1990ean Euskaldunon Egunkaria-ren sorreran parte hartu zuen, eta 2003an kazetaren aurkako operazioan atxilotu egin zuten. Astelehenean beteko dira hamar urte Luis Goia hil zela, eta urteurren horren harira prestatu dute erreportajea Berria– Urtzi Urkizu kazetariak eta Lara Madinabeitia bideogileak. Lezoko (Gipuzkoa) Gezala aretoan egin zuten atzo Euskaldunon Goya-ren aurre-estreinaldia. Han izan ziren Goiaren hainbat senide eta lagun. Begiratu bat eman diote zinema ekoizlearen ibilbideari eta bizitzari. Irailaren 11ko albistea. (more…)
Berria TBk Luis Goiaren inguruko erreportajea estreinatu du
Luis Goiaren “abentura” etena
Hilaren 26an beteko dira hamar urte Luis Goia (Lezo, Gipuzkoa, 1951-Donostia, 2006) zinema ekoizlea, zuzendaria eta Euskaldunon Egunkaria-ren bultzatzailea hil zenetik. Efemeridearen bueltan, Goiak parte hartu zuen lehen zinema lana —Juanba Berasategik zuzendutako Fernando Amezketarra animazioko film laburra, 35 milimetrotan eta euskaraz egindako lehena— Interneten jarriko du ikusgai Berria egunkariak, www.berria.eus atarian, irailaren 13an. Gainera, Goiaren ibilbideari buruzko Euskaldunon Goya ikus-entzunezko erreportajea ondu dute Berria-ko Lara Madinabeitia eta Urtzi Urkizu kazetariek. Irailaren 23an estreinatuko dute lana, Lezoko Gezala aretoan, 21:00etan.
‘Egunkaria’-ren itxieraz antzezlana idazten ari da Harkaitz Cano
Ordenagailuko teklatuan Sisifo idazterakoan, bat datoz errepresentazio guztiak, kolorez zein zuri-beltzean: gizon bat, Sisifo, maldan gora, harritzar bati bultza eta bultza, ahalegin amaigabe eta alferrikakoan. Irudi estatikoetan ez dago jakiterik zer gertatuko den, baina arduratu da mitologia Sisiforen patuaren berri emateaz: gailurrera iristear dela, maldan behera amiltzen zaio harria, eta berriro du hasieratik hasi beharra, goraino eramateko. Ezin ihes egin zigor eternalari. Harkaitz Cano idazlearen ustez, Euskal Herriko egoerara ekar daiteke Sisiforen irudia. Zerbait borrokatu eta eskuratuta dagoenean hura erori eta berriz hasi beharraz ari da. Adibidez —eta adibidea ez da batere kasualitatezkoa—, egunkari bat. «Egunkari bat lortu eta egonkortzean, berriro erortzen da harria, eta hasi beharra dago». Horregatik jarri dio Sisiforen paperak titulua Euskaldunon Egunkaria-ren itxierari buruz idazten ari den antzezlanari. (more…)