Baionako Kutxan ireki du kontua Egunkaria-Epaiketa taldeak, eta Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean dirua eman nahi duenak bankura joan behar du. Txeke bidez eman behar da dirua, Baionako Kutxara bertara joanda. Bestela, postaz igorrita: txekearekin batera, nortasun agiriaren kopia bat ere bidali behar da Kutxa Banque, Thiers Karrika, 26 helbidera, Egunkaria-epaiketa kontzeptuarekin.
“Dei egin nahi diogu euskal gizarte osoari Egunkaria-ko auzipetuekin elkartasuna izan dezan eta, bereziki, auzi honen gastuak finantzatzen lagun dezan”, dio taldeak.