Euskaldunon Egunkaria 2003an itxi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, “egun bakarrean 10 urteko lana bota zuten hankaz gora”. Iñaki Uria proiektuan izan zen sorrera bertatik armez itxi zuten arte. Elkarrizketa egin dio Naiz irratiak.
Uria: “Ahal zutelako itxi zuten ‘Egunkaria’ eta hori ez da aldatu”
Ia ordu erdi bateko kontakizuna atxiloaldiaz
Euskaldunon Egunkaria itxi (2003), eta hamar lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak. Bost eguneko inkomunikazio aldia zuten aurretik. «Animalia» horien eskuetan bizi izandakoa xeheki kontatu du Martcelo Otamendik, Berria-ko elkarrizketan, erretiroa hartu aurreko egunetan («Guardia zibilak saiatzen dira zuk pentsa dezazun trapu zahar bat zarela»). Hemen atxiloaldiari buruz Otamendik egindako kontakizunaren bideoa.
Martxelo Otamendi: «Denbora tarte batzuk kenduta, oso ondo pasatu dut lanean»
(‘Berria’. Beste elkarrizketa batzuk, behean) Hamar eta hogei. Edo 30. Hamar urtez izan zen Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendaria. Hogeitan izan da BERRIAkoa. Eta 30 urtez Euskal Herriko euskarazko egunkari nazional bakarrekoa. Pasioz bizi du kazetaritza, pasioz hitz egiten du urteetan bizibide izan duenari buruz. Baina Martxelo Otamendiri ere (Tolosa, Gipuzkoa, 1957) iritsi zaio erretiroa hartzeko garaia, eta hilaren 30ean izango du azken lan eguna, bai BERRIAko zuzendari gisa behintzat. Bezperetan, batera eta bestera dabil, gelditu gabe, baina izan du tartea etxekoentzat: BERRIAren egoitzan egindako elkarrizketa da, orain arte bulego izan duenaren aurrean. Egunkaria auziko atxiloaldiaz: «Guardia zibilak saiatzen dira zuk pentsa dezazun trapu zahar bat zarela».
Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean
Gizarte mugimendu ugarik antolatuta, ekitaldi bat egin dute Madrilen, ‘Egunkaria’-ren itxiera oroitzeko. ‘Egunkaria’-ko zuzendari ohi Martxelo Otamendirekin solasean aritu da Javier Gomez Bermudez, ‘Egunkaria’-ko auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua. Nabarmendu du ‘Egunkaria’-ren itxiera «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela.
Zatiak
Pili Kaltzada
Euskaldunak eta euskara jopuntuan
Atzo hogei urte, ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren itxierak mina eragin zuen kazetako langileen artean, zauri bat ireki zuen. Baina ez haien artean bakarrik: BERRIAk garai hartan beste hedabideetan lanean ari zirenengana jo du hura nola bizi izan zuten galdetzeko. Ia denek aipatu dute protesta egin zutela.
Ez barkamen eskaerarik ez erreparaziorik
Iñaki Petxarroman
Hogei urte eta egun bat
Goizalde Landabaso
Zakilixut
‘Egunkaria’ behar genuen
Iñaki Uria (‘Euskaldunon Egunkaria’-ko kontseilari ordezkaria, itxi zutenean)
Atzera-bueltarik gabeko injustizia
Bihar beteko dira hogei urte Guardia Zibilak Del Olmo epailearen aginduz ‘Euskaldunon Egunkaria’ itxi zuenetik. Langile ohiek sentipen gazi-gozoak dituzte: batetik, herritarren erantzun «eskuzabala»; bestetik, erreparazio falta: «Inork ez digu ezer bueltatu».
Imanol Murua: «Erantzunik onena, indartsuena, zen egunkaria kalean jartzea berriro»
Itxi zuten egunkariaren parte zen; lehen lerroan aritu zen ‘Egunero’ egin zuen taldean ere. Kazeta haren bidea kontatu du orain Murua Uriak liburu batean. Sortu zen unetik, sorrera bera, erabakigarria izan zen.
«Fikzio bat» deseraikitzeko dekalogoa
«Susmoen» gainean eraiki zen ‘Egunkaria’-ren aurkako auzia. Defentsen zeregina izan zen inteligentzia txostenak baliogabetzea
Naufragiotik atera
Amagoia Mujika Tolaretxipi (more…)
Lau dokumental ‘Egunkaria’-z
Interneten ikusgai daude ‘Egunkaria 10 urte geroago’, ‘Gaur irekiko ditu ateak’, ‘Egunkaria 15 urte’ eta ‘Paperezko hegoak’ dokumentalak. Astelehenean beteko dira 20 urte euskarazko hedabidea bortxaz itxi zutenetik.
Gazteen ‘memorriak’
‘Egunkaria’-ren itxiera, BERRIAren sorrera eta herri mugimenduak landu dituzte Errenteriako Orereta ikastolan, Kilometroetako ekintzen barruan. Zortzi orriko egunkari bat osatu dute.
Hitzaurre bat eta zortzi kapitulu
Joan Mari Torreldairen Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta liburuaren barrenak laburtu ditu Joanmari Larrartek Andoainen, Imanol Muruaren gidaritzapean eta entzule andanaren aitzinean.
Argiari aitortza, itzalita ere
Euskaldunon Egunkaria-ri buruzko Joan Mari Torrealdairen lekukotza liburu batean plazaratu dute. Gizarte zibilaren ekimena egunkari haren zutabe gisa ageri da kontakizunean.
Ametsa gauzagarria zen lekura
(Heldu den astean beteko da Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena, eta omendu egingo dute. Berria-k igandeko Harian eskaini dio; horko artikulu bat da hau). Euskarazko egunkari bat abiarazteko aukera eman zion Egunkaria Sortzen taldeak Ugalderi, eta bat egin zuen 1989an. Bazterkeria instituzionala gainditzeko lanean temati aritu zen, aurrez haren gertukoak zirenen mespretxuak jaso arren.
“‘Egunkaria’-ren historian ez da egon ez aitortza ez konpontzerik”
Zinemiran emanen dute gaur ‘Paperezko Hegoak’, Josu Martinez eta Samara Velteren ‘Egunkaria’-ren itxierari buruzko lana. Galdera bat du abiapuntu, Joan Mari Torrealdairi barrua jaten ziona: nola izan zen posible halako astakeria? Ahalik eta ahots anitzenak entzun dituzte erantzun baten bila.
Kontatzearen ausardia
‘Euskaldunon Egunkaria’-ren itxieran oinarritutako ‘Sisiforen Paperak’ antzezlana estreinatu dute Madrilen. Hiru astez izango da han, eta euskaraz ere emango dute.
‘Egunkaria’-ko langileak ‘Sisiforen paperak’ antzezlana ikusteko elkartu dira
Egunkaria-ren itxierari buruzko antzezlana ikusteko elkartu ziren atzo, Tolosan, Leidor, antzokian, kazetako langileak, Berria-ko lankide eta langile ohiekin batera. Hunkigarria izan zen emanaldia, eta hauek dira saioaren amaieran jasotako adierazpenak.
“Iraganean oso gertu dagoen gai bat da, eta jendea hunkitu egiten da”
(Tolosaldeko Ataria) Egunkari banatako zuzendari lanak egiten dituzte Martxelo Otamendik eta Kepa Errastik; lehenak errealitatean, Berria-n, eta bigarrenak fikzioan, Sisiforen paperak antzezlanean.
TLKko kide baten aburuak
Juan Luis Zabala (Berria)
18 urte itxi zutela
Joan Mari Torrealdairen heriotzak markatu du Egunkaria-ren itxieraren aurtengo urteurrena, baita gertatutakoa gogoratzeko eta aztertzeko sortu diren antzerki eta ikus-entzunezko lanek ere. (bideoa: itxieraren 15. urteurrenaren harira eginikoa)
‘Egunkaria’
Onintza Enbeita (Berria)
Otamendi eta Larrarte, ‘Biba zuek!’ saioan
Euskarazko egunkari bat abian jartzea. Gai hori izan du ETB1eko Biba zuek! programak Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren 18. urteurrenaz egindako saioak, eta Martxelo Otamendi eta Joan Mari Larrarte izan dira gonbidatu. Berria-ren sorrera ere izan dute hizpide. Bideo honetan ikus daiteke saioa (4. eta 41. minutuen artean).
‘Egunkaria’ eta EAJ
Aitor Odriozola, Gasteiz (Berria, gutuna)
Ikusgai ‘Paperezko hegoak’
Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik 18 urte betetzear direnean, itxiera hura lehen pertsonan bizi izan zuten protagonisten testigantzak jaso ditu Paperezko hegoak dokumentalak. Atzo eskaini zuen ETB1ek, eta haren Nahieran gunean dago ikusgai. Zuzendariak Samara Velte eta Josu Martinez dira.
“Estoldetan barrena bidaia bat egin dugu”
ETB1ek astearte gauean estreinatuko du Paperezko hegoak, Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren inguruko lana. Joan Mari Torrealdai zenak eman zien laguntza eskertu dute Samara Velte eta Josu Martinez zuzendariek.
Euskarari hitza eman ziotenekoa
(‘Euskaldunon Egunkaria’-k 30 urte)
Gaur 30 urte kaleratu zuten Euskaldunon Egunkaria-ren lehen zenbakia. Orduko langile batzuek zailtasunak, ezinak eta nahigabeak kontatu dizkiote Berria-ri, baina baita zeukaten ilusioa ere. Haien esfortzuarekin egin zuen aurrera proiektuak: «Jendea bere bizitzan zuen guztia ematera zihoan».
Bonbarako behar zuten guztia
(‘Euskaldunon Egunkaria’-k 30 urte)
Egunkaria-ren lehen erredakzioa Antza inprimategia da egun. 30 urte geroago toki berera itzuli, eta zirraraz oroitu dituzte egun hartako emozioak eta tokiaren itxura garai hartako lankideek.
Gazteen begietatik
(Euskaldunon Egunkaria-k 30 urte)
Zer irudi dute gaur egungo gazteek Euskaldunon Egunkaria-ri buruz? Zer dakite eta zer ez? Badute oroitzapenik? Zer oroitzapen? Galdera horiek erantzun dituzte Egunkaria sortu ostean jaiotako Berria-ko hainbat kazetari gaztek.
Euskal prentsa euskal herriari
(‘Euskaldunon Egunkaria-k 30 urte)
30 urteko ibilbideak milaka titulu utzi ditu Euskaldunon Egunkaria-ren eta Berria-ren azaletan, eta beste horrenbeste sentsazio sorrarazi irakurleengan. Hala, bi berripaperekin izan duten harremanaz gogoeta egiteko eskatu die Berria-k arlo anitzetako hainbat pertsona ezaguni.
Transmisioa
(‘Euskaldunon Egunkaria’-k 30 urte)
Eider Goenaga Lizaso (‘Berria’) (more…)
Eskerrak
(‘Euskaldunon Egunkaria-k 30 urte)
Iñaki Uria (‘Euskaldunon Egunkaria’-ren kontseilari ordezkaria; ‘Berria’) (more…)
Orban beltzak zerumugan
Agus Perez (‘Berria’)
«Zerbait egingo zuten…»
Anjeles Iztueta Azkue (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa, sailburu ohia, ‘Berria’) (more…)
Paperaren orban beltzak agertokian
Sisiforen paperak antzezlanaren estreinaldia egin dute Gasteizko Principal antzokian. Pandemiagatik edukiera murriztua izan badu ere, antzokia bete egin da eta sarrera guztiak agortu ditu emanaldiak.
Sisiforen talaiatik
Iñaki Petxarroman (‘Berria’) (more…)
Harkaitz Cano: “Apartatuz kontatu, hori izan da estrategia”
Zehatz jaso zuen proposamena: «Egunkaria-ren itxiera oinarri hartuta, antzezlan bat idaztea». Lorea Agirrek auzia aletuz idatzitako kronika xehea etorri zitzaion gogora lehenik; horrekin, kuttun dituen filmak, erredakzio girokoak. «Kazetariaren profil askotan idealizatua, adrenalinapean idazten, hain erraz kiskaltzeko ofizioan… arketipo interesgarriak daude hor». Duela lau urte heldutako amu horretatik idatzi du Sisiforen paperak Harkaitz Canok.
‘Sisiforen paperak’: galdekatua hizkuntza denean
Euskaldunon Egunkaria-ren itxieran oinarritutako obra estreinatuko du Tanttakak azaroaren 19 eta 20an, Gasteizen. Harkaitz Canok idatzi du, eta Fernando Bernuesek zuzendu.
Joan Mari Torrealdai hil da
Erreferente eta eragile handi bat galdu dute euskarak, eta euskal kulturak, eta Euskal Herriak: Joan Mari Torrealdai hil da, 77 urte zituela. Euskal kulturako intelektual handietako bat izan da, eta euskalgintzako ekintzailea. Ia 60 urteko ibili oparoa utzi du. Eta, heriotzaren ondoren ere, zutik jarraituko dute haren altzoan sortutako eta hazitako proiektuek; besteak beste, BERRIAk, Euskaldunon Egunkaria-ren oinordeko egunkari nazionalak.
«Ez ahaztu»
(Joan Mari Torrealdai hil da) Egunkaria-ren aurkako epaiketaren hasieraren bezpera da, 2009ko abenduaren 14a; Andoainen (Gipuzkoa) daude bost auzipetuak, Martin Ugalde kultur parkean: Txema Auzmendi, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai eta Iñaki Uria. Prentsaurrekoa eman dute, eta Madrilera eramango dituen autobusean sartzera doaz. Haiek agurtzera azaldu dira 50en bat kide. «Itzuliko gara, itzuliko gara». Torrealdaik esan die itzuliko direla. Lehenago, azaldu du berriz ere «behartuta» eta «gogoz kontra» doazela Madrilera, 2003ko otsailaren 20ko itxiera operazioan bezala, baina «burua goian». Itzuli ziren, itzuli zirenez: absoluzioa (2010eko apirilaren 12a). Orain Torrealdai joan egin da: gaur zendu da, minbizi baten ondorioz. Haren obra geratu da.
BERRIAren gehigarria Joan Mari Torrealdairi buruz
Atzo hil zen Joan Mari Torrealdai. BERRIAren gehigarria Eta hemen, artikulu bilduma.
Ateak ireki eta hormak gainditu
(Joan Mari Torrealdai hil da) «Garaia da. Ordua da. Orain da». Hala zioen Joan Mari Torrealdaik Gaur irekiko ditu ateak dokumentalean (2015), Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraz galdetuta. Erabat sinetsita zegoen euskarazko egunkari nazionala egiteko garaia zela hura: «Eztabaida utzi, eta egin dezagun». Torrealdairen moduan, beste hainbat euskaltzalek ere bat egin zuten proiektuarekin. Tartean izan ziren Imanol Murua Uria kazetari eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Nerea Azurmendi kazetaria, eta Txema Auzmendi kazetari eta jesuita. Gogoan dute 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990ekoaren hasieran egindako lan eskerga. Batzuek erredakzioan, beste batzuek bideragarritasun ekonomikoa antolatzen, eta beste batzuek «diplomazia lanetan». Nagusiki zeregin horretan aritu zen Torrealdai, «pixkanaka horma lodiak hausten eta ateak irekitzen».
Hamazazpi
Onintza Enbeita (‘Berria’)
‘Egunkaria’-ren hemeroteka osoa, eskura
Gipuzkoako Foru Aldundiak digitalizatu du; 200.000 orrialde inguru. Joan Mari Torrealdaik nabarmendu du «bizirik» segitzen duela Egunkaria-k; Denis Itxasok, berriz, haren «ekarpena» txalotu du. Helbidea: www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/
Memoria orriak
Jakes Goikoetxea (Berria)
Lorea Agirre: “Etsigarria izan zen dena, oso gogorra izan zelako”
Kazetaria eta antropologoa da Lorea Agirre (Beasain, Gipuzkoa, 1968). Argian, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n lan egindakoa, Jakin aldizkariko zuzendaria da gaur egun. Zortzi liburu idatzi ditu. Berriki Dabilen pentsamendua bilduma aurkeztu du Jakin-ek, EHUrekin batera. Gehiago irakurtzeko denbora hartuko luke. Eta iruditzen zaio ez dela aintzat hartzen irakurketaz eta jakintzaz bustitzen den jendearen ahalegina.
Legez kanpo
Iñaki Uria (Egunkaria-ko kontseilari ordezkaria) (more…)
Auzmendi: “Estatuari ez diot barkamena emateko eskatzen; kaltea erreparatu beharko luke”
Duela zortzi urte Kubara joan ondoren, joan den ekainean itzuli zen Txema Auzmendi jesuita. Hango egoeraz hitz egin du BERRIArekin, baita euskal gatazkaz ere; tartean, Egunkaria auziaz. Auzmendi izan zen auzipetuetako bat.
‘Egunkaria’-ren itxiera ere jaso dute Andoaingo txostenean
Indarkeriak Andoainen (Gipuzkoa) eragindako sufrimenduari buruzko lana aurkeztu dute. 1956tik 2018ra, 11 hildako, 24 zauritu eta 78 torturatu izan dira. Lanean berariaz jaso dute 2003ko otsailaren 20an Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Euskaldunon Egunkaria indarrez itxi izana, Andoainen zuelako egoitza kazetak, eta gogorarazi dute 2010eko epaiak “prentsa askatasuneko esku sartzetzat” jo zuela polizia operazio hura. Bi ataletan jaso dute euskarazko kazetaren itxiera: batetik, prentsa, informazio eta iritzi askatasunaren aurkako erasoen arloan; bestetik, torturenean, gogora ekarri baitute 2012an Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Estatua zigortu zuela, Martxelo Otamendi Egunkaria-ren zuzendariaren tortura salaketa ez ikertzeagatik.
Zupiria: “Erreparazioa da ‘Berria’-rekin ituna egitea”
Egunkaria-ren itxiera dela-eta Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuak Berria-ri emandako elkarrizketan adierazi du “gizarte honek erreparazio moduko bat zor” diela kazetari hari eta “haren ondorengoari”. Zati honetan dago esana.
Gorka Landaburu, Aznar, ‘Egunkaria’
(Berria) Gorka Landabururen elkarrizketan papereko bertsioan sartu gabeko pasadizo bat (sarean txertatua da):
»Egunkaria-ren itxieraren aurka azaldu nintzen; 2005-2007ko bake prozesuko elkarrizketen alde ere bai, eta Estrasburgora joan nintzen defenditzera… 2003an, Egunkaria itxi eta egun gutxira, gure biktimen fundazioaren bazkari bat izan zen, eta han azaldu ziren babesleetako arduradunak, baita Jose Maria Aznar ere, Espainiako orduko gobernuburua. Fernando Buesaren alargun Natividadekin nintzen mahai batean, izkina batean, eta halako batean inguratu egin zitzaigun Aznar. Esan nion oso gaizki iruditu zitzaidala Egunkaria ixtea. Erantzun zidan ez zuela berak itxi, Justiziak baizik. Ihardetsi nion egunkariak ez direla ixten. Onartezina iruditu zitzaidan itxiera.
Katebegiak eta ezpalak
(Egunkaria-ren itxiera. 15 urte)
Katebegi txiki bat, txikia, giltzarrapo bat lotzeko adinakoa. Indarrez itxiaren lekuko. Ate itxia. Hamabost urte Euskaldunon Egunkaria itxi zutela. Katebegia. Kate bat, jarraipenaren katea, itxiaraziari eusteko adinakoa. Itxia, baina ez isildua. Katebegia. Begi bat, orain hamabost urteko sarraskiaren ispilu. Katebegiak, kateak eta begiak gogoan, Egunkaria itxi zuteneko hamabosgarren urteurrena oroitzeko ekitaldia atzo Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen (Gipuzkoa). Egunkaria-k han zuen egoitza nagusia, eta BERRIAk ere bai. «Katea ez da eten», aldarrikatu dute. Egunkaria-ren katean jarraitzen duela BERRIAk. Katebegiak lotzen. Katea, eta begiak.
Sendotze eta babes deiak
(Egunkaria-ren itxiera. 15 urte)
Esparru ugaritako eragileak elkartu ziren atzo Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa), Egunkaria-ren itxieraren urteurrena oroitzeko.
Bizipenak kontrakarrean
(Egunkaria-ren itxiera. 15 urte)
Amagoia Mujika Tolaretxipi (more…)
Munduan libre bizi ahal izateko
(Egunkaria-ren itxiera. 15 urte)
Iñaki Uria (Euskaldunon Egunkaria-ko kontseilari ordezkaria)
Katea ez da eten: ‘Egunkaria’-tik BERRIAra
(Egunkaria-ren itxiera. 15 urte)
Beatriz Zabalondo (BERRIA Taldeko lehendakaria) eta Joan Mari Torrealdai (Euskaldunon Egunkaria-ko lehendakaria).
Besarkada bat
(Egunkaria-ren itxiera. 15 urte)
Miren Amuriza (more…)
Geroa zugan, nigan, gugan
(Egunkaria-ren itxiera. 15 urte)
Paul Bilbao Sarria (Kontseiluko idazkari nagusia) (more…)
Euskara jomugan
(Egunkaria-ren itxiera. 15 urte)
Asteartean dira hamabost urte ‘Euskaldunon Egunkaria’ itxi zutela. Guardia Zibilak euskararen aurkako operazio zabalagoa zeukan esku artean. Besteak beste, euskal ikur handienetako batean sartzea: Arantzazuko santutegian. Abisuak izan ziren, isilpeko mugimenduak, eta operazioa geldiarazi egin zuten. Kontakizuna osatu du BERRIAk.
(more…)
Kalteberatasuna
(Egunkaria-ren itxiera. 15 urte)
Iñaki Petxarroman (more…)
Gozakaitza
(Egunkaria-ren itxiera. 15 urte)
Xabier Mendiguren Bereziartu (Kontseiluko idazkari nagusi ohia) (more…)
Geroa gugan dago
(Egunkaria-ren itxiera. 15 urte)
Mertxe Mugika Balanzategi (AEK-ko koordinatzaile nagusia) (more…)
Eta epaileak amua irentsi zuen
(Egunkaria-ren itxiera. 15 urte)
‘Euskaldunon Egunkaria’ itxi baino ia bi urte lehenago Guardia Zibilak egindako txosten batean dago auziaren jatorria, eta, horretan oinarrituta, euskal kulturako hogeitik gora enpresa ikertu zituzten.
Zor historikoa
(Egunkaria-ren itxiera. 15 urte)
Elixabete Garmendia Lasa (more…)
Komunitate bat bere buruari
Irene Arrarats Lizeaga (BERRIAko Euskara, arduraduna)
Euskal komunikabide batzuk irismena deitu zaion eskasbidean jarri baino 11 urte lehenago itxi zuten Euskaldunon Egunkaria, hamaika lan eginak zituela, beste hamaika egiteko beti bezain prest eta inoiz baino prestatuago zegoela. Euskaldunon eta, beraz, euskararen plaza hark 3.789 zenbaki atera zituen hutsetik, proiektua sostengatu zuten guztiei esker; bereziki, eguneroko prentsarako bidea zelaitu zuten aitzindariei esker, Argia buru. Egunkaria-k eguneroko probaleku bat eman zien euskaldunei eta euskarari, jakiteko baziren edo ez ziren, eta esan ahal izateko, Etxeparerekin batera, engainatu zirela euskarazko egunkaria egitea ezinezkotzat zeukatenak. Probalekua, frogaleku bihurturik. (more…)
‘Egunkaria’-ren sorrerari buruzko dokumentala, osorik
Iazko abenduaren 6an 25 urte bete zituen Euskaldunon Egunkaria-k, eta haren sorrerari buruzko dokumentala estreinatu zuten orduan, Durangon: Gaur irekiko ditu ateak. Eriz Zapirain-ek zuzendu zuen. Urtebetean udalerri batzuetan eskaini ondoren, orain sarean jarri dute. (more…)
Berria TBk Luis Goiaren inguruko erreportajea estreinatu du
1990ean Euskaldunon Egunkaria-ren sorreran parte hartu zuen, eta 2003an kazetaren aurkako operazioan atxilotu egin zuten. Astelehenean beteko dira hamar urte Luis Goia hil zela, eta urteurren horren harira prestatu dute erreportajea Berria– Urtzi Urkizu kazetariak eta Lara Madinabeitia bideogileak. Lezoko (Gipuzkoa) Gezala aretoan egin zuten atzo Euskaldunon Goya-ren aurre-estreinaldia. Han izan ziren Goiaren hainbat senide eta lagun. Begiratu bat eman diote zinema ekoizlearen ibilbideari eta bizitzari. Irailaren 11ko albistea. (more…)
Luis Goiaren “abentura” etena
Hilaren 26an beteko dira hamar urte Luis Goia (Lezo, Gipuzkoa, 1951-Donostia, 2006) zinema ekoizlea, zuzendaria eta Euskaldunon Egunkaria-ren bultzatzailea hil zenetik. Efemeridearen bueltan, Goiak parte hartu zuen lehen zinema lana —Juanba Berasategik zuzendutako Fernando Amezketarra animazioko film laburra, 35 milimetrotan eta euskaraz egindako lehena— Interneten jarriko du ikusgai Berria egunkariak, www.berria.eus atarian, irailaren 13an. Gainera, Goiaren ibilbideari buruzko Euskaldunon Goya ikus-entzunezko erreportajea ondu dute Berria-ko Lara Madinabeitia eta Urtzi Urkizu kazetariek. Irailaren 23an estreinatuko dute lana, Lezoko Gezala aretoan, 21:00etan.
‘Egunkaria’-ren itxieraz antzezlana idazten ari da Harkaitz Cano
Ordenagailuko teklatuan Sisifo idazterakoan, bat datoz errepresentazio guztiak, kolorez zein zuri-beltzean: gizon bat, Sisifo, maldan gora, harritzar bati bultza eta bultza, ahalegin amaigabe eta alferrikakoan. Irudi estatikoetan ez dago jakiterik zer gertatuko den, baina arduratu da mitologia Sisiforen patuaren berri emateaz: gailurrera iristear dela, maldan behera amiltzen zaio harria, eta berriro du hasieratik hasi beharra, goraino eramateko. Ezin ihes egin zigor eternalari. Harkaitz Cano idazlearen ustez, Euskal Herriko egoerara ekar daiteke Sisiforen irudia. Zerbait borrokatu eta eskuratuta dagoenean hura erori eta berriz hasi beharraz ari da. Adibidez —eta adibidea ez da batere kasualitatezkoa—, egunkari bat. «Egunkari bat lortu eta egonkortzean, berriro erortzen da harria, eta hasi beharra dago». Horregatik jarri dio Sisiforen paperak titulua Euskaldunon Egunkaria-ren itxierari buruz idazten ari den antzezlanari. (more…)
Torrealdairen legatua
Iñaki Petxarroman
Torrealdai: “Leku naturalean sortu zen ‘Egunkaria’: euskalgintzaren baitan”
Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso du Joan Mari Torrealdaik. Euskararen eta euskal kulturaren alde “erreferente” eta “eredugarri” izan delako saritu dute. BERRIAk elkarrizketa egin dio; hona hemen Egunkaria-ri buruzko esanak. Berria-ko elkarrizketa osorik. Bideoan, sari ematea; hemen ekitaldiko albistea. (horrez gain, Gara-ko eta Noticias-eko elkarrizketak)
Gogoratzeko eta ospatzeko eguna
Ametsa egia bihurtu zuten; eurena eta milaka euskaldunena: euskarazko kazeta nazionala egunero kioskoan edukitzea. Ametsa zen, gauzaezina zirudielako, utopia, erokeria. Baina lortu zuten: 1990eko abenduaren 6an jaio zen Euskaldunon Egunkaria. Herenegun, 25 urte geroago, berpiztu egin zen Espainiako Auzitegi Nazionalak indarrez itxitako hedabidea: 7.733. zenbakia izan zuten irakurleek esku artean. Sorrera egun haietako emozioak ere inoiz baino biziago izan ziren proiektuan parte hartu zutenen oroitzapenetan. Gainerakoen memoria eraikitzeko, Egunkaria-ren lehen urratsei buruzko dokumentala aurkeztu zuen igandean Eriz Zapiainek: «Asmoa da 20 urteko gazte batek ikustea nola sortu zuten egunkari bat egunero erabiltzen dugun teknologiarik gabe». Ondoren, bazkari bat egin zuten langileek. Ikus ekitaldiko eta bazkariko argazki bilduma
Errelatoarekin bueltaka
Josu Landa
Irakurri berri dut Jakin aldizkarian Joan Mari Torrealdairi egin dioten elkarrizketa luzea, Egunkaria-ren 25. urteurrena dela eta. Sabelean ustez amatuak nituen su batzuk isiotu zaizkit nire zentzu onaren eta ganoraren borondateaz kontra. Zinez argigarria da bertan egiten den narrazioa (mila esker handi bat, Joan Mari, eta eutsi!), batez ere jazarpen politikoari lotutako pasarteetan. Ni neu han inguruan ibili nintzen edo, baina bertan kontatzen diren gehienak ahantziak nituen eta beste zenbait lehenbizikoz orain irakurriak. (more…)
Paparrean
Mikel Elorza
Madrilen El País edo Parisen Libération edo Londresen The Guardian-en aldarria kamixetan daraman inor ikusiz gero atzeraka eragingo lidake, zer dabil egunkari baten propaganda egiten, pentsatuko nuke. Hurrengoan banku edo petrolio-enpresa batenarekin aterako da! Atzeraka, jakinda hogeita bost urteetan Euskaldunon Egunkaria-ren ez dakit zenbat elastiko diferente jantzi ditudala, egunkari batenak, harro asko jantzi ere. Hainbat aldizkari edo fanzineren aldarrikapena inoren papar edo bizkarrean ikusiz gero ez nintzateke lar asaldatuko, txikiaren, ikusgaitzaren bultzada dela badakidalako, eta gureak ere bazuelako hortik, txikiarenetik, ikusgaitzarenetik. Baina baita The Guardian, El País edo Libération bezalakoak izateko asmotik ere (ez naiz kazetaritza estiloei buruz ari, ez heldu belarri horretatik iritzi honen buruari). (more…)
“Egia bihurtu genuen urte askoan amestutakoa”
1990eko abenduaren 6an argitaratu zen Euskaldunon Egunkaria-ren 1. zenbakia, Durangoko Azokak 25. aldiz ateak ireki zituen egun berean. Mende laurden bat atzera egin dute, egun hura gogoan: ekitaldia egin dute azokaren testuinguruan, urteurrena gogoratzeko. Bertan, Gaur irekiko ditu ateak dokumentala eman dute.
Langileen bazkaria
25 urte hauetan Egunkaria-n eta BERRIAn kontseilukide eta langile izandakoek ospakizun gisa bazkari bat egin dute gaur Zornotzan (Bizkaia), Uxarte sagardotegian. 126 lagun bildu dira. Bazkalondoren argazki bat atera zuten, eta mende laurden honetan hil diren hemeretzi kideak gogoan izan dituzte. Ikus ekitaldiko eta bazkariko argazki bilduma
‘Egunkaria-k 25 urte’ gehigarria
32 orrialdeko gehigarri bat atera du BERRIAk. Iritzi artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak, marrazkiak… daude, Egunkaria-ren lehen diseinuarekin. Azala da hau.
Eskerrak emateko eguna
Martxelo Otamendi (BERRIAko zuzendaria)
Mende laurdena beteko da gaur, Vicent [Partal], Euskaldunon Egunkaria sortu genuela, mende laurdena eguneroko egunkari nazionala egiten, ekimen handiko euskaltzale askoren laguntzari eta langileen konpromisoari esker. (more…)
Ezin da atzera egin
Beatriz Zabalondo (BERRIA Taldeko lehendakaria)
Gaur 25 urte kaleratu genuen Euskaldunon Egunkaria. Durangorako. Gure kulturan bazuen orduan ere esangurarik Durangoko Azokak, besteak beste, urteko nobedadeen erakusleiho eta kultur erromesen helburu zen-eta, gaur bezalatsu. Egun bereziagorik ezin aukera zitekeen euskarazko egunkaria lehenengoz kaleratzeko. Bezperan, ahaleginak eta bi egin genituen kazeta duin, profesional, argi, moderno eta irakurgarria moldatzen… (more…)
Bisioa
Enekoitz Esnaola
1990eko abenduaren 6 hartako azalean Durangoko Azokak mende laurden bat bete zuela zekarren; Ipar Euskal Herriak baliabideak behar zituela; Europako herri bat independentzia lortu nahian zebilela; AEBetako militarrak berriro zebiltzala beste herrialde bateko kaleetan; auzi politiko batean gipuzkoarren bi heren erreferendumaren alde zeudela; Espainiako Estatuan azkenetan zen erakunde armatu bateko kide batek estradizio auzi bat zuela Frantziako Errepublikan; Irak-en eta AEBen arteko gerra kontuak ere bazekartzan azalean; bonba atomikoa lortzeko mehatxuak bazirela; EAJren eta PSEren arteko negoziazioak; EHUko barne arazoak; euskararen erabilera txikia hamar mila biztanletik gorako udalerrietan; eta Athletic. 25 urtera begiratuta, nobedade handirik ez, funtsean. Berritasuna kazeta bera zen: Euskaldunon Egunkaria. 1. zenbakia zuen gaur 25 urteko hura. (more…)
Xabier Eizagirre: “Herrigintzan ere aldaketa ekarri zuen ‘Egunkaria’-k”
Urtemugen azoka da aurtengoa. Azokak berak 50 urte egin ditu, eta Euskaldunon Egunkaria sortu zela 25 urte bete dira gaurko egunez. Jakin aldizkariak urtemuga hori baliatu du zenbaki berrian gai nagusitzat jorratzeko. Xabier Eizagirrek (Zarautz, 1966) urte asko daramatza Jakin-en lanean, eta erredakzioburu da duela bi urte taldeko egitura eta aldizkariaren formatua aldatu zutenetik. (more…)
Gaur hemen izanik ere, han naiz
Gorka Erostarbe
Gaur hemen izanik ere, han naiz. Ikastolan nintzen. 13 urte. Euskarazko egunkari bat sortu zela esan zigun Inaki Beitia irakasleak bertso eskolan ginela. Zerbait piztu zitzaidan barrenean. Noizbait egunkari horretan lan egitea gaizki ez legokeela pentsatu nuen. (more…)
Pello Urzelai, Luistxo Fernandez eta Lorea Agirreren oroitzapenak
Pello Urzelai, Luistxo Fernandez eta Lorea Agirre Egunkaria-ko langile ohiak Euskadi Irratian izan dira, Amarauna saioan, duela 25 urteko kontuak-eta gogoratzen. Tarte honetan entzun daiteke: 10.10-41.54. (more…)
Zakilixut
Olariaga
Euskarazko egunkaria aldarrikatzetik egitera
(Argia) 25 urte dira abenduaren 6an Euskaldunon Egunkaria-ren lehen aleak argia ikusi zuela. Herritar askoren izerdi eta ekarpenei esker izan zen. Nola iritsi zen baina jendea ia desagertzear zen ARGIAren bueltan bildu, hura indartu eta urte gutxian euskara hutsezko egunkaria, kale edo bale, egin egingo zuela erabakitzera? Zein suk mugitzen zituen?
Mende erdi, mende laurden
Iñaki Petxarroman
Ospatzeko egunak dira euskaltzaleontzat. 50 urte bete ditu Durangoko Azokak. Bilgune, topagune, arnasgune. Euskarak eta euskal kulturak desagertzeko benetako arriskua zuten frankismo beltzean sortu zuen azoka Gerediaga elkarteak eta bide oparoa egin du, gaur arte. Azoka bera bihurtu da euskal kulturaren indarraren erakusleiho, eta, aldi berean, bere ahuleziaren froga. Bost egun trinko hauetatik kanpora zabaldu nahi eta ezin duen kultura gutxitu baten dilema. (more…)
‘Egunkaria’, urte askoan!
Iñaki Uria (Euskaldunon Egunkaria-ko kontseilari ordezkaria izana)
Atzera begira 25 urte, sorrera uneko pozak gailentzen bazaizkigu ere, ezin uka sorrera minak ere handiak gertatu zitzaizkigula. Itxierako minen ezberdinak, noski, baina handiegiak hainbeste urtean gure barnean gordetzeko. (more…)
Paperetik ispilura
Harkaitz Cano (idazlea)
Zarama taldeak abestutako «egunkarietan gaude, baina mapetan ez» egia berdadero hari irtenbidea jartzen hasteko modua izan zen Euskaldunon Egunkaria. Izatez, egon ez geunden egunkarietan ere, ez guk nahi bezala islatuta, behintzat. Paper baino mapago zen Egunkaria, sortzetik: gure errepidea, gure geografia, gure komedia, gure tragedia, gure narrazioa. Gure tintazko soinu mapa eta gure eskuetako marren mapa. Anari entzun genuen sentitzen genuena askoz hobeto adierazten, handik zenbait urtera: «Garrantzitsuena ez da guk nola irakurri dugun Egunkaria, baizik eta nola irakurri gaituen Egunkaria-k gu». (more…)
“Zerbait garrantzitsu egiten ari ginela sentitzen genuen”
Egunkaria-ren lehen zenbakiaren urteurrenaren harira, gehigarri berezia argitaratuko du BERRIAk. Bestalde, ekitaldi bat antolatu dute Durangon (bideoa: Lara Madinabeitia – Maialen Unanue).
‘Auctoritas’
Txema Ramirez de la Piscina (EHUko kazetaritza irakaslea)
Juan del Olmo Galvez epailearen aginduz, 2003ko otsailaren 20ko gau ilunean, armez hornitutako hamarnaka guardia zibilek bere jarduera eten izan ez balute, Euskaldunon Egunkaria zenak igande honetan 25 urte beteko zituzkeen. Zorionez, haren lekukoa hartu duenik bada, badugu. Esku artean duzu, irakurle. Mende laurdena. Bai, mende laurdena joan zaigu Euskaldunon Egunkaria jaio zenetik hona. Artikulu honen egilea estreinatu berria zen Kazetaritza-irakasletzan. Makina bat aldiz irakurri/entzungo zenuten zenbat aldatu den lanbide hau bitarte honetan. Ez hainbeste, ordea, Euskaldunon Egunkaria eta BERRIA egunkariek euskal kazetaritzari egindako ekarriaz. (more…)
‘Egunkaria’, Baionan ere euskaraz!
Lucien Etxezaharreta (Egunkaria-ko langile ohia)
Gogoan daukat 1990eko abenduaren 6 hori: zainetan geunden Baionan nola aterako zen Durangoko Azokaren lehen egunerako asmatua zen ume berria. Oroitzen naiz bezperako gauean Baiona Ttipiko arkupeetan ibilirik gauerdi inguru horretan, bazter hutsetan, halako kezka zerbaitekin, Errobi bazterrean Galuperia kaiaren 2an lehen solairuan jarria genuen ordezkaritzatik hurbil. Kezkatua ere Egunkaria-ko zuzendaritzako batek aurreko egunetan azaldua baitzigun idazteko modu «zeharo ezberdina» genuela Iparraldeko taldekoek, menturaz ez hainbat egokitua Gipuzkoako gehiengo euskaldunaren irakur sailei… Baina hori bigarren mailako arazoa zen; harrotasun handiarekin genbiltzan aurreko asteetan egin prestakuntzengatik. (more…)
Herri batzordeen lana ‘Egunkaria’-ren sorreran
Txumai Iturria (Herri batzordetako koordinatzailea Euskaldunon Egunkaria-ren sorreran)
Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren 25. urtemuga gertu dugun honetan, orduko bizipenak kontatzera animatu nau kazeta honek. Garai hartan Argia-ko langile eta EHE eta EKBko partaide izanik, gertutik jarraitu ahal izan nuen euskarazko egunkariaren sorreraren inguruko prozesua. (more…)
Lehen zenbaki haiek (#Egunkariak25)
Pello Urzelai
1990eko abenduaren 5era, hau da, Euskaldunon Egunkaria-ren benetako lehen alea egiteko unera, estu samar iritsi ginen. Hori da, bederen nire oroitzapen lausotua. Probak egiteko denbora eskasarekin, egunkari bat argitaratzeak eskatzen duen makineria handia ongi koipeztatu gabe. Gehien-gehienentzat lehen aldia zen egunkari batean kazetari aritzea. Hala ere, bagenekien atera egingo zela, biharamunean kioskoetan izango zela lehen zenbakia. (more…)
Nire aurrekariak (#Egunkariak25)
Pello Urzelai
Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren 25. urteurrena gertu dagoela [abenduaren 6an, Durangon ospakizun ekitaldi bat izango da], atzera begiratu eta oroimena astintzeko ahalegina egin dut. Orduko begirada berreskuratu nahi izan dut, garai bakoitzak bere kodeak dituelako. Izan ere, maiz desitxuratzen dira oroimenak, garaiko egoeratik eta bizipenetatik urruntzen direnean. Beraz, oroitzapenak freskatzeko nire aurrekarietara jo dut: Euskaldunon Egunkaria sortzear zegoenean Hemen astekarian idatzitakoetara. Izan ere, Egunkaria Sortzen eta Euskaldunon Egunkaria-ren proiektuaren jarraipen estua Hemen astekaritik egin bainuen. (more…)
Irakurle izango zirenak, lehen albistea idazten
Duela 25 urteko udaberrian, Euskaldunon Egunkaria sortzeko dirua biltzeko kanpaina egin zuten. Helburu horrekin, Euskal Herriko auzo eta herrietan 185 batzorde eratu ziren. 3.000 boluntario inguru ibili ziren euskarazko egunkari nazionalaren proiektua ezagutarazten. Egunkaria Egunak ere antolatu ziren.
(more…)
Torturaren mina, muineraino
Atxilotu zutenetik gaur arte bizi izandako guzia kontatu du lehen pertsonan Joan Mari Torrealdaik Baionan, torturari buruzko jardunaldietako azken mahai inguruan. Detaile xehez eta mukuru beteriko anfiteatroaren aitzinean egin du lehen aldiz jasandako torturen kontaketa. Tortura gisa bizi izan baititu guziak: etxeko atxiloketa, haren dokumentuen eta lanen miaketa, Madrilerako bidaia eta inkomunikazioa; baina baita epaiketaren zain egondako urteak, epaiketa bera eta horrek guziak ekarritako ondorioak ere. “Prozesu guztia izan da tortura: fisikoa eta psikologikoa. Eta horren guztiaren ondorioak orain ari naiz pairatzen”. Luzerako ondorioak, gainera, ez dira psikologikoak bakarrik: hezur-muineko minbizia duela jakinarazi du Torrealdaik, eta bizi izandakoari egotzi dio. “Ez naiz sendagilea eta ez dut frogarik aurkeztuko. Nire minbiziak erroak non dituen, ordea, nik garbi dut, eta nire psikiatrak ere bai”. Torrealdairen testigantza, osorik
Imanol Kerejeta: “Lotura dago Torrealdairen minbiziaren eta jasandakoaren artean”
Salaketa gogorra egin zuen atzo Joan Mari Torrealdaik Baionako jardunaldietako azken saioan. Euskaldunon Egunkaria-ren bortxazko itxiera jarri zuen sortu zaion minbiziaren eragile. Ez da Torrealdairen asmakizun hutsa: Imanol Kerejeta psikiatraren urteetako ikerketan dago oinarrituta salaketa hori. Imanol Kerejeta (Caracas, Venezuela, 1953) Donostiako Unibertsitateko Psikiatria zerbitzuburua da. Euskaldun berria da, eta maisutasunarekin darabiltza euskara eta kontzeptu zientifikoak. (more…)
‘Egunkaria’ zena eta justizia
Olariagak Berria-n Santu Guztien egunaren biharamonean argitaratutako zinta. “Errugaberik ta errudunik gabeko justizia?…”. (handiago ikusteko).
(more…)
“Eskerrik asko, eta ez ahaztu”
Egunkaria-n auzipetuta izan direnek eskerrak eman dituzte Andoaingo ekitaldian (atzo izan zen). Hemen haien izenean Joan Mari Torrealdaik egindako hitzaldiaren testua (irudian, bideoa). Kazetaren itxiera kasuan absoluzioa izan zen, 2010ean; eta auzi ekonomikoan preskripzioa, 2014an. (more…)
Bukatu da ‘Egunkaria auzia’, zigor epairik gabe
Gipuzkoako (Euskal Herria) Lurralde Auzitegiak itxi egin du Egunkaria-ko auzi ekonomikoa eta, horrela, 11 urteren ondoren auzia bukatu egin da, zigor epairik jaso gabe, 2010ean, kazetaren itxierako epaiketan absoluzioa eman baitzuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. (more…)
Euskal Herria, Katalunia
Martxelo Otamendi, ekta Vicent Partal eta Jordi Evole katalanak Egunkaria auziaz mintzatu dira Berria-n. (more…)
‘Egunkaria’, egia, justizia
Bingen Zupiria (Noticias taldea) (more…)
“Gihar eredugarria”
Gurutze Izagirre (‘Berria’) (more…)
Txema Auzmendi: “Operazioa agindu eta gauzatu zutenek ez dute orain aurpegia emango”
Duela lau urtetik Kuban dago Txema Auzmendi jesuita eta Egunkaria-ko bi kasuetako auzipetua (Ordizia, Gipuzkoa, 64 urte). Kazetaren itxierako kasuko epaiketako absoluzioa izan ostean joan zen hara. El Cobre herriko santutegian da, eta handik hitz egin du Berria-rekin, pozik, Egunkaria auzia bukatu dela eta.
Eta non da Del Olmo jauna?
Hura izan zen Egunkaria auziko instrukzio epailea, Espainiako Auzitegi Nazionalean zela. Guardia Zibilaren txostenak hartu zituen oinarri. Emaitza: absoluzioa eta preskripzioa. Murtzian dabil orain. / Enekoitz Esnaola
Herritarren eta eragileen adierazpenak eskertza ekitaldian
Bukatu da Egunkaria auzia, eta auzipetuta izan direnek eskertza ekitaldia egin dute Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Berria-k han jaso ditu eragileen adierazpenak.
Eskertza ekitaldiko argazki bilduma
Egunkaria-ren alde elkarteak eskertza ekitaldi ireki bat antolatu du Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde kultur parkean. Babes handia jaso dute gaur ere. Irudi bilduma.
‘Egunkaria’-ko azpeitiar langile ohien esker oharra
Jose Luis Aizpuru, Leire Aramendi, Ion Aranburu, Iban Arregi, Mikel Arregi, Mikel Azkune, Estitxu Elduaien, Oihana Elduaien, Enekoitz Esnaola, Eneko Etxeberria, Amagoia Gurrutxaga, Xabier Iturria, Asier Legarda-Ereño, Xebaxtian Lizaso, Ana Unanue, Kike Zurutuza. (more…)
Bertsoak: ‘Itxia, baina ez isildua’
Iñaki Petxarroman Berria-ko zuzendariordeak jarritako bertsoak. Doinua: Habanera. (‘Argia‘) (more…)
Ez lurperatu ‘Euskaldunon Egunkaria’
Pello Zubiria Kamino (Argia) (more…)
Oraindik
Idurre Eskisabel (‘Berria’) (more…)
‘Egunkaria auzia’, 25 azaletan
2003tik 2014ra hainbat izan dira Euskaldunon Egunkaria-ren auziak eman dituen azaleko argazki eta titularrak. 11 urteko amesgaizto horretako 25 azal bildu ditu Berria.eus-ek bilduma honetan.
(more…)
‘Berria’-ren gehigarri berezia
Berria-k 8 orrialdeko gehigarri berezia argitaratu du gaur Egunkaria auziaz, pieza ekonomikoaren artxiboa dela eta. Hemen PDFa. “Egunkaria auzia. 11 urte joan eta gero, itxita”.
‘Egunkaria’-ko auzi ekonomikoa ere betiko itxi dute, preskribatutzat jota
“Auto hau irmoa da, eta haren aurka ezingo da inolako ohiko helegiterik jarri”. Hala dio Gupuzkoako Lurralde Auzitegiak Egunkaria-ko auzi ekonomikoari buruz atera duen autoak. Bukatu da auzi hura, eta, ondorioz, bukatu da Egunkaria auzia, 11 urte pasara. Kazetaren itxierako epaiketan bost lagun epaitu, eta 2010eko apirilaren 12an absoluzioa eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Pieza ekonomikoan zortzi lagun zeuden auzipetuta, eta Gipuzkoako auzitegiak artxibatu egin du, Donostiako Zigor Epaitegiaren erabakia berretsita. “Zehaztugabetzat” jo ditu fiskaltzak aipaturiko auto bateko akusazioak, eta ustezko delituak preskribatu ditu. Amaitu da auzia. Baina Egunkaria itxita da 2003ko otsailaren 20tik; horrek ez du atzera bueltarik. (more…)
“Lasaitasuna da, ez justizia”
Poza, urteetako zama gainetik kentzea. Hori sentitu dute Egunkaria auziko pieza ekonomikoan auzipetutakoek, beren aurkako epaiketarik ez dela egingo jakitean. Zama, izan ere, denbora luzekoa izan baita, eta karga handikoa. 2003ko otsailean sartu zen Guardia Zibila lehen aldiz Martin Ugalde kultur parkean: Egunkaria itxi, hamar lagun atxilotu… Biharko egunez izan zen bigarren operazioa. Atzo arte iraun duena. (more…)
Uria: “Madrilen ixtea erabaki zuten, eta itxi zuten; lan egin behar da hori aldatzeko”
Gipuzkoako Auzitegitik albistea iritsi berritan erantzun ditu Iñaki Uria auzipetuak (Zarautz, Gipuzkoa, 1960) Berria-ren galderak. Ospakizun giroa dago Martin Ugalde Kultur parkean. (more…)
‘Egunkaria’-ko langile ohien oharra
Euskaldunon Egunkaria-ko langile ginenok, 2003ko otsailaren 20an Guardia Zibilaren operazio baten ondorioz lanposturik gabe utzi gintuztenok, poz handiz hartu dugu orduan hasitako bidegabekeria behin betiko bukatu delako albistea. Egunkaria ixtea adierazpen askatasunaren eta euskal prentsaren kontrako erasotzat genuen, eta, auziaren erabateko artxibatzearen aurrean, ideia horixe berresten dugu. (more…)
Egunkaria libre
Joanmari Larrarte (‘Egunkaria’-ko auzi ekonomikoan atxilotuta egondakoa) (more…)
Aurrera
Iñaki Petxarroman (‘Berria’-ko zuzendariordea) (more…)
Bidea ez da bukatu
Zauriek irekita jarraitzen dute
Jakes Goikoetxea, ‘Egunkaria’-ko langile ohia (more…)
Ez dugu ahaztu, ez dugu ahaztuko
Gari Berasaluze, kazetaria eta Zarauzko Kultura zinegotzia (more…)
Eskertza ekitaldia ostiralean Andoainen, kultur parkean
Egunkaria-ren alde elkarteak eskertza ekitaldi ireki bat antolatu du ostiral honetarako. Andoainen (Gipuzkoa) izango da, Martin Ugalde kultur parkean, 12:00etatik aurrera. Pieza ekonomikoan auzipetuta izan direnek Donostiako Lurralde Auzitegiaren artxibo autoaren balorazio bat egingo dute, eta ondoren mokadu bat egongo da. Euskaltzaleei bertara joateko gonbitea egin die elkarteak. (more…)
Begoña Zubelzuren testigantza artxiboaren ondoren
Egunkaria-ko auzi ekonomikoaren artxiboaren ondoren Berria TBri adierazpenak egin dizkio auzipetuak.
Gipuzkoako Auzitegiak berretsi egin du ‘Egunkaria’-ko auzi ekonomikoaren artxiboa
Bukatu da Egunkaria auzia, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak pieza ekonomikoa itxita. 2003ko otsailaren 20an hasi zen auzia, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak kazeta ixteko agindua emanda. 2010ean etorri zen itxierako epaia: absoluzioa, ez zegoelako ETAren eta Egunkaria-ren arteko loturarik. Baina Egunkaria-k itxita segitu zuen, eta auziko beste piezak —ekonomikoak— aurrera jarraitu zuen. Donostiako Zigor Epaitegiaren artxibo sententzia berretsi du orain Gipuzkoako Auzitegiak, 1998-2001 artean egindako ustezko delituak preskribatutzat jota —diru laguntza publikoen iruzurra eta diru kontuen faltsutzea—. (auzi ekonomikoko kronologia eta artxiboaren autoa) (more…)
‘Egunkaria’: justizia eta erreparazioa
Juanjo Alvarez EHUko Nazioarteko Zuzenbidea katedradunak Noticias taldeko egunkarietan idatzitako iritzi artikulua. “Egin dadila justizia betiko”. Hemen artikulua. (more…)
‘Egunkaria’ eta Espainiako inkisizio fobikoa
Felix Cañada Vicinay abokatuak Noticias de Gipuzkoa egunkarian idatzitako iritzi artikulua, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak auzi ekonomikoa aztertu duen egunean. “Objetibitaterik eta inpartzialtasunik gabeko polizia txostenetan eta justizia tribunaletan gehiegizko erabilpenean” oinarrituta, Egunkaria-ren bidez euskara eta euskal kulturaren alde aritu izan ziren lagunak “sistemaren etsai” jo direla salatu du. Hemen artikulua. (more…)
Xabier Gurrutxaga: “Fiskaltzak ez du arrazoirik, auziko preskripzioa ezin delako etentzat jo”
Egunkaria-ko auzi ekonomikoa ondo aztertua du Xabier Gurrutxaga abokatuak (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1955), eta berriki iritzi artikulu luze bat atera du gaiari buruz. Berria-k elkarrizketa egin dio. (more…)
Epaiketa bai ala ez, epaileen erabakiaren zain
Carmen Zubimendik Egunkaria-ko auzi ekonomikoa itxitzat jotzeko emandako sententzia, fiskaltzaren helegitea, defentsaren inpugnazioa eta auziko ehunen bat tomo, horiek kontuan hartuta aztertuko du gaur Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak epaiketa egin ala ez. Kasua bukatuta dagoela berresten badu, auzia orduan amaituko da. Bestela, epaiketa. 2003an hasi zen hau guztia. “Aski da. Nahikoa sufrimendu izan dugu. Buka dadila”, esan du Iñaki Uriak, auzipetuen izenean, Donostian, hango auzitegiaren aurrean Egunkaria-ren alde elkarteak deitutako bilkuran. Leloa: Epaiketarik ez. (more…)
Zakilixutek, ‘epaiketarik ez’
Antton Olariagak gaur Berria-n egindako zinta. Handiago ikusteko.
(more…)
“11 urteko prozesu honek protesta merezi du”
Patxi Baztarrika, Marian Beitialarrangoitia, Kirmen Uribe eta Aizpea Goenaga mintzo dira Berria TBren bideo honetan.
‘Egunkaria auzia’ ixteko exijitu dute
Egunkaria-ko auzi ekonomikoan epaiketarik egin ez dadila eskatzeko elkarretaratze bat egin dute gaur Donostiako Auzitegiaren atarian dozenaka lagunek. “Duela 11 urte hasi zen Egunkaria auzia. Nahikoa sufritu dugu”, adierazi du Iñaki Uriak bilkuran zortzi auzipetuen izenean, hedabideen aurrean, eta kasua bukatzeko eskatu du. Bilkurako sei argazki (more…)
“Itsukeria” baten kronika
Gipuzkoako Auzitegiak ostiralean aztertuko du ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren auzi ekonomikoaren epaiketa egin edo ez. Zenbait legelariren arabera, argudio sendoak daude leporatutako delituak preskribatuta daudela ebazteko. Mahai inguruko lau argazki (more…)
‘Egunkaria auziarekin’ bueltaka
Xabier Gurrutxaga abokatuak Egunkaria-ren auzi ekonomikoari buruzko iritzi artikulu bat idatzi zuen larunbatean (irailak 13) El Diario Vasco egunkarian, auzia xehetasun handiz azalduz. Donostiako Zigor Auzitegiak ekainean auzi ekonomikoa itxi izanari ongi deritzo Gurrutxagak, ustezko delituak preskribitutzat jo daitezkeelako. Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen, 2003ko azaroko auto bategatik kasua preskribituta ez dagoelakoan, baina Gurrutxagak, Donostiako Zigor Auzitegiaren epailearen erabakian oinarrituta, dio auto hark Egunkaria-ren itxierarekin duela zerikusia eta ez ekonomikoarekin, eta, gainera, itxierako epaiketan absoluzioa eman zela 2010ean. Horrez gain, Gurrutxagak idatzi du euskal gizartearen gehiengoaren ustez Egunkaria auzia absoluzioarekin itxitzat eman zela eta ezustea litzatekeela orain auzi ekonomikoak aurrera egitea; are gehiago Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak diru laguntza publikoen iruzurrik eta diru kontuen faltsutzerik ez zela izan esan zutelako. (more…)
‘Egunkaria, 11 urte akusatuen aulkian’ mahai ingurua egingo dute bihar, Donostian
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko aretoan izango da saioa, Duque de Mandas 11n, 18:00etan. Hizlariak Iñaki Esparza EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedraduna, Juan Jose Alvarez EHUko Nazioarteko Zuzenbidean katedraduna eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidentea izango dira. Hiru epailek ostiralean aztertuko dute auzi ekonomikoko epaiketa egin ala ez, eta bezperan elkarretaratzera deitu dute. (more…)
‘Epaiketa gehiagorik ez EGUNKARIAri’; abian da atxikimendu kanpaina
Atxikimendua emateko gunea. EGUNKARIAren alde elkartearen idatzia da ondorengoa: “Irailaren 19an Gipuzkoako epaileek erabaki bat hartu behar dute: EGUNKARIA berriz epaitu ala ez. Sorrera 2003ko Madrilgo Exekutiboan eta garapena Madrilgo Auzitegi Nazionalean izan arren, Gipuzkoako epaileei erori zaie altzora auzia. Hangoek hasitakoari hemengoek amaiera eman behar, horra hor paradoxa. Euskal gizartetik urruneko epaileek hasi, Euskal Herriko bertako gizartean txertaturiko epaileek amaiera eman behar. (more…)
‘Egunkaria’-ko auzi ekonomikoko epaiketa ez egiteko eskatuko dute hilaren 18an, Donostian
Egunkaria-ko auzi ekonomikoan epaiketarik egin ez dadila eskatzeko elkarretaratze bat izango da bihar zortzi (osteguna) Donostiako Auzitegiaren atarian, Atotxan, 11:30etik aurrera. Juana Maria Unanue, Iñigo Suarez de Odriozola eta Maria del Carmen Bildarraz epaileek hilaren 19an aztertuko dute epaiketa egingo den ala ez. (more…)
‘Egunkaria’-ren epaiketa egin edo ez irailaren 19an aztertuko dute
Egunkaria auziaren pieza ekonomikoan auzipetutako zortzi lagunak akusatuen aulkian eseri edo ez aztertuko dute irailaren 19an. Egun horretan ikusiko ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 3. sekzioko epaimahaiak auzia artxibatzearen aurka fiskaltzak aurkeztutako helegitea eta defentsek jarritako inpugnazioa. (more…)
Defentsak aurkeztu du inpugnazioa, eta epaiketa egin ala ez Gipuzkoako Auzitegiak erabakiko du
Egunkaria-ren auzi ekonomikoko defentsak aurkeztu du dagoeneko Gipuzkoako fiskaltzaren helegitearen aurkako inpugnazioa, eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak erabakiko du epaiketa egin ala ez. Datozen asteetan izendatuko du epaitegiko zein aretok hartuko duen kasua, eta areto horrek hartuko du erabakia; udazkena izan daiteke ordurako.
Euskararekiko Espainiaren zor historikoa. ‘Euskaldunon Egunkaria’ kasua
Nekane Garmendia, Gotzone Rekondo eta Ana Irastorza, Eusko Ekintzako militanteak (‘Naiz’) (more…)
Formalitatea
Anjel Lertxundi (‘Berria’) (more…)
Sors: “Azkenean, EAEko autonomia zalantzan jartzen ari da fiskaltza”
Egunkaria-ko auzi ekonomikoa luzatu daitekeelako kezka du Joxe Mari Sors auzipetuak (Errenteria, Gipuzkoa, 1951). Enpresaria da, eta auzia ondo ezagutzen du. (more…)
Aurrerabiderako ondorioak
Enekoitz Esnaola (‘Berria’) (more…)
Auzipetuak: “Inboluzioa da hau”
Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu, Begoña Zubeltzu, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendi ‘Egunkaria’-ko auzi ekonomikoko auzipetuek gaur plazaratutako adierazpena. Agerraldiko bideoa
Defentsak inpugnatu egingo du
Atzo arratsaldeko ordu batak aldera jakin zen Gipuzkoako Fiskaltzak Egunkaria-ko auzi ekonomikoa ixtearen aurkako apelazio helegitea aurkeztu duela. Efe berri agentziak zabaldu zuen albistea, fiskaltzako iturriak aipatuz. Auzipetuak hiru eta erdietan bildu egin ziren, artean ofizialki jakinarazpen idatzia ez zutela. Hamar egun dituzte inpugnatzeko, baina Iñaki Uria auzipetuak Berria-ri azaldu dio inpugnatu egingo dutela. (more…)
‘Egunkaria’-ren auzi ekonomikoa artxibatzearen aurkako helegitea jarri du fiskaltzak
Esan zuen apirilean eginiko aurretiazko saioan: ez zuela artxibatzerik nahi, akusatuen aulkian eserarazteko eginahal guztiak egingo zituela. Eta hitza bete du. Orain, auzia artxibatzearen aurkako helegitea jarri du fiskaltzak, aurkakoa egin zezan Euskal Herriko eragile politiko eta gizartearen gehiengo handi batek eginiko eskaerari entzungor eginez. Epaiketa nahi du, eta egiten bada, orduan ikusiko du zigor eskaerei eusten dien edo ez. (more…)
Ixten ez dena eta itxitasuna
Jon Ordoñez (‘Berria’) (more…)
Kalte-ordaina
Xabier Letona (‘Argia’) (more…)
Erkoreka: “Auziak ez du inoiz zuztar handirik izan”
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, “neurri ona” izango litzateke Egunkaria-ren auzi ekonomikoan “gauzak dauden bezala” uztea eta Donostiako Auzitegiko epaileak erabaki duen artxibatzearekin dena amaitzea. (more…)
Eragileek ere auzia buka dadila eskatu dute
Eragile asko bildu ziren atzo Martin Ugalde kultur parkean Egunkaria auzia salatzeko eta buka dadila eskatzeko. (more…)
“Ez zuen inoiz gertatu behar”
Dozenaka herritar eta ordezkariren babesa jaso dute Egunkaria-ko auzi ekonomikoko auzipetuek Martin Ugalde parkean. Fiskalak helegitea ez aurkeztea eta auzia behin betiko ixtea espero dute. Agerraldiko bideoa
Ustezko delituak, epaiak eta epaitu gabeko delituak
Mikel Sorozabal (‘Egunkaria auzia’-n auzipetua) (more…)
Gutun irekia
Anjel Lertxundi (more…)
Ostiral honetan elkarretaratzea Martin Ugalde kultur parkean
Egunkaria-ko auzi ekonomikoko azken albisteei buruzko balorazioa plazaratzeko, auzipetuek agerraldia egingo dute bihar (ostirala) Andoainen, Martin Ugalde kultur parkean. Horrekin batera, 11:30ean egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte eragileak.
(more…)
Bukatzera doa
Egunkaria-ren auzi ekonomikoa artxibatu du Donostiako Zigor Epaitegiak, ustezko delituak preskribatuta daudelako. Bost eguneko epea du fiskaltzak helegitea jartzeko. Auzi ekonomikoko argazki bilduma eta epailearen jakinarazpen agiria
Iñaki Uria: “Auzia bukatu da, baina ‘Egunkaria’ itxita dago, eta ezin da barkatu hori”
Egunkaria-ko bi kasuetan auzipetua izan da Iñaki Uria: kazetaren itxierakoan eta ekonomikoan. “Zama handia izan da”. Atzokoaren ostean amaitutzat jo du auzia. Eskerrak eman dizkio euskal gizarteari.
Gutuna
Joan Mari Torrealdai (‘Egunkaria’-ko auzipetua) (more…)
Ekonomikoa, auzi nagusia baino luzeagoa
Pozaren tamaina
Enekoitz Telleria (‘Berria’-ko Politika saileko burua) (more…)
Zauria ixtear
Iñaki Petxarroman (‘Berria’-ko zuzendariordea) (more…)
Auzi ekonomikoko zigor eskaerei eutsi die fiskalak, eta ahozko epaiketa egitea galdegin du
Egunkaria-ren auzi ekonomikoaren aurretiazko saioa egin dute Donostian. Auzia artxibatzeko eskatu dute zortzi auzipetuen defentsek, ustezko delituak preskribatuta daudela argudiatuta. Kronologia eta zigor eskaerak
(more…)
Hamaika urte geroago
Jakes Goikoetxea (‘Berria’) (more…)
‘Egunkaria’ itxi eta 11 urtera, epaitzeko zain dago ‘auzi ekonomikoaren’ atala
Atzo 11 urte bete ziren guardia zibilek Euskaldunon Egunkaria itxi zutela, Auzitegi Nazionalaren aginduz. Atzo 11 urte bete ziren hamar lagun atxilotu zituztela auziarekin lotuta, eta orduan hasi ziren haien torturak. Luze iraun zuen haien amesgaiztoak. Eta, zazpi urte geroago Auzitegi Nazionalak guztiak absolbitu bazituen ere, batzuen amesgaiztoa ez da oraindik amaitu. Zortzi lagun epaiketaren zain daude, Egunkaria-ren auzi ekonomikoa deitu zaion atalagatik. (more…)
Torrealdai: “‘Egunkaria’-kook zerk bihurtu gintuen ETAko?”
Euskararen kate hautsiak liburuaren harira elkartu ditu Berria-k Joan Mari Torrealdai, Iñigo Urrutia eta David Anaut. (more…)
Hamar urte, eta justiziarik ez da egin
Egunkaria-rekin loturiko beste hamar lagun atxilotu zituzten 2003ko urriaren 16an, lehen operazioa egin eta zortzi hilabetera. Hor du jatorria kazetaren aurkako auzi ekonomikoak. (more…)
Oroigarri bat oroimenari
Gurutze Izagirre (‘Berria’) (more…)
Merezitako berotasunean
Jende ugari hurbildu zen atzo Basterretxea eta Egin-eko eta Egunkaria-ko langileak omentzeko ekitaldira, Gipuzkoako Foru Aldundira, erakunde ugaritako ordezkaritza barne, eta goraino bete zen ekitaldiko aretoa.
(argazkian, Juan Jose Ibarretxe eta Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak, sari banaketara) (more…)
‘Egunkaria’ eta ‘Egin’-eko langileak saritu ditu Gipuzkoako Aldundiak
Preso daudenei, akusatuen aulkian eserarazi eta absolbitu zituztenei eta berriz eseri eta zigortzeko arriskua dutenei saria eman die Gipuzkoako Diputazioak. Haiei, eta haien atzean, anonimoki lanik gabe utzi eta epaitu zituztenei. 260tik gora Egunkaria-n eta 200etik gora Egin-en. Saria, haiek guztiek, beren ilusio, amorru, indar eta gogo guztiz sutsu defendatutako adierazpen askatasunari. Lantokiak itxi arren, isilarazi ez zituztenei. Isilduak izango zirelakoan kolpatu, baina informazio eskubidearen eta adierazpen askatasunaren defendatzaile bihurtu zirenei.
‘Euskaldunon Egunkaria’-ren itxiera, gogoetak hamar urtera
Felix Cañada, Pedro Ibarra, Ramon Zallo, Francisco Letamendia, Jose Manuel Castells, Xabier Ezeizabarrena eta Jon Gurutz Olaskoagak iritzi artikulu bat argitaratu dute Noticias de Gipuzkoa-n (hemen). Itxiera eta atxiloketak frogarik gabe egin zirela salatu dute, eta Espainiak oraindik ez duela kalte-ordainik eman. (more…)
Sentimenduak
Mikel Elorza (more…)
Zeinek agindu
Imanol Murua Uria (more…)
Luzea bezain trinkoa
Martxelo Otamendi (more…)
Hamar urte geure burua defendatzen
Vicent Partal (more…)
Suminaren ondorena
Andoni Egaña (more…)
Arnasgune bat paperean
Maren Belastegi (Uemako lehendakaria) (more…)
‘Egunkaria, hamar urte geroago’
ETBk 2003tik 2013ra bitarteko irudiak, testigantzak eta elkarrizketak bildu ditu dokumental honetan. Otsailaren 20an eskaini zuen, euskarazko katean.
Hamaika Telebistaren erreportajea
Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren 10. urteurrenean egindako erreportajea da.
Zauriak ixteko ukendua
(Ekitaldia, bideoan) Atzo hamar urte bete ziren Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz, Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. Urtemuga horren karietara, Martin Ugalde kultur parkean ekitaldi bat egin zuten, eta han, Egunkaria-ko arduradun izandakoek eta langileek, hamar urteotan jaso duten askotariko babes eta elkartasun keinuak eskertu, eta orduko gertakari lazgarriek utzitako arrastoa eta oraindik zabalik dauden zauriak gogorarazi zituzten, hara joandako herritarrekin batera. Egunkaria-ren izenean, Joan Mari Torrealdai administrazio kontseiluko lehendakari ohiak hitz egin zuen. Egunkaria-ri «babesa, atxikimendua, elkartasuna, denbora eta dirua» eman dioten herritarrentzako esker hitzak izan zituen, eta gogorarazi zuen oraindik ere haien beharra izango dutela, «auzi ekonomikoa absoluzioarekin itxi arte, Egunkaria-ren zauriari odola baitario». Joan Mari Torrealdaik irakurritako adierazpena.
Neurririk gabe
Jon Ordoñez (more…)
Kamiseta urdinak hamar urte geroago
Egunkaria-ko langile ohiek harro atera dituzte duela 10 urteko kamisetak. Egunkaria aurrera leloa paparrean. Duela hamar urteko oroitzapenak gogora ekartzen aritu dira. Nork deitu zion nori, eta nora joan zen. Batek dio Latzeko langileak elkartasuna adieraziz lantegitik atera zirenean konturatu zela gertatzen ari zenaz, eta eskerrak ematera joango litzatekeela gustura… Zahar itxura dute nikiek, eta nostalgia. Amorrazioaren, ezinaren eta indarraren usaina. Ekitaldiko argazki bilduma.
Zaldieroaren zinta
Zaldieroak Berria-n argitaratutako zinta handiagoan ikusteko, hemen. (more…)
Erreakzioak. “Oinarrizko eskubideen bortxaketan paradigmatikoa izan da ‘Egunkaria'”
Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandakoaren esanetan, “diktaduren eta demokrazia ustelen ezaugarri nabarmenetako bat” da egunkariak ixtea: “Oinarrizko eskubideen bortxaketan paradigmatikoa izan da Egunkaria“. Adierazpen askatasuna, langileen eskubideak eta beste eskubide batzuk ere urratu zirela nabarmendu du Garaikoetxeak. Halaber, esan du kazetaren itxieraren harira badela zerbait “bereziki mingarria”: “Euskararekiko gorrotoa ikusi zen epaiketa hartan. Nik hori ez dut barkatuko”. (more…)
#Egunkaria10urte, sare sozialetan
‘Egunkaria’-ko langile ohien testigantzak
CUPek itxiera gogoratu du Kataluniako Parlamentuan
David Fernandez legebiltzarkideak Justizia Batzordean egin zuen atzo aipamena.
Entzun ondo!
Maddalen Iriarte (more…)
Inozentzia baino ez zuten eten
(‘Egunkaria’ itxi zutela 10 urte. ‘Berria’-ren artikulu sorta). Gaur hamar urte eman zuten Egunkaria-ren aurkako kolpea. Urteurrenaren harira egindako mahai inguruan kontatu dute bizi izandakoa protagonistetako hiruk: inozentzia galdu zuten, baina euskarazko egunkariak aurrera segitzen du. Mahai inguruaren bideoa, hemen.
Hemeroteka
Egunkaria itxi zutela hamar urte bete direla kari, elkarrizketak-eta egin dituzte euskal hedabide batzuek. (more…)
Ez ahaztu 2003ko otso-hila
Pello Zubiria Kamino (more…)
‘Egunkaria’-tik haratago
Joan Mari Torrealdai (Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko lehendakari ohia) (more…)
Arrazoia
Idurre Eskisabel (more…)
Ohien saldoan
Ainara Gorostitzu (more…)
Amesgaiztoa ez da amaitu
(‘Egunkaria’ itxi zutela 10 urte. ‘Berria’-ren artikulu sorta). Egunkaria itxi eta zortzi hilabetera, bigarren operazioa diseinatu zuten Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak eta Guardia Zibilak. Haren ondorio da oraindik irekita dagoen auzi ekonomikoa.
Kronologia: hamar urte epaitegietara begira
2003ko otsailaren 20an Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean, oraindik amaitu ez duen bidea hasi zuen auziak epaitegietan. Hamar urtean, kazetak lagun izan ditu hainbat eragile eta milaka herritar. Auzia kronologia batean laburbildu du Berria-k. (more…)
Ilusioa
Eneko Bidegain (more…)
Denborak ez du ahaztu
(‘Egunkaria’ itxi zutela 10 urte. ‘Berria’-ren artikulu sorta). Harridura eta haserrea sortu zituen Euskaldunon Egunkaria-ren itxierak, eta berehalakoa izan zen kultur, kirol, gizarte eta gainerako esparruetako jendearen erantzuna. Hamar urte geroago, atzera begiratua egin du Berria-k haietako batzuekin. (more…)
Maddalen Iriarte: “Euskal gizarteari ez zaio oraindik azaldu ‘Egunkaria’ zergatik itxi zuten”
Eskarmentu handiko kazetaria da Maddalen Iriarte. Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren lekukoa izan zen, eta euskal kazetaren itxiera gertu-gertutik jarraitu zuen. Harekin izan da BerriaTB. Egunkaria-ren sorrera, ekarpena eta itxiera izan ditu hizpide ETBko kazetariak: “Euskarazko egunkaririk gabeko gizartea onargarria ez izatea lortu zuen”.
(more…)
‘Egunkaria, hamar urte geroago’ dokumentala
Hamar urte beteko dira asteazkenean Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. Eta egun horretan bertan ETB1ek dokumental bat estreinatuko du: Egunkaria, hamar urte geroago (hau da). 2003. eta 2008. urteetan grabatutako elkarrizketekin zein berriki hartutako testigantzekin osatu du lana K2000 ekoizpen etxeak. (more…)
Oraindik ere ari du
Estitxu Elduaien (more…)
Kataluniatik iritsi zen beroa
(‘Egunkaria’ itxi zutela 10 urte. ‘Berria’-ren artikulu sorta). “Espainiak euskal egunkaria itxi du”. Titular horixe topatu zuten The New York Times-eko irakurleek 2003ko otsailaren 21ean, euren ohiko kazeta, inoiz itxiko ez zuten hura, zabaltzean. Erresuma Batuan, guardia zibil “paramilitarrak” izan zirela zehazten zuen The Guardian-ek. “Edozein ikuspuntutatik begiratuta, gehiegizko neurria”, Kataluniako Avui-k. Euskaldunon Egunkaria itxi eta hurrengo hilabeteetan, etenik gabe heldu ziren nazioartetik sumindurazko eta elkartasunezko mezuak.
‘Egunkaria’-ren itxiera nazioartean
‘Egunkaria’ itxi zutela 10 urte. ‘Berria’-ren sorta). Jose Mari Pastor ‘Egunkaria’-ko Mundua saileko arduradun ohiak kazetaren itxierak nazioartean izan zuen oihartzunaz hitz egin du Samara Velte kazetariarekin.
Malkoa irribarre
Asier Iturriagaetxebarria (more…)
Herritarren lan nekaezina
(‘Egunkaria’ itxi zutela 10 urte. ‘Berria’-ren artikulu sorta). Herri eta hiriburu gehienetan sortu ziren ‘Egunkaria’-ren aldeko herri batzordeak. Denetariko ekitaldiak antolatu zituzten, kazeta itxi izana salatzeko eta proiektu berrirako dirua eta babesa lortzeko.
‘Egunkaria’, hamar urte beranduago
Mikel Jauregi (‘Gara’) (more…)
‘Egunkaria’-ko lanegunak gogoan
(‘Egunkaria’ itxi zutela 10 urte. ‘Berria’-ren sorta). ‘Euskaldunon Egunkaria’-ko langile ohiek ondo gogoratzen dituzte euskal kazetan igarotako egunak baita Egunkaria itxi zuten eguna ere.
Armaz josita geunden
Luis Karlos Garcia (more…)
Berehalakoa, irmoa eta zabala
(‘Egunkaria’ itxi zutela 10 urte. ‘Berria’-ren artikulu sorta). Elkartasun uholde ikaragarria eragin zuen ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren itxierak. Otsailaren 22an egin zen manifestazioa izan zen uholde horren adierazpenik jendetsuena eta esanguratsuena.
(more…)
‘Euskaldunon Egunkaria’-ren kontrako epaiketa gogoan
(‘Egunkaria’ itxi zutela 10 urte. ‘Berria’-ren sorta). Bertatik bertara jarraitu zuten epaiketa Oihana Elduaien eta Pello Urzelai kazetariek; orain, garai hartan bizi izandakoa gogoratu dute.
Atea ezin itxi
Lorea Agirre (more…)
Errugabetu bai, erreparatu ez
(‘Egunkaria’ itxi zutela 10 urte. ‘Berria’-ren artikulu sorta). ‘Euskaldunon Egunkaria’ ixteaz gain, 11 lagun atxilotu ere egin zituen Guardia Zibilak. Inkomunikatu egin zituen, eta torturatu zein tratu txarrak eman. Bost lagun epaitu zituzten zazpi urte geroago, eta denak errugabetzat jo.
‘Egunkaria’-ren itxiera eguna gogoan
(‘Egunkaria’ itxi zutela 10 urte. ‘Berria’-ren sorta). Guardia Zibilak ‘Euskaldunon Egunkaria’ itxi zuen eguna ondo gogoratzen du Xabier Lekuona ‘Egunkaria’-ko zuzendariorde ohiak. Itxieraren goiz hartan bizi izandakoak gogora ekarri ditu.
«Ezin gaituzte isilarazi»
(‘Egunkaria’ itxi zutela 10 urte. ‘Berria’-ren artikulu sorta). Egunkaria-ko langileek apenas izan zuten dolurako betarik itxieraren aurrean. Giltzarrapoa atean ikusteak ‘Egunero’ egitera bultzatu zituen aurrena, eta Berria sortu zuen dinamika biziari eustera ondoren.
(more…)
Sortuz eta sortuz
Imanol Murua Uria (more…)
Ez bainaiz ni
Asier Azpilikueta (more…)
Injustiziaren giltzarrapoarekin
(‘Egunkaria’ itxi zutela 10 urte. ‘Berria’-ren artikulu sorta). Hamar urte Guardia Zibilak euskarazko egunkari bakarra itxi zuela, eta hamar pertsona preso eraman zituela. Hamar urte, eta giltzarrapoaren zuloek, injustiziarenek, atean segitzen dute. Itxieraren kronika hasi du Berria-k.
‘Egunkaria’-ren itxieraren inguruko dokumental bat ETB1en
Maite Ibañezek zuzendutako lana hilaren 20an estreinatuko dute ETB1en. Joan Mari Torrealdai eta Iñaki Uria elkarrizketatu dituzte gaur BERRIAko erredakzioan. (more…)
‘Egunkaria’-ri aitortza egin diote Azpeitiko danborradan
Azpeitian, San Sebastian bezperako helduen danborradan, Euskaldunon Egunkaria itxi zuteneko hamargarren urteurrena dela ekarri dute gogora udaletxean. (more…)
Joxemi Zumalabe gogoan
‘Egunkaria’-ren sortzaileetakoa hil zenetik hogei urte igaro dira (1993ko urtarrilaren 12an zendu zen), eta, omenaldi gisa, haren lagunek jardunaldi batzuk antolatu dituzte. Hemen ‘Berria.info’-k egindako testu, argazki eta bideo bilduma. Argazkian, Larraitzen egindako omenaldiko bideoa.
(more…)
Gorroto duzun hori
Jon Eskisabel (‘Berria’) (more…)
Partida ez da amaitu 22an
Iñaki Uria (‘Euskaldunon Egunkaria’-ko kontseilari ordezkaria) (more…)
Izuberga
Idurre Eskisabel (Berria) (more…)
Ostrukarena bainoago
Jon Ordoñez (Berria) (more…)
Pisua izango du
Xabier Makazaga (Berria) (more…)
«Torturatu guztiak» gogoratu ditu Martxelo Otamendik
«Gehiegikeria polizial eta politikoaren» erantzukizunak argitzeko eskatu dute operazioan atxilotuek.
Espainiaren sistema judiziala salatu du Europak, tortura ez ikertzeagatik
Martxelo Otamendiri egindako torturak ez ikertzea egotzita, Espainia zigortu du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak. Kasu zehatz hori kritikatzeaz gain, jarraibide orokorrak zehaztu dizkio Espainiari epaian. (bideoa: atzo arratsaldeko prentsaurrekoa).
Estrasburgok Espainia kondenatu du Otamendiren tortura salaketa eraginkortasunez ez ikertzeagatik
Espainiak Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 3. artikulua urratu duela ebatzi du, torturak eraginkortasunez ez ikertzeagatik eta ikertzeko bitartekorik ez jartzeagatik; 24.000 euroko ordainsaria ordaindu beharko dio Otamendiri. Egunkaria-ko zuzendari ohiak 2008an jo zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira argudio horiekin, eta ontzat eman ditu Estrasburgok gaur. Europak horrelako kasuetan gaur arte bi aldiz eman du epaia salaketa aurkeztutakoaren alde Euskal Herriari dagokionez: 2011ko martxoaren 8an Aritz Beristainen alde eta 2010eko irailaren 28an Mikel San Argimiroren alde. Bi epai horiek izan ditu oinarri Iñigo Iruin abokatuak Otamendiren auzian. Bideoa: Otamendiren adierazpenak, epaiaren berri izan ostean. (more…)
Martxelo Otamendiren salaketaren epaia urriaren 16an aterako du Estrasburgok
Peces Barbak ‘Egunkaria’-ko auzipetu bat defenditzeko debekua jarri zion abokatu bati
Gregorio Peces Barba (Espainia, 1938) hil da gaur Oviedon (Espainia), gaixotasun baten ondorioz. Hilaren 16tik erietxe batean zegoen. Espainiako 1978ko Konstituzioaren egileetakoa izan zen, baita Kongresuko presidentea ere 1982-1986 artean. PSOEkoa zen. 1989-2007an Madrilgo Carlos III.a unibertsitateko errektore gisa ere aritu zen, eta garai hartan Carmen Lamarca zuzenbide irakasleari debekatu egin zion Egunkaria auzian Joan Mari Torrealdai auzipetuaren abokatu izatea.
Tortura salaketa ez zela benetan ikertu nabarmendu du Martxelo Otamendik Estrasburgon
Azken fasean sartu da Martxelo Otamendi Berria-ko zuzendari eta Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendari ohiak 2008an Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian Espainiaren kontra jarritako salaketa. (more…)
Egunkaria
Onintza Enbeita (kazetaria) (more…)
Normaltasun mozorroa
Xabin Makazaga (‘Berria’-ko kazetaria) (more…)
Inma
Pello Zubiria (‘Argia’) (more…)
‘Egunkaria’-ren memoriaren argitan
Iñaki Uria (‘Egunkaria’-ko kontseilari ordezkaria)
(more…)
Alemaniako unibertsitate bateko euskal sinposioaren kartela, ‘Egunkaria auzikoa’
Etxepare Euskal Institutuak eta Alemaniako Konstanz Unibertsitateak euskal kultura eta gatazka politikoa euskal sinposioa antolatu dute otsailaren 13 eta 14rako, Konstazn unibertsitatean bertan, eta karteleko argazkia Egunkaria libre! manifestazioko bat da.
Duintasunaz eta justiziaz
Enekoitz Telleria, ‘Berria’ (more…)
‘Egunkaria’-ren auzi ekonomikotik kanpo utzi dute Dignidad y Justicia
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako auzi ekonomikotik kanpo utzi du Dignidad y Justicia, eta, ondorioz, ezin izango da herri akusazio gisa aritu. Auzitegi horretako 3. salako magistratuek diote elkarte horrek «zilegitasunik ez» duela auzian parte hartzeko. Argudiatu dutenez, «terrorismoarekin» lotutako delituen kasuan soilik aritzeko helburua du Dignidad y Justiciak, eta Egunkaria-ko auzi ekonomikoak ez du horrekin zerikusirik. (more…)
Inma, beti lanean
Ixabel Etxeberria, ‘Gara’ (more…)
Inma Gomila ‘Egunkaria’-ren sortzaileetakoa hil da
Inma Gomila Egunkaria-ren sortzaileetakoa eta Egunkaria auzian auzipetuta egon zenetako bat hil zen ostegunean (abenduaren 22an), gaixotasun larri baten ondorioz.
‘Egunkaria’
Iñaki Petxarroman (more…)
Sano
Xabier Gantzarain (more…)
Zorionak maitasunez
Iñaki Uria (‘Euskaldunon Egunkaria’-ko kontseilari ordezkaria) (more…)
Mariano Ferrer: “‘Egunkaria’-ren itxiera basatiak ordura arteko guztia gainditu zuen”
Mariano Ferrer-ek Ttarttalo argitaletxearekin Lo que dije y digo liburua atera berri du, eta horretaz eta beste kontu batzuez aritu da Berria-ko Igandea gehigarriarekin. Tartean, Egunkaria-ren itxierari buruz —argazkia, elkarrizketakoa da—. (more…)
Auzia itxi gabe PP itzuliko den beldur dira ‘Egunkaria’-ko atal ekonomikokoak
Zortzi urte beteko dira bihar Egunkaria auziko bigarren polizia operazioa egin zela. Auzibide horrek, alor ekonomikokoak, irekia jarraitzen du, eta berau bertan behera uzteko eskatu zuten auzipetuek eta haiei babesa ematera elkarretaratu zirenek atzo Martin Ugalde kultur parkean.
Otamendiren torturen auzian kontuan hartuko dute ‘Egunkaria’-ko epaia
Martxelo Otamendiren torturen auzia aztertzen ari den Europako Giza Eskubideen Auzitegiak kontuan hartu du Egunkaria auziko epaian torturen inguruan jasotakoa. Martxelo Otamendiren abokatu Iñigo Iruinek eskatuta hartu du erabakia. (more…)
‘Egunkaria’-ren artxiboa eman dio Usurbilgo Udalak Berria Taldeari
(Joanmari Larrarte Berria Taldeko kontseilari ordezkaria eta Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea, Usurbilen). (more…)
Everesten aurrean ere, ‘Egunkaria libre’
Himalayan Kala Pattharrera igo (5.550 metro), eta Egunkaria libre aldarria egin zuten lehengoan hiru euskal mendizalek, pankarta txikia aterata: Mikel Arrizabalaga Euskalgintza Elkarlanean Fundazioko kideak —argazkian, eskubian—, Ekainek eta Izaskunek. Haien atzean ageri da, laino artean, munduko mendirik garaiena: Everest (8.848). (more…)
‘Egunkaria’-ren epaia eta euskararen askatasuna
(Joan Mari Torrealdai, ‘Jakin’, 182. zenbakia) (more…)
Belaunaldi errukarria
Anjel Lertxundi (Berria) (more…)
‘Egunkaria’-ren auzi ekonomikotik kanporatu egin dute Dignidad y Justicia
Dignidad y Justicia elkartea Euskaldunon Egunkaria-ren auzi ekonomikotik kanpo utzi du Donostiako zigor arloko 3. epaitegiko epaileak eta, ondorioz, ezin izango du herri akusazio gisa aritu. Arrazoia sinplea da: ez du esku-hartzeko zilegitasunik, elkartearen estatutuen arabera terrorismoarekin lotutako delituen kasuan bakarrik aritzeko helburua duelako. Eta auzi ekonomikoan ez dago terrorismoarekin inolako loturarik. (more…)
Auzia ez da oraindik amaitu
(Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu, Begoña Zubeltzu, ‘Egunkaria’-ko arlo ekonomikoko auzipetuak) (more…)
Zuzenbide estatua eta adierazpen askatasuna
Iñaki Uria (‘Egunakria’-ko kontseilari ordezkaria) (more…)
Posible zelako
Atzo bete ziren ‘Egunkaria’ sortu zela 20 urte, eta Iñaki Uria kazetako zuzendari eta kontseilari ordezkari ohiari elkarrizketa egin dio Hamaika Telebistak. Garai haietan euskarazko egunkaria sortzea posible zelako sortu zuten, Uriak esan duenez. (more…)
Gaur 20 urte sortu zen ‘Egunkaria’
Espainiako Auzitegi Nazionalak 2003an ixteko agindua eman izan ez balu, Euskaldunon Egunkaria-k gaur hogei urte beteko zituzkeen, 1990eko abenduaren 6an sortu zelako. Itxi zutenean hura zen euskarazko kazeta nazional bakarra. (more…)
Tortura, errealitate ezkutua
Unai Ziarreta (EAko Nazio Biltzarreko kidea) (more…)
Eskuburdinak
Beñat Gaztelumendi (Berria) (more…)
Ramon Labaien: “Despotismo handia egon da, arrazoirik gabea”
Joan Puigcercos: “Auzia izugarrizko esperpento juridiko-politiko bat izan zen”
Txema Auzmendi Kubara doa, auzi ekonomikoko epaiketaren zain dela
Francois Alfonsi: “Auzipetuak zuritu dituzte baina ez da kalte-ordainik izan, ez da barkamen eskaririk izan”
Francois Alfonsi Europako diputatuak (Europe Ecologie koalizioa) Berria-n, euskal gatazkaz ari direla, azaldu du “mota askotako biktimak” daudela, eta Egunkaria auzia aipatu du. “Gatazka aipatzen delarik, batzuek hildakoak gogoratuko dituzte. Biktimak garrantzitsuak dira, baina mota askotako biktimak daude. Adierazpen askatasuna adibidez. Gogoratu dezagun Euskaldunon Egunkaria-ren kasua. Pentsa eta adierazpen askatasuna inongo eragozpenik gabe zangopilatu zuten. Zazpi urte pasatu behar izan dira auzia egin aitzin. Auzipetuak zuritu dituzte baina ez da kalte-ordainik izan, ez da barkamen eskaririk izan. Eta auzia ez da bukatu osotasunean”. (more…)
Adierazpen askatasunarekiko jarrera aktiboagoa eskatu dio Izaskun Bilbaok Europari
Egunkaria auzia izan du hizpide Izaskun Bilbao eurodiputatu jeltzaleak Europako Parlamentuan. Adierazpen askatasunaren inguruko eztabaida izan zuten atzo osoko bilkuran. (more…)
Monica Terribas: “Inork ez du hausnartzen bidegabekeria politiko-judizial horren inguruan”
Monica Terribas TV3 Kataluniako telebista publikoko zuzendaria elkarrizketatu du gaur Berria-k, eta Egunkaria auzia ere izan dute hizpide. (more…)
Aurten Euskal Herria Zuzenean, ‘Egunkaria’-ren alde
Gaur hasiko da Heletan (Nafarroa Beherea) Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia, eta aurten antolatzaileek bi elkarteri utziko diete espazio bat euren burua ezagutarazteko eta, bide batez, dirua biltzeko: bata da Lekornen (Lapurdi) ikastola sustatu nahi duen Baigura elkartea izango da eta bestea Egunkaria-ren aldekoa.
‘Egunkaria auziko’ tortura salaketak ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde mistoak
‘Egunkaria’-ren epaiketaren “historia eta intrahistoria”
«Batez ere auzipetuengatik» egin du Pello Urzelai kazetariak Amesgaiztoa. Egunkaria auziko epaiketaren kronika liburua. «Haiek merezi dute bizi izandakoaren lekukotasuna idatzita gelditzea. Sentitu dutena, sufritu dutena, borrokatu dutena». Atzo aurkeztu zuen liburua Urzelaik, Martin Ugalde Foroan. Aurrean zituen Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Xabier Oleaga auzipetuak, eta alboan Martxelo Otamendi. Txema Auzmendik ez zuen aurkezpenera joateko modurik izan.
(argazkian, Martxelo Otamendi, Iñigo Iruin, Pello Urzelai, Iñaki Uria, Jose Mari Elosua, Xabier Oleaga eta Joan Mari Torrealdai, atzo, Andoainen). (more…)
‘Amesgaiztoa’ liburuko lau pasadizo
Pello Urzelai: “Sistema juridikoa auzitan jartzen duen kronika da”
Iritsi zaio Pello Urzelai Berria-ko Politika saileko erredaktore buruari Amesgaiztoa liburua aurkezteko eguna. Egunkaria auziaren epaia kaleratu bezain laster heldu zion lanari, «erlojuaren aurka» berak dioen bezala, erabakia eta liburuaren argitaratzearen artean ahal bezain tarterik txikiena utzi nahi zuelako. Liburua aurkeztea baizik ez zaio falta, eta horretarako prestatzen ari dela, tarte bat hartu du Berria-ko galderei erantzuteko.
(Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetu ohi eta Berria-ko zuzendaria, eta Pello Urzelai, Andoainen, liburua aurkezten). (more…)
“Ez zaitezte kezkatu: epaiketa hau irabazi egingo duzue”
Pello Urzelai Berria-ko kazetariak gaur aurkeztuko du Amesgaiztoa, Egunkaria auziko epaiketaren kronika liburua Andoainen, Martin Ugalde Foroan (19:00). Berria.info-k zuzenean emango du aurkezpena. Liburuaren pasarte bat da behekoa. (more…)
Amesgaiztoaren kronika
BIDEOA. Ondo bukatu zen Egunkaria-ren itxiera buruzko epaiketa, bost auzipetuen absoluzioarekin. Joan den apirilaren 12an eman zuen epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hain zuzen, honen beraren aginduz itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko kazeta, 2003ko otsailaren 20an. Zazpi urte luze eta gogor izan dira, eta auzia bildu nahi izan du Pello Urzelai Berria-ko kazetariak Amesgaiztoa. Egunkaria auziko epaiketaren kronika liburuan. Datorren asteartean aurkeztuko du lana (more…)
Jose Luis Ramirez: “Balio handiko sententzia da”
Jose Luis Ramirez Bartzelonako zigor epaitegiko epailea (Malaga, Espainia, 1972), JpD Demokraziarako Epaileak epaile progresisten elkarteko bozeramailea da, eta Berria-k hari egin dion elkarrizketan Egunkaria auziaz jardun dute, besteak beste.
EKTrentzat “oso garrantzitsua” izan da absoluzio epaia
Ezkutuko irizpideak
Pello Urzelai (Berria) (more…)
Telesur katea erreportaje bat egiten ari da ‘Egunkaria auziaren’ inguruan
‘Egunkaria’ itxi izana salatu dute Unescoren hitzaldian
Gezurren ondoren, ametsen egia
Egunkaria-ri buruz Guardia Zibilak eta akusazioek zazpi urtean zabaldu dituzten «gezurren» ondoren, egunerokoari buruzko «egiak» biltzen dituen liburua argitaratu dute EHUko lau irakaslek: Egunkaria, amets baten egia.
‘Egunkaria auziari’ buruzko hausnarketa egin dute Bizkaiko Abokatuen Bazkunean
Independentismoa eta terrorismoa ez dira gauza bera
Marie Darrieussecq (Liberation; zuzeu.com-ek euskaratu du) (more…)
Otamendi: “Herri mobilizazioa funtsezkoa da”
‘Publico.es’-ek elkarrizketa digitala egin dio Martxelo Otamendi Egunkaria-ko itxiera kasuan auzipetuta egon zenari.
‘Egunkaria’-ren aurkako auzi ekonomikoa Auzitegi Nazionaletik Donostiara ekarri dute
Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du Egunkaria-ren auzi ekonomikoaren aurkako epaiketa egingo, Jose Maria Vazquez Honrubia Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko epaileak auzia Donostiako epaitegira igortzea erabaki baitu, gaur eguerdian auto baten jakinarazi duenez. Donostiako epaitegiak helduko dio, beraz, auzibideari. Euskarazko kazetaren itxiera kasuko absoluzio epaiaren ondorioz, Vazquez Honrubiak ebatzi du auzian “delitu terroristaren” zantzurik ez dagoela, eta auzi ekonomikoan legokeen delitu bakarra ustezko iruzur fiskala litzatekeela -‘ohiko delitua’-. Hori epaitzea ez denez Auzitegi Nazionalaren eskunduntza -narkotrafiko eta “terrorismo” gaietarako sortu zuten auzitegi hori-, auzia Gipuzkoara pasatzea erabaki du (more…)
Erresuma Batuko lehen ministrogai baten interesa ‘Egunkaria auzia’-z
Ostegunean (maiatzaren 6an) egingo dituzte Erresuma Batuko hauteskundeak, eta bertako lehen ministrogai batek Egunkaria auzia-rekiko interesa agertu izan du inoiz: Nick Clegg Alderdi Liberal-Demokratako kideak (more…)
‘Egunkaria’-ko itxiera kasuko absoluzio epaia behin betikoa eta irmoa da maiatzaren 4tik
‘Egunkaria’: itxi gabeko kasua
Iñigo Lamarca Iturbe (EAEko arartekoa, ‘Berria’) (more…)
Elkartasunaren balioa
Euskaldunon Egunkaria itxi izana salatzeko Euskal Herritik kanpora sortu ziren taldeek ez diote utzi laguntza eta babesa emateari prozesuak iraun duen bitartean. Elkartasun ekintza soila baino gehiago ikusten dute eginiko horretan: gizarte sareen indartzea eta autodefentsa kolektiboa.
(argazkian: Pedro Casas —Madril—, Fernando Valiño —Valladolid—, David Fernandez —Katalunia— eta Nacho Escartin —Aragoi—, Bilbon) (more…)
Santiago Alba Rico: “Zigorra ezinezkoa zen”
Santiago Alba Rico filosofoak Los medios y los fines: comunicación y capitalismo hitzaldia emango du gaur, 18:00etan, Getariako udal aretoan (Gipuzkoa) (more…)
Epaiaren ondoren
Imanol Murua Uria (Berria, Paperezko bloga) (more…)
Uria: “Herri akusazioaren erabilpen ustela eta okerra egiten ari dira”
Amaitu da Egunkaria auziko sumario nagusiaren bidea, herri akusazioek ez dutelako helegiterik jarriko Espainiako Auzitegi Gorenean. Pisu handi bat kendu du Iñaki Uriak gainetik, baina oraindik ez ditu auzitegiekikoak egin. Auzi ekonomikoan ere auzipetuta dago (more…)
Martxelo Otamendik Estrasburgon duen tortura salaketari absoluzio epaia gehitu diote
‘Egunkaria’-ko epaia behin betikoa eta irmoa bihurtuko da
AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek gaur eguerdian jakinarazi dute ez dutela Egunkaria auziko absoluzio epaiaren aurkako helegiterik jarriko Espainiako Auzitegi Gorenean. (more…)
Patxi Lopez, absoluzioaren alde
Eskerrik asko Euskal Herria!
Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga, ‘Egunkaria’-ko itxiera kasuko auzipetuak. 2010-04-25, Bilbo, Euskalduna jauregia, Egunkaria-ren eskertza ekitaldia (Torrealdaik irakurria)
Bigarren absoluziorantz
Egunkaria auziko absoluzioaren ostean, auziaren kontra indarra egin dutenei eskerrak emateko ekitaldia egin zuten igandean (apirilak 25) Bilbon, Euskalduna jauregian. Auzi ekonomikoa irekita dagoela ekarri dute gogora. (ekitaldiko argazki bilduma hemen) (more…)
“Kontatzen ahazten bazait kito, ni ere ez nago”
Lehengo igandean Euskalduna jauregian, Egunkaria-ren eskertza ekitaldian, Gotzon Barandiaranek Jose Luis Otamendiren poema bat irakurri zuen: Aritmetika ariketak -argazkian, poema leitzen-.
Askotariko euskal mundua
Elkargune bihurtu zen Egunkaria-ren eskertza eguna. Bilboko Euskalduna jauregiko gela berean batu ziren elkarren ondoan gutxitan ikusten direnak, elkarri egindako eskaera eta akusazioak sarritan, eta esker hitzak gutxitan entzuten diren honetan. (more…)
«Gutxiegi egiten genuen», esan dute herri batzordeek
«Pozik egindakoarekin, gutxiegi egiten genuela uste genuen». Herri batzordeen ordezkaritza batek ireki zuen igandeko (apirilak 25) Egunkaria-ren eskertza Bilboko jaialdia Euskaldunan, txalaparta doinuen ostean. Agus Perezek Bilboko batzordearen izenean hitz egin zuen, eta hitz horiekin amaitu zuen hizketaldia. Herrialde Katalanetako (argazkian) eta Espainiako batzordeetako ordezkariak ere mintzatu ziren. (more…)
Eskertza ekitaldiko bideoa
BIDEOA. Itxiera kasuko bost auzipetuen eta ‘Euskaldunon Egunkaria’-n parte hartu zuten guztien izenean eskerrak emateko ekitaldia egin zen igandean (apirilaren 25ean) Bilbon, Euskalduna jauregian, musikari, dantzari eta bertsolariak lagun hartuta. ‘Egunkaria’-ren aldeko batzordeetako kideek ere hitz egin zuten (Euskal Herri, Espainia eta Herrialde Katalanetakoek). (more…)