Azpeitiko Udalak ‘Egunkaria’-ren aurkako epaiketa aho batez salatu du

2009, abenduak 31

Egunkaria-ren aurkako prozesua salatu zuen Azpeitiko Udalak atzo, arratsean egindako udalbatzarrean, euskarazko kazetako azpeitiar langile ohien mozioa aho batez onartuta. EAJk, hautetsi independentistek, EAk eta Aralarrek egin dute mozioaren alde. (more…)

Xabier Oleaga auzipetua bere ibilbideaz BerriaTBn

2009, abenduak 30

BIDEOA. Lehengo astean hasi zen BerriaTB Egunkaria-ko auzipetuei euren ibilbideaz elkarrizketak ematen, eta gaur Xabier Oleagarena jarri du. 23 minutuko iraupena du. (more…)

Auziaren bigarren zatia ere gogoan

2009, abenduak 30

Elkartasuna eta babesa, biak eskertu zituzten Martxelo Otamendi eta Txema Auzmendi Egunkaria-ko auzipetuek, Andoainen (Gipuzkoa) atzo iluntzean emandako hitzaldian.

aaaa.jpg (more…)

‘Egunkaria’-ren epaiketa

2009, abenduak 29

Joseba Barriola (antropologian lizentziaduna) (Berria) (more…)

Tolosako Udalaren bandoa: ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren eta auzipetuen alde

2009, abenduak 28

Abenduaren 15eko ezohiko udalbatzarrean onartu zuen, EAJ, EA, Hamaikabat eta EB-Aralarren botoekin. PSE-EE abstenitu egin zen. Jokin Bildarratz (EAJ) alkateak herrian zabaldutako bandoa da behekoa. (more…)

60 milioi euro

2009, abenduak 27

Imanol Murua Uria (Berria, Paperezko bloga) (more…)

«Bidegabekeria» ahazten ez dutelako

2009, abenduak 27

ada.jpg

Hala egin zuten Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean eta hala jarraitu dute azken zazpi urteotan: kazetaren itxieraren «bidegabekeria» salatuz, pankartari eutsiz, lehen lerroan. Aterkiak esku batean eta Egunkaria libre! dioen pankarta bestean, Egunkaria-ko langile izandakoek elkarretaratzea egin zuten Donostian atzo. (more…)

Zerbaiten atetan

2009, abenduak 27

Urtzi Urrutikoetxea (Berria) (more…)

Egunkaria

2009, abenduak 27

Ismael Manterola Ispizua (Berria) (more…)

Martxelo Otamendiren hitzaldia Beasainen

Udaletxean, 19:00etan.

Txema Auzmendiren eta Martxelo Otamendiren hitzaldia Andoainen

Bastero kultur etxean, 19:30ean.

Manifestua kaleratu dute Herrialde Katalanetan

2009, abenduak 24

Sant Cugat del Valleseko (Herrialde Katalanak) kazetari eta kazetaritza ikasle talde batek manifestua kaleratu du Sant Cugat amb Egunkaria izenburupean (Sant Cugat Egunkariarekin). Ia 60 lagunek sinatu dute agiria: tartean, Victor Alexandre, Xavier Fornells, Miquel Herrada, Josep Gimeno, Ramon Luque, Lluis Feliu, Roger Tugas eta Eduard Anguitak. Manifestuaz gain, facebooken txoko bat ireki dute sarean atxikimenduak biltzeko. (more…)

AVTk eta Dignidad y Justiciak fiskalak daukan “pasibitatea” salatu dute

2009, abenduak 24

Dignidad y Justicia eta AVT Egunkaria auziko herri akusazioek Egunkaria-ren aurkako epaiketako lehen bi egunetan Miguel Angel Carballo fiskalak izan duen “pasibitatea” salatu dute, atzo Madrilen egindako agerraldian. Haien arabera, epaiketa galduz gero, “fiskalaren errua” izango da eta, uste dutenez, Espainiako Estatuak 60 milioi euro ordaindu beharko ditu kalteordainetan. (more…)

‘Egunkaria’-ko langile ohien elkarretaratzea Donostian

Abenduaren 26an (larunbata), 12:00etan, Egunkaria-ko langile ohien elkarretaratzea Donostian, bulebarrean. Egunkaria-ko lankide ohi auzipetuei elkartasuna adieraziko diete. Deialdia irekia da, ohi bezala.

Irail bukaeratik arlo desberdinetako ordezkariek bilkurak egin dituzte han eta hemen.

Azkoitiko Udalak ‘Egunkaria’-ren aldeko mozioa onartu du

2009, abenduak 23

Azkoitiko Udalak Egunkaria auzia-ri buruzko mozioa onartu zuen astelehen goizean egindako ezohiko udalbatzarrean. Egunkaria-ren aldeko herri batzordeak aurkeztutako idatziaren alde bozkatu zuten EAJk, hautetsi independentistek eta Batera Talde Independienteak. PSE-EEk kontrako botoa eman zion eta PPko zinegotziak ez zuen parte hartu bilkuran. Epaiketa salatu, elkartasuna adierazi eta herritarren konpromisoa eskatzen ditu mozioak. (more…)

Auzipetuei euren ibilbideaz elkarrizketak ‘Berria.info’-n; aurrena, Martxelo Otamendirena

2009, abenduak 23

Abenduaren 15ean hasi zen Egunkaria-ren itxiera buruzko epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Berria Telebistak kazetaren itxiera kasu horretako bost auzipetuak elkarrizketatu ditu euren ibilbideaz. Gaur hasi da ematen (BIDEOA), Martxelo Otamendiri egindakoarekin. (more…)

Odon Elorzak ‘Egunkaria’-ko auzipetuen absoluzioa eskatu du

2009, abenduak 23

«Ea amaiera zoriontsua duen, hau da: absoluzioa auzipetuentzat. Sentitzen dudan moduan esaten dut», esan zuen atzo Odon Elorza Donostiako alkateak (PSE-EE), Radio Euskadin, Egunkaria auziaz galdetzean. (more…)

Bateratzeko ahalmena

2009, abenduak 20

Pello Urzelai (Berria)

aaas.jpg (more…)

Hotzetan bero, Bilbon

2009, abenduak 20

Xabin Makazaga (Berria)

aa3.jpg (more…)

Elkartasun olde zabala

2009, abenduak 20

Euskal alderdi politiko eta sindikatu gehienek babestu dute Egunkaria libre! aldarrikapena Bilbon eginiko mobilizazioan. Aho batez salatu dute auzia zentzugabekeria dela, eta epaituen absoluzioa eskatu dute. (more…)

«Euskalgintza osoaren aurkako epaiketa da hau»

2009, abenduak 20

(more…)

«Indarra erakusteak oihartzuna izango du», diote herritarrek

2009, abenduak 20

(more…)

Txin-txina, langile ohien zeregina

2009, abenduak 20

(more…)

Auzipetuen Bilboko adierazpena

2009, abenduak 19

(manifestazioko argazkiak) (more…)

Egundoko jendetza izan da Bilbon, ‘Egunkaria’-ren alde

2009, abenduak 19

aa2.jpg

Euskal Herriak berriro babesa agertu dio Egunkaria-ri, gaur ere izugarrizko jendetza bildu delako Bilbon, manifestazioan. 17:02an hasi da mobilizazioa, Egunkaria libre! lelopean, Autonomia kaletik. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko itxiera kasuko auzipetuak zeuden pankartan, baita auzi ekonomikoko beste auzipetuak ere. Babes handia eta askotarikoa jaso dute.

(Gaurkoaz informazio gehiago, Berria.info-n: auzipetuen adierazpena, argazki bilduma, bideoa…). (more…)

Krokodiloak

2009, abenduak 19

Imanol Murua Uria (Berria) (more…)

‘Egunkaria libre!’ aldarrikapenak hartuko ditu gaur Bilboko kaleak

2009, abenduak 19

Eguraldi hotza iragarri dute gaur Euskal Herrian, baina Bilboko kaleetan elkartasunaren beroa nagusituko da. Egunkaria libre! goiburupean, 17:00etan manifestazioa abiatuko da Bilboko Aita Donostia plazatik. Euskal Herriko alderdi politiko eta sindikatu gehienek eta gizarte eragile ugarik bat egin dute manifestazioarekin. (more…)

PSE-EE: “Fiskalak ez du kargurik eskatu, eta horrek erakusten du Zuzenbide Estatuak okerrak zuzentzeko tresnak dituela”

2009, abenduak 19

(more…)

Diru laguntzaren trukean bederatzi artelan eskuratzeko aukera

2009, abenduak 18

Egunkaria Epaiketa Elkarteko Taldeak, izenpetutako eta zenbakitutako bederatzi artelan diru laguntzaren trukean eskuratzeko aukera jarri du (ikusi albiste honetan artelan denak), Egunkaria-ko auzipetuekiko “elkartasunez” dirua biltzeko asmoz. Artelanak Nestor Basterretxea, Xabier Egaña, Koldobika Jauregi, Zumeta, Lazkano eta Xabier Morrasen kopiak dira. 688 654 930 telefonoan argibideak (11:00-13:00, 18:00-20:00). Artelanak ikusgai: Donostian, San Martin kalean, 50.ean (astelehenetik larunbatera, 18:30-20:30) eta Bilbon, Kafe Antzokian (astelehenetik ostegunera). Ikusi bideoa. infon.jpg (more…)

Gehiengo sindikalak, EAJk eta EAk ere deia egin dute bihar Bilbora joateko

2009, abenduak 18

«Euskaldunon Egunkaria-ren kontrako epaiketa erabateko zentzugabekeria juridikoa da», euskal gehiengo sindikalaren iritzian. Horregatik, larunbatean 17:00etan Autonomia kaletik abiatuta Egunkaria libre! lelopean egingo den manifestaziora joateko deia egin dute ELAk, LABek, ESK-k, EILASek, EHNEk eta Hiruk, elkarrekin argitaratu duten oharrean. EAJk ere gauza bera egin zuen atzo, beste ohar batekin, baita EAk ere. Hainbat gizarte mugimenduk ere manifestaziorako deia egin diote gizarteari, hala nola Lokarrik eta Topagunea euskara elkarteen federazioak. (more…)

Uria «Itxaropentsu izan nahi dugu, baina hankak lurrean eduki behar dira»

2009, abenduak 18

ad.jpg

«Gaztetxean, etxean bezala, Madrilen ez bezala». Hitz egiten hasi, eta Iñaki Uriak esan zuen lehen gauza izan zen. Etxean zegoen, Zarautzen bertan. Eta etxean bezala sentitu zen, afari merienda eta guzti, tertulia giroan. Madrildik etorri berritan, epaiketako aurreneko bi egunetako gorabeherak kontatu zituen Uriak Putzuzulo gaztetxean, Euskara Astearen barnean. (more…)

Otamendi: «Guardia Zibila ez dago ohituta Madrilen partidak galtzera»

2009, abenduak 18

ad1.jpg

Epaiketako lehenengo bi egunetan fiskalak agertutako jarrerarekin baikor agertu da, baina kezkatuta itzuli da Euskal Herrira Martxelo Otamendi. Egunkaria-ko zuzendari ohiaren aburuz, epaiketako bi saioetan, eta bereziki herenegun eginikoan, agerian geratu da Guardia Zibilak bultzatu zuela Egunkaria ixtea. (more…)

‘Egunkaria’ ixtea eskatu zuela onartu du instrukzio buru zen guardia zibilak

2009, abenduak 17

Euskaldunon Egunkaria ixteko eskaera R28575H guardia zibilak egin zion Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileari. 2003ko otsailaren 17an egin zuen eskaera hori; hain justu, epaileak agindua eman baino hiru egun lehenago. Iñigo Iruin abokatuaren galderei erantzunez onartu zuen hori auziko instrukzioa gidatu zuen guardia zibilak. (more…)

Estatuaren zulo beltza

2009, abenduak 17

Pello Urzelai (Berria) (more…)

Uniformeen jauregian

2009, abenduak 17

Mikel Elorza (Begiradak, Berria) (more…)

«Kezkatuta jarraitzen dugu eta orain arteko babesarekin segitu behar dugu»

2009, abenduak 17

ax.jpg (more…)

Manifestaziora joateko deia egin du Kontseiluak, «ezer ez delako aldatu»

2009, abenduak 17

 aa1.jpg

Urteek aurrera egiteak ez ditu gauzak aldatu, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera. Egunkaria-ren itxiera eta zuzendaritzako kide batzuen atxiloketa euskararen eta euskal kulturaren aurkako erasoa izan zen, eta, zazpi urte geroago, ez dauka dudarik horrela dela oraindik ere. Kalera ateratzeko, orduan bezainbeste arrazoi badaudela argi du. (more…)

Laburrean ozen

2009, abenduak 17

Ez da preso, libre baizik sarean, munduan Egunkaria. Adierazpen askatasunaren plaza bihurtu da Internet, eta hor, duela zazpi urte bahitu zuten kazetaren askatasuna exijitzeko mezuak ugaritu dira azken asteotan. Geldiezina, bizia, bizkorra, halakoa da komunikazioa sarean. (more…)

Adierazpen askatasunari buruz aritu da Otamendi Madrilen

2009, abenduak 17

(more…)

Auzipetuek, akusazioak ezeztatzeaz gain, «infernua» ere kontatu dute

2009, abenduak 16

a11.jpg

Egunkaria auziko bost auzipetuen hitza entzun zen epaiketaren lehen saioan. Irmo akusazioak ukatzean eta dardarti jasandako tortura eta tratu txarrak gogoratzean. Iñaki Uria, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai eta Txema Auzmendi pasatu ziren akusatuen aulkitik, Euskaldunon Egunkaria nola sortu zen, zer zen, nola jarduten zuen azalduz. ETA edo KASekin zerikusi guztia ukatuz. Proiektu independentea eta anitza aldarrikatuz. (more…)

Absurdoa akusatuen aulkian

2009, abenduak 16

Pello Urzelai (Berria) (more…)

Madrilgo egunak

2009, abenduak 16

Koldo Aldabe (Berria) (more…)

Negu batez Madrilen

2009, abenduak 16

Anjel Lertxundi (Berria) (more…)

Libre

2009, abenduak 16

Itxaro Borda (Berria) (more…)

Iñaki Uria: «’Egunkaria’-k ez zuen ildo editorial jakinik, baina euskararen alde egiten zuen beti»

2009, abenduak 16

(more…)

Joan Mari Torrealdai: «Pluraltasunaren bermerik gabe ez ginen arituko»

2009, abenduak 16

(more…)

Xabier Oleaga: «Nahi zutena esan nuen, bakean uzteko»

2009, abenduak 16

(more…)

Martxelo Otamendi: «Euskarazko egunkari bat egiten genuen; hori bakarrik eta hori dena»

2009, abenduak 16

(more…)

Txema Auzmendi: «Argi genuen inork ez zigula esango zein bide politiko hartu behar genuen»

2009, abenduak 16

(more…)

Aho bateko absoluzio eskea

2009, abenduak 16

Alderdi abertzale guztietako ordezkariak joan dira Espainiako Auzitegi Nazionalera Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Xabier Oleaga eta Martxelo Otamendiri elkartasuna adieraztera. Denek bat egin dute Egunkaria-ren itxiera salatzeko eta auzipetuak errugabeak direla adierazteko. Epaiketa lehenbailehen bukatzeko nahia erakutsi dute, eta azpimarratu soilik absoluzioa izanen dela onargarria. Prentsa ohar bidez, Ezker Batuak eta Alternatibak bat egin dute alderdi abertzaleek adierazitakoarekin. Bilbon eginen den manifestaziora joateko deia egin dute denek. (more…)

Eusko Jaurlaritzak konfiantza du Justizian

2009, abenduak 16

Eusko Jaurlaritzak konfiantza osoa erakutsi dio Espainiako Justiziari, Idoia Mendia bozeramailearen eskutik. Ongi funtzionatzen duela uste du, baina onartu du «ia-ia zortzi urte luzatu eta gero Justiziak justua ez izateko arriskua» duela. «Espero dugu lehenbailehen bukatuko dela, dagokion ebazpenarekin». (more…)

Euskalgintzak eta beste hainbatek babesa agertu die auzipetuei Madrilgo joan-etorrian

2009, abenduak 16

a4.jpg

Auzipetuek gertutik jaso zuten atzo, euskalgintzako ordezkarien babesa. Orain dela zazpi urte Donostiako manifestazioa antolatzen mobilizatu baziren, atzo, euskararen arloan lan egiten dutenen ordezkaritza zabala hurbildu zen Madrilera, Auzitegi Nazionalaren atarira egunean bertan egindako joan-etorrian. Euskal gizartearen hainbat ordezkari euren kasara joan baziren ere, beste hainbatek elkarrekin egin zuten bidaia Madrileraino. Eta modu horretan elkartasunak gainezka egin zuen goizaldean Donostiatik abiatu zen autobusean. (more…)

Azken hitza

2009, abenduak 15

Xabier Lekuona (‘Egunkaria’-ko langile ohia). (Oroiminak, Berria). (more…)

Egañaren agurrekoa BECen

2009, abenduak 15

Andoni Egañak Egunkaria auzia izan zuen hizpide igandean BECen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko agurrean, lehen saioaren hasieran.

«Elkar ikusiko dugu Bilbon»

2009, abenduak 15

Madrilen dira, baina itzuliko dira. Hala adierazi zuten atzo bost auzipetuek, senideekin batera, autobusera igo aurretik egindako agurrean. Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Xabier Oleaga izango dira gaur eta bihar Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzen; eta larunbatean, Bilbon, Egunkaria libre! lelopean egingo den manifestazioan. Gabonak etxean igaroko dituzte, eta, urtarrilean, Madrilera itzuliko dira. Gaur hasiko da epaiketa, baina noiz amaituko den ezin jakin oraindik. (more…)

Duintasuna eta justizia

2009, abenduak 14

Xabier Euzkitze (Noticias de Gipuzkoa) (more…)

Zer zigor jaso dituzte dagoeneko, epaiketa hasi aurretik? (eta 14)

2009, abenduak 14

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Otamendi: «Herri honek auzi politikoetako bat irabazteko garaia da»

2009, abenduak 14

(Gara). Asteartean Madrilen abiatuko den epaiketan auzipeturik dauden bost lagunek 2003an Egunkaria itxi zutenean jasandako atxiloketa, inkomunikazio eta torturen berri emango dutela eta errugabeak direla defendatuko dutela nabarmendu du Martxelo Otamendik. Baina argi du aurretik errugabe ziren beste batzuk zigortuak izan direla Entzutegi Nazionalean. (more…)

Torrealdai: «Guri egin digutena prozesu inkisitorial bat izan da»

2009, abenduak 14

Lorea Agirre Joan Mari Torrealdaik akusazioaren galderei erantzun beharko die asteartetik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. Han abiatuko da Egunkaria-ren aurkako epaiketa. Alboan izango ditu beste lau auzipetuak: Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Xabier Oleaga eta Txema Auzmendi. Absolbituko dituzten esperantza du, baina, hala ere, edozer gerta daitekeela badaki.

to.jpg (more…)

Zeinek epaituko dituzte? (13)

2009, abenduak 13

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Zer argudiatu dute abokatuek defentsa idatzian? (12)

2009, abenduak 12

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Sisifo tximistak joa

2009, abenduak 12

Xabier Mendiguren Bereziartu (Kontseiluko idazkari nagusia) (Oroiminak, Berria) (more…)

Tolosa Euskaraz taldeak ‘Egunkaria’-ren epaiketa gaitzesteko deia egin du

2009, abenduak 12

Herrikidea duten Martxelo Otamendirekin bat eginez, Tolosa Euskaraz taldeak Egunkaria-ren itxiera, epaiketa eta torturak arbuiatzeko adierazpena kaleratu du. Herriko eragileei horrekin bat egiteko deia egin die, adierazpen askatasunaren eta aniztasunaren aurkako erasoa izan zelako, baita euskara eta euskal kulturaren aurkakoa ere. (more…)

Hainbat eta hainbat lagun hiriburuetako bilkuretan

2009, abenduak 11

Kontseiluak deituta egin dituzte gaur Egunkaria-ren epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko elkarretaratzeak. Hain zuzen ere, Donostian, Gasteizen, Bilbon, Baionan eta Iruñean egin dituzte bilkurak, 12:00etatik aurrera, Egunkaria libre! lelopean, eta hainbat eta hainbat lagun elkartu dira. (more…)

Muinean jo

2009, abenduak 11

Joanmari Larrarte (EKTko kontseilari ordezkaria). (Oroiminak, Berria) (more…)

‘Egunkaria’-ren alde Madrilen deitutako manifestazioa debekatu egin dute

2009, abenduak 11

Abenduaren 19rako manifestazioa antolatu dute Bilbon Egunkaria auziko auzipetuek. Deialdi horrekin bat eginez, beste hainbat herritan ere mobilizazioak egingo dituzte, baina Madrilen Egunkaria-ren babeserako plataformak antolatutakoa debekatu egin du Espainiako Gobernuko ordezkariak. (more…)

«Gehiegikerien» aurka «erreakzionatu» beharraz ohartarazi du Arzalluzek

2009, abenduak 11

a3.jpg

«Dagoeneko ez dago euskaldunik, ala?». Gogor mintzatu da Xabier Arzalluz EAJko buruzagi ohia eta Egunkaria-ko Babes Taldeko kidea asteartean hastekoa den epaiketaren kontrako hitzaldian. Beti bezain zorrotz hitz egin du, nahiz eta aitortu ez duela gehiegi esan nahi. (more…)

Zer diote AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek akusazio idatzietan? (11)

2009, abenduak 11

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Akusazio publikorik eta partikularrik gabe nolatan egingo dute epaiketa? (10)

2009, abenduak 10

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Benetan

2009, abenduak 10

Pilar Mendibil (‘Egunkaria’-ko langile ohia). (Oroiminak, Berria) (more…)

‘Egunkaria’-ko bostak

2009, abenduak 10

Abenduaren 15ean hasiko da Egunkaria auziko bost auzipetuen aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Euskalgintzan ibilbide oparoa duten bost euskal herritar epaituko dituzte Euskaldunon Egunkaria-n egindako lanagatik, ETAko kide izatea leporatuta. (more…)

“Injustizia handia da hau”

2009, abenduak 10

a1.jpg

Azpeitiko (Gipuzkoa) Baigera aretoa dena bete zen atzo iluntzean Txema Auzmendi Egunkaria-ko auzipetuaren hitzaldia entzuteko. Datorren asteartean hasiko da epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta horretaz eta 2003ko operazioaz mintzatu zen. Auzia “injustizia handia” dela salatu zuen. (more…)

Zer bilakaera izan du fiskaltzaren jarrerak? (9)

2009, abenduak 9

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Agiri zahar eta ezagunak

2009, abenduak 9

(Imanol Murua Uria (Berria) Bost lagun datorren asteartean akusatuen aulkian eseri eta 10 eta 14 urte arteko kartzela zigorrera akusatzeko oinarri nagusia 1990 eta 1993 arteko agiri batzuk dira. Egunkaria-rekin loturarik ez zuten pertsonek idatzitako testu anonimoak dira, ustez ETAko eta KASeko kideek idatziak. (more…)

Rio Frio

2009, abenduak 9

Marian Uria (Iñaki Uria auzipetuaren arreba). (Oroiminak, Berria). (more…)

Oleaga: “Erabateko absoluzioa ez den zerbait erabat bidegabea izango da kasu honetan”

2009, abenduak 9

Testua: Olatz Mitxelena Argazkiak: Iñaki Berrio (Oarsoaldeko Hitza-ren ON aldizkaria). Kartzelatik irten zenez geroztik astelehenero egiten duen antzera, epaitegitik pasatu eta sinatu ondoren erantzun ditu Xabier Oleagak (Erandio, 1956) ONek luzatu dizkion galderak. Egunkaria auziko auzipetua da. Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako epaiketa abenduaren 15ean hasiko dela eta, auzipetuen mezua zabaldu du.

oleaga2.jpg (more…)

Xabier Oleaga eta Joxe Mari Sorsen hitzak, ‘Zintzilik.net’-en

2009, abenduak 9

Duela egun batzuk Egunkaria auzia-ri buruz mintzatu ziren Xabier Oleaga eta Joxe Mari Sors auzipetuak Errenterian, Xenpelar etxean. Zintzilik irrati libreak hitzaldia grabatu zuen, Erretegia saioan emateko. Era berean, hitzaldia irratiko webgunean (www.zintzilik.net) entzun daiteke osorik. (more…)

‘Egunkaria’ ixteko inolako oinarririk ez zegoela erakutsi du zortzi urteko auzibideak

2009, abenduak 8

(Imanol Murua Uria) Berria Euskaldunon Egunkaria duela sei urte eta hamar hilabete itxi zuten, baina zortzi urte eta erdi egin behar da atzera, euskarazko egunerokoaren aurkako auziaren jatorriarekin topo egiteko.  (more…)

Ordezkaritza bakarra zabalik

2009, abenduak 8

Eneko Bidegain (kazetaria) (Oroiminak, Berria) (more…)

‘Egunkaria’-ren epaiketa salatu dute Ahotsenean, Durangoko Azokan

2009, abenduak 8

Durangoko Azokan Ahotsenea ekimena atzo iluntzean itxi zuten, eta azkeneko kontzertuan gogoan izan zuten Euskaldunon Egunkaria. Azken kantuaren aurretik, epaiketa bertan behera uzteko eskatu zuten, Iñaki Uria auzipetua han zela. «Eguneroko ahots idatzia bidegabe kendu ziguten», salatu zuen Edorta Jimenez idazleak.

aaa.jpg (more…)

Bi operazioetan atxilotutakoen artetik zenbat epaituko dituzte? (8)

2009, abenduak 8

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Zer gertatu da tortura salaketekin? (7)

2009, abenduak 7

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Beti lanean

2009, abenduak 6

Xabier Lekuona (more…)

‘Azoka hustu, plaza bete’ ekimena egin dute Durangon

2009, abenduak 6

Gaur (abenduak 6) bete dira 19 urte Euskaldunon Egunkaria sortu zutela, abenduaren 15ean hasiko da euskarazko kazetaren itxierari buruzko epaiketa, eta gaur Durangon, liburu eta disko azokan Azoka hustu, plaza bete ekimen garrantzitsua egin dute, auzia salatzeko eta auzipetuei babesa emateko. Hainbat eta hainbat lagun bildu dira. (more…)

Mirentxu Purroi: “Epaiketa egitea erabat ezohikoa da Europan”

2009, abenduak 6

Berria egunkariak elkarrizketa egin dio gaur Mirentxu Purroi kazetariari Igandea gehigarrian, eta Egunkaria auzia hizpide izan dute. Epaiketa egitearen aurka dago Purroi.3180040.jpg (more…)

‘Egunkaria’ libre nahi dugu

2009, abenduak 6

M. Carmen Oiarbide, Kontxita Arrue, Nekane Auzmendi, Arantza Allur (andereño aitzindariak)  (more…)

Zergatik diote akusazioek ‘Egunkaria’-k ETAren helburuekin bat egiten zuela? (6)

2009, abenduak 6

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Memoriaren zirkuluak

2009, abenduak 6

Lorea Agirre (kazetaria) (Oroiminak, Berria) (more…)

Herriaren «gosetik» jaiotako egunkaria

2009, abenduak 6

Hemeretzi urte bete eta hogeigarrenari ekingo lioke Euskaldunon Egunkaria-k gaurko egunez… 2003ko otsailaren 20an Espainiako Auzitegi Nazionalak itxi izan ez balu. 1990eko abenduaren 6an kaleratu zuen lehen alea. Bide luze eta neketsua egin behar izan zen euskara hutsezko kazeta sortzeko. Bide nekeza bai, baina ilusioz eta gogoz betea ere bai. (more…)

Zer norabide hartu zuen ikerketak itxieraren ondoren? (5)

2009, abenduak 5

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Iñaki Gabilondo: “Egunkariak ixtea oso-oso gaizki iruditzen zait”

2009, abenduak 5

Iñaki Gabilondo euskal kazetariari elkarrizketa egin diote Argia astekarian, eta egunkarien itxieraz galdetu diote, besteak beste. Kazetak ixtea “oso-oso gaizki” iruditzen zaiola adierazi du Cuatro Espainiako telebista kateko albistegi aurkezleak. (more…)

‘Egin’ eta ‘Egunkaria’ auziak: ideien joan-etorrian

2009, abenduak 5

Lutxo Egia (idazlea, Euskal PENeko zuzendaritza batzordekidea) (more…)

Iparraldean ere sar daiteke dirua

2009, abenduak 5

Egunkaria-ren aurkako epaiketari aurre egiteko gastu ekonomiko handiak dituzte auzipetuek, eta laguntza ekonomikoa eskatu diete herritarrei. Bono-laguntzak eta elastikoak saltzen ari dira horretarako, eta Egunkaria-Epaiketa taldeak kontu korronteak ere ireki ditu. Gaurtik (abenduak 5) aurrera, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko herritarrek ere edukiko dute bankuan dirua emateko aukera. (more…)

Euskalgintza osoa jopuntuan dagoela salatu dute Durangoko elkarretaratzean

2009, abenduak 5

a.jpg

Durangoko azokara iritsi da Egunkaria libre! aldarria. Azoka irekitzearekin bat, Egunkaria auzia-ren kontrako aurreneko elkarretaratzea egin dute bertan. Hezkuntza arloko ehunen bat lagun batu dira pankartaren atzean, haien artean Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidentea, Xabier Oleaga auzipetua eta ikastetxe publikoetako ordezkariak zein ikasleak. (more…)

Manifestazio nazionala Bilbon (17:00)

Egunkaria-ko auzipetuek deituta. 17:00etan. Aita Donostia plazan hasiko da, Egunkaria libre! lelopean.

Xabier Oleagaren hitzaldia Zamudion

20:00etan.

Txistor eta sagardo dastatzea Orion

Plazan, 12:00etatik 14:00etara.

Elkarretaratzea Durangoko Azokan

12:00etan.

Jaialdia Seguran

Plazan, 19:30ean.

Nolatan bereizi zituzten sumario nagusia eta ekonomikoa? (4)

2009, abenduak 4

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Durango

2009, abenduak 4

Luzien Etxezaharreta (more…)

‘Egunkaria’-ren alde elkarretaratzea egiteko, Durangoko Azoka etengo dute 15 minutuz

2009, abenduak 3

Egunkaria libre! aldarrikatu nahi duenak ez du aukera faltarik izango asteburu honetan. Durangon (Bizkaia) bi elkarretaratze egingo dira: bihar (ostirala) aurrena eta igandean bestea. (more…)

‘egunkaria.info/international’ ere bai, atzerria auziaz informatzeko

2009, abenduak 3

inter1.jpg

Egunkariaren Alde Kultur Elkarteak beste atari digital bat jarri du abian gaur: egunkaria.info/international. Gaztelera, frantsesa, ingelesa eta katalana dira batik bat erabilitako hizkuntzak, eta helburua, atzerriko kazetariak, erakundeak eta beste auziaz informatzea da. (more…)

Zer dio fiskalak akusazioaren agiriei buruz? (3)

2009, abenduak 3

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Martxelo Otamendi: «Herritarren bultzadarekin auzia irabaztea lortuko dugu»

2009, abenduak 2

Iñigo Terradillos – Imanol Garcia (Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza).

Abenduaren 15ean hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako epaiketa Madrilen. Martxelo Otamendirekin (Tolosa, 1957) batera, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga dira auzipetuak. Tolosarrarentzat 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatzen dute. Gaur hitzaldia emango du Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean, 20:00etatik aurrera, auziaren nondik norakoen berri emateko herritarrei. (more…)

Zertan oinarrituta itxi zuten ‘Egunkaria’? (2)

2009, abenduak 2

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Herritarrak mobilizatzen

2009, abenduak 2

Egunkaria libre! lelopean han eta hemen ekimenak egiten ari dira herritarrak: Bermeon, Elgoibarren, Eibarren, Bilbon…eibar128.jpg (more…)

Gure musika

2009, abenduak 2

Iñaki Petxarroman (Berria) (more…)

Non dago auziaren jatorria? (1)

2009, abenduak 1

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Irailak 11, Gernika, ‘Egunkaria’-ren itxiera

2009, abenduak 1

2003ko otsailaren 20an Guardia Zibilak, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Euskaldunon Egunkaria euskarazko kazetaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen, eta operazio hartaz bideoa egin dute Egunkaria-ren lagun batzuek. Lanean, bi gertaera eta garai ekarri dituzte gogora: Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) 2001eko irailaren 11ko erasoak eta Gernika-Lumoko (Bizkaia) 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketa. (more…)

; ?>