modurik inpartzialenean iker ditzaten. (more…)