Joan Mari Torrealdai hil da

2020, abuztuak 1

Erreferente eta eragile handi bat galdu dute euskarak, eta euskal kulturak, eta Euskal Herriak: Joan Mari Torrealdai hil da, 77 urte zituela. Euskal kulturako intelektual handietako bat izan da, eta euskalgintzako ekintzailea. Ia 60 urteko ibili oparoa utzi du. Eta, heriotzaren ondoren ere, zutik jarraituko dute haren altzoan sortutako eta hazitako proiektuek; besteak beste, BERRIAk, Euskaldunon Egunkaria-ren oinordeko egunkari nazionalak.

jarraia185087w768

(more…)

«Ez ahaztu»

2020, abuztuak 1

(Joan Mari Torrealdai hil da) Egunkaria-ren aurkako epaiketaren hasieraren bezpera da, 2009ko abenduaren 14a; Andoainen (Gipuzkoa) daude bost auzipetuak, Martin Ugalde kultur parkean: Txema Auzmendi, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai eta Iñaki Uria. Prentsaurrekoa eman dute, eta Madrilera eramango dituen autobusean sartzera doaz. Haiek agurtzera azaldu dira 50en bat kide. «Itzuliko gara, itzuliko gara». Torrealdaik esan die itzuliko direla. Lehenago, azaldu du berriz ere «behartuta» eta «gogoz kontra» doazela Madrilera, 2003ko otsailaren 20ko itxiera operazioan bezala, baina «burua goian». Itzuli ziren, itzuli zirenez: absoluzioa (2010eko apirilaren 12a). Orain Torrealdai joan egin da: gaur zendu da, minbizi baten ondorioz. Haren obra geratu da.

jarraia185095w768

(more…)

BERRIAren gehigarria Joan Mari Torrealdairi buruz

2020, abuztuak 1

Atzo hil zen Joan Mari Torrealdai. BERRIAren gehigarria Eta hemen, artikulu bilduma.

Captura de pantalla 2020-08-01 a las 11.38.41 (more…)

Ateak ireki eta hormak gainditu

2020, abuztuak 1

(Joan Mari Torrealdai hil da) «Garaia da. Ordua da. Orain da». Hala zioen Joan Mari Torrealdaik Gaur irekiko ditu ateak dokumentalean (2015), Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraz galdetuta. Erabat sinetsita zegoen euskarazko egunkari nazionala egiteko garaia zela hura: «Eztabaida utzi, eta egin dezagun». Torrealdairen moduan, beste hainbat euskaltzalek ere bat egin zuten proiektuarekin. Tartean izan ziren Imanol Murua Uria kazetari eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Nerea Azurmendi kazetaria, eta Txema Auzmendi kazetari eta jesuita. Gogoan dute 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990ekoaren hasieran egindako lan eskerga. Batzuek erredakzioan, beste batzuek bideragarritasun ekonomikoa antolatzen, eta beste batzuek «diplomazia lanetan». Nagusiki zeregin horretan aritu zen Torrealdai, «pixkanaka horma lodiak hausten eta ateak irekitzen».

jarraia185136w768

(more…)

; ?>