Euskaldunon Egunkaria itxi (2003), eta hamar lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak. Bost eguneko inkomunikazio aldia zuten aurretik. «Animalia» horien eskuetan bizi izandakoa xeheki kontatu du Martcelo Otamendik, Berria-ko elkarrizketan, erretiroa hartu aurreko egunetan («Guardia zibilak saiatzen dira zuk pentsa dezazun trapu zahar bat zarela»). Hemen atxiloaldiari buruz Otamendik egindako kontakizunaren bideoa.
Ia ordu erdi bateko kontakizuna atxiloaldiaz
Martxelo Otamendi: «Denbora tarte batzuk kenduta, oso ondo pasatu dut lanean»
(‘Berria’. Beste elkarrizketa batzuk, behean) Hamar eta hogei. Edo 30. Hamar urtez izan zen Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendaria. Hogeitan izan da BERRIAkoa. Eta 30 urtez Euskal Herriko euskarazko egunkari nazional bakarrekoa. Pasioz bizi du kazetaritza, pasioz hitz egiten du urteetan bizibide izan duenari buruz. Baina Martxelo Otamendiri ere (Tolosa, Gipuzkoa, 1957) iritsi zaio erretiroa hartzeko garaia, eta hilaren 30ean izango du azken lan eguna, bai BERRIAko zuzendari gisa behintzat. Bezperetan, batera eta bestera dabil, gelditu gabe, baina izan du tartea etxekoentzat: BERRIAren egoitzan egindako elkarrizketa da, orain arte bulego izan duenaren aurrean. Egunkaria auziko atxiloaldiaz: «Guardia zibilak saiatzen dira zuk pentsa dezazun trapu zahar bat zarela».
Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean
Gizarte mugimendu ugarik antolatuta, ekitaldi bat egin dute Madrilen, ‘Egunkaria’-ren itxiera oroitzeko. ‘Egunkaria’-ko zuzendari ohi Martxelo Otamendirekin solasean aritu da Javier Gomez Bermudez, ‘Egunkaria’-ko auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua. Nabarmendu du ‘Egunkaria’-ren itxiera «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela.