Duela zortzi urte Kubara joan ondoren, joan den ekainean itzuli zen Txema Auzmendi jesuita. Hango egoeraz hitz egin du BERRIArekin, baita euskal gatazkaz ere; tartean, Egunkaria auziaz. Auzmendi izan zen auzipetuetako bat.
Auzmendi: “Estatuari ez diot barkamena emateko eskatzen; kaltea erreparatu beharko luke”
‘Egunkaria’-ren itxiera ere jaso dute Andoaingo txostenean
Indarkeriak Andoainen (Gipuzkoa) eragindako sufrimenduari buruzko lana aurkeztu dute. 1956tik 2018ra, 11 hildako, 24 zauritu eta 78 torturatu izan dira. Lanean berariaz jaso dute 2003ko otsailaren 20an Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Euskaldunon Egunkaria indarrez itxi izana, Andoainen zuelako egoitza kazetak, eta gogorarazi dute 2010eko epaiak “prentsa askatasuneko esku sartzetzat” jo zuela polizia operazio hura. Bi ataletan jaso dute euskarazko kazetaren itxiera: batetik, prentsa, informazio eta iritzi askatasunaren aurkako erasoen arloan; bestetik, torturenean, gogora ekarri baitute 2012an Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Estatua zigortu zuela, Martxelo Otamendi Egunkaria-ren zuzendariaren tortura salaketa ez ikertzeagatik.