Torturaren mina, muineraino

2015, apirilak 12

Atxilotu zutenetik gaur arte bizi izandako guzia kontatu du lehen pertsonan Joan Mari Torrealdaik Baionan, torturari buruzko jardunaldietako azken mahai inguruan. Detaile xehez eta mukuru beteriko anfiteatroaren aitzinean egin du lehen aldiz jasandako torturen kontaketa. Tortura gisa bizi izan baititu guziak: etxeko atxiloketa, haren dokumentuen eta lanen miaketa, Madrilerako bidaia eta inkomunikazioa; baina baita epaiketaren zain egondako urteak, epaiketa bera eta horrek guziak ekarritako ondorioak ere. “Prozesu guztia izan da tortura: fisikoa eta psikologikoa. Eta horren guztiaren ondorioak orain ari naiz pairatzen”. Luzerako ondorioak, gainera, ez dira psikologikoak bakarrik: hezur-muineko minbizia duela jakinarazi du Torrealdaik, eta bizi izandakoari egotzi dio. “Ez naiz sendagilea eta ez dut frogarik aurkeztuko. Nire minbiziak erroak non dituen, ordea, nik garbi dut, eta nire psikiatrak ere bai”. Torrealdairen testigantza, osorik

6092003.jpg
(more…)

Imanol Kerejeta: “Lotura dago Torrealdairen minbiziaren eta jasandakoaren artean”

2015, apirilak 12

Salaketa gogorra egin zuen atzo Joan Mari Torrealdaik Baionako jardunaldietako azken saioan. Euskaldunon Egunkaria-ren bortxazko itxiera jarri zuen sortu zaion minbiziaren eragile. Ez da Torrealdairen asmakizun hutsa: Imanol Kerejeta psikiatraren urteetako ikerketan dago oinarrituta salaketa hori. Imanol Kerejeta (Caracas, Venezuela, 1953) Donostiako Unibertsitateko Psikiatria zerbitzuburua da. Euskaldun berria da, eta maisutasunarekin darabiltza euskara eta kontzeptu zientifikoak. (more…)

; ?>