(…) Madrilerako bidaian ez zen kolperik egon. Berehala argitu zidaten eskubideak eta kontu horiek ez zutela ezer balio hortik aurrera, hobe nuela oneandeklaratzea eta Guardia Zibilarekin nengoela, Intxaurrondokoekin, eta beraz, ez nuela irtenbiderik. Hau ez zela izango aurreko beste atxiloketak bezala. Madrilera heltzerakoan, lasaitasunabukatu eta benetako atxilotze garaia hasiko zela.Ondoan, eskuinean neukan guardia zibilak behin baino gehiagotan Madrilen txikitukoapurtuko ninduela mehatxatu zidan. Bidaia osoan kaputxa bat jarri zidaten. Heldu ginenean, galdeketak berehala hasi ziren. Mehatxuak orduan etengabeak izan ziren: ez dagoela inor torturari aurre egiteko gai denik, ea Unai Romanoren berri nuen eta gauza bera gertatuko zela ez banuen deklaratzen, Gurutze Iantzi berak akabatu zuela esan zidan batek. Eraso sexualen mehatxua ere etengabea izan zen, hitz egiten ez banuen Itziar ere atxilotuko zutela, bertara eramango zutela eta berak pairatu beharko zituela eraso guztiak. Nik begiak estalita neuzkan, horma baten kontra zutik eta atzean lauzpabost guardia zibil. Tarteka batzuk sartu eta mehatxu larrienak bideratzen zituzten. Ni guztiz ikaraturik nengoen eta egiten zizkidaten galderei ez erantzutean, berehala flexioak eginarazi zizkidaten, eta barrabiletan kolpe batzuk eman. Gero, aulki batean esertzeko agindu eta bertan lotu ninduten, hankak eta besoak zelo zinta zabal batez aulkiari itsatsiz. Plastikozko poltsak eskutan, berauen soinua belarri ondoan jarri eta mehatxatu ninduten poltsaegingo zidatela, baita aplikatu ere. Bi saio jasan nituen, itotze sentsazioa larria sentitu nuen. Apurtuta utzi nindutela esan behar dut. Lehenengo galdeketa bukatu eta atseden tarte bat eman zidaten, geroago hitz egingo nuen promesaren trukean. Bigarren saio honetan, baina, hitz egiteari uko egin nion eta poltsa berriro aplikatu zidaten. Hortik aurrera galdeketa luze-zabala egin zidaten eta erantzun gabe uzten nituenak, beranduago erantzungo nizkiela mehatxu egin zidaten. Behin baino gehiagotan entzun nituen beste atxilotu batzuen garrasiak, galdeketa gelan nengoela. Beti begiak estalita eduki ninduten galdeketetan. Eta ziegetara eramaten ninduten tarteetan ere, beste atxilotu batzuen kontrako mehatxu larriak ere entzun nituen. Larriak ziren oso. Epailearen aurrera eramateko, behin betiko uzteko oihuak ziren atxilotuarenak, bere burua horma edo atearen kontra jo zuela ere entzun nien ziegen aurreko aldean biltzen ziren guardia zibilei.
Bigarren eguna, ostirala izango zen agian. Ofiziozko abokatuaren aurrean deklarazioa egiteko eskaini zidaten. Hiru aldiz entsaiatu eta behar bezala egiten banuen, gero bakean utziko nindutela hitz eman zidaten. Deklaratzera nindoala, oso argi mehatxatu ninduten prestatutakoa deklaratu edo bestela ondorio oso larriak pairatuko nituela. Deklarazioa burutu nuen, ofiziozko abokatua zegoenik ere ez nuen egiaztatu, ez nuen identifikaziorik eskatu eta aurrean jarri zizkidaten dokumentuak ere, ia irakurri gabe, sinatu nituen, errekonozitzen nituela aitortuz.
(…) Auzitegiko medikuak lehenengo aldiz ikusi ninduenean, agiri bat erakutsi zidan baina ez nuen egiaztatzerik izan nor zen. Bera izan zen ikusi ninduen mediku bakarra, detentzio guneko sarrera ondoan zegoen gela batean. Lehenengo bisitan poltsaegin zidatela eta barrabiletan emaniko kolpeen berri eman nion. Berak idatzi egin zuen zerbait. Galdetu zidan ea konortea galdu nuen poltsaren eraginez, urduri ote nengoen, beldurrez. Baietz esan eta tentsioa hartu zidan. Gelako atea itxi arren, kanpoan ziren guardia zibilak auzi-medikuak idatzitakoa irakurtzeko beta izango zutela iruditu zitzaidan eta berehala ez, baina handik gutxira egiaztatu ahal izan nuen galdeketetan parte hartzen zuten guardia zibilak auzi-medikuari esandakoaren berri bazutela. Hauek, noski, mehatxuak eta tratua gogortu zuten eta horregatik hurrengo bisitaldi guztietan (ostirala, larunbata eta igandean) tratuari buruz galdetuta, «ona» izan zela esan nion ( …).