‘Egunkaria’: justizia eta erreparazioa

2014, irailak 21

Juanjo Alvarez EHUko Nazioarteko Zuzenbidea katedradunak Noticias taldeko egunkarietan idatzitako iritzi artikulua. “Egin dadila justizia betiko”. Hemen artikulua. (more…)

‘Egunkaria’ eta Espainiako inkisizio fobikoa

2014, irailak 19

Felix Cañada Vicinay abokatuak Noticias de Gipuzkoa egunkarian idatzitako iritzi artikulua, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak auzi ekonomikoa aztertu duen egunean. “Objetibitaterik eta inpartzialtasunik gabeko polizia txostenetan eta justizia tribunaletan gehiegizko erabilpenean” oinarrituta, Egunkaria-ren bidez euskara eta euskal kulturaren alde aritu izan ziren lagunak “sistemaren etsai” jo direla salatu du. Hemen artikulua. (more…)

Xabier Gurrutxaga: “Fiskaltzak ez du arrazoirik, auziko preskripzioa ezin delako etentzat jo”

2014, irailak 19

Egunkaria-ko auzi ekonomikoa ondo aztertua du Xabier Gurrutxaga abokatuak (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1955), eta berriki iritzi artikulu luze bat atera du gaiari buruz. Berria-k elkarrizketa egin dio. (more…)

Epaiketa bai ala ez, epaileen erabakiaren zain

2014, irailak 19

Carmen Zubimendik Egunkaria-ko auzi ekonomikoa itxitzat jotzeko emandako sententzia, fiskaltzaren helegitea, defentsaren inpugnazioa eta auziko ehunen bat tomo, horiek kontuan hartuta aztertuko du gaur Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak epaiketa egin ala ez. Kasua bukatuta dagoela berresten badu, auzia orduan amaituko da. Bestela, epaiketa. 2003an hasi zen hau guztia. “Aski da. Nahikoa sufrimendu izan dugu. Buka dadila”, esan du Iñaki Uriak, auzipetuen izenean, Donostian, hango auzitegiaren aurrean Egunkaria-ren alde elkarteak deitutako bilkuran. Leloa: Epaiketarik ez. (more…)

Zakilixutek, ‘epaiketarik ez’

2014, irailak 19

Antton Olariagak gaur Berria-n egindako zinta. Handiago ikusteko.
olariaga.jpg (more…)

“11 urteko prozesu honek protesta merezi du”

2014, irailak 18

Patxi Baztarrika, Marian Beitialarrangoitia, Kirmen Uribe eta Aizpea Goenaga mintzo dira Berria TBren bideo honetan.


(more…)

‘Egunkaria auzia’ ixteko exijitu dute

2014, irailak 18

20758.jpg

Egunkaria-ko auzi ekonomikoan epaiketarik egin ez dadila eskatzeko elkarretaratze bat egin dute gaur Donostiako Auzitegiaren atarian dozenaka lagunek. “Duela 11 urte hasi zen Egunkaria auzia. Nahikoa sufritu dugu”, adierazi du Iñaki Uriak bilkuran zortzi auzipetuen izenean, hedabideen aurrean, eta kasua bukatzeko eskatu du. Bilkurako sei argazki (more…)

“Itsukeria” baten kronika

2014, irailak 17

p005_f01.jpg

Gipuzkoako Auzitegiak ostiralean aztertuko du ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren auzi ekonomikoaren epaiketa egin edo ez. Zenbait legelariren arabera, argudio sendoak daude leporatutako delituak preskribatuta daudela ebazteko. Mahai inguruko lau argazki (more…)

‘Egunkaria auziarekin’ bueltaka

2014, irailak 16

Xabier Gurrutxaga abokatuak Egunkaria-ren auzi ekonomikoari buruzko iritzi artikulu bat idatzi zuen larunbatean (irailak 13) El Diario Vasco egunkarian, auzia xehetasun handiz azalduz. Donostiako Zigor Auzitegiak ekainean auzi ekonomikoa itxi izanari ongi deritzo Gurrutxagak, ustezko delituak preskribitutzat jo daitezkeelako. Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen, 2003ko azaroko auto bategatik kasua preskribituta ez dagoelakoan, baina Gurrutxagak, Donostiako Zigor Auzitegiaren epailearen erabakian oinarrituta, dio auto hark Egunkaria-ren itxierarekin duela zerikusia eta ez ekonomikoarekin, eta, gainera, itxierako epaiketan absoluzioa eman zela 2010ean. Horrez gain, Gurrutxagak idatzi du euskal gizartearen gehiengoaren ustez Egunkaria auzia absoluzioarekin itxitzat eman zela eta ezustea litzatekeela orain auzi ekonomikoak aurrera egitea; are gehiago Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak diru laguntza publikoen iruzurrik eta diru kontuen faltsutzerik ez zela izan esan zutelako. (more…)

Atxikimendu kanpainaren hasiera

– ‘Epaiketa gehiagorik ez Egunkaria-ri’ kanpaina, gaurtik (irailak 15, astelehena).

Egunkaria-ren alde elkarteak antolatuta.

Atxikimendua emateko gunea.

Elkartearen idatzia.

Epaileen saioa epaiketa egingo den ala ez aztertzeko

– Irailak 19 (ostirala).

– Gipuzkoako Lurralde Auzitegia.

– Epaileak: Juana Maria Unanue, Iñigo Suarez de Odriozola eta Maria del Carmen Bildarraz. 3. sekzioko epaimahaia.

– Goizean hasita.

– Albistea.

Elkarretaratzea

– Irailak 18 (osteguna).

Egunkaria-ko auzi ekonomikoan epaiketarik egin ez dadila eskatzeko elkarretaratzea.

– Donostiako Auzitegiaren ataria, Atotxa.

– 11:30.

‘Egunkaria, 11 urte akusatuen aulkian’ mahai ingurua

– Irailak 16 (asteartea).

– Donostia.

– Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko aretoa, Duque de Mandas 11, behea.

– 18:00.

– Hizlariak Iñaki Esparza EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedraduna, Juan Jose Alvarez EHUko Nazioarteko Zuzenbidean katedraduna eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidentea.

‘Egunkaria, 11 urte akusatuen aulkian’ mahai ingurua egingo dute bihar, Donostian

2014, irailak 15

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko aretoan izango da saioa, Duque de Mandas 11n, 18:00etan. Hizlariak Iñaki Esparza EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedraduna, Juan Jose Alvarez EHUko Nazioarteko Zuzenbidean katedraduna eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidentea izango dira. Hiru epailek ostiralean aztertuko dute auzi ekonomikoko epaiketa egin ala ez, eta bezperan elkarretaratzera deitu dute. (more…)

‘Epaiketa gehiagorik ez EGUNKARIAri’; abian da atxikimendu kanpaina

2014, irailak 15

Atxikimendua emateko gunea. EGUNKARIAren alde elkartearen idatzia da ondorengoa: “Irailaren 19an Gipuzkoako epaileek erabaki bat hartu behar dute: EGUNKARIA berriz epaitu ala ez. Sorrera 2003ko Madrilgo Exekutiboan eta garapena Madrilgo Auzitegi Nazionalean izan arren, Gipuzkoako epaileei erori zaie altzora auzia. Hangoek hasitakoari hemengoek amaiera eman behar, horra hor paradoxa. Euskal gizartetik urruneko epaileek hasi, Euskal Herriko bertako gizartean txertaturiko epaileek amaiera eman behar. (more…)

‘Egunkaria’-ko auzi ekonomikoko epaiketa ez egiteko eskatuko dute hilaren 18an, Donostian

2014, irailak 10

egunkariaf18.jpg

Egunkaria-ko auzi ekonomikoan epaiketarik egin ez dadila eskatzeko elkarretaratze bat izango da bihar zortzi (osteguna) Donostiako Auzitegiaren atarian, Atotxan, 11:30etik aurrera. Juana Maria Unanue, Iñigo Suarez de Odriozola eta Maria del Carmen Bildarraz epaileek hilaren 19an aztertuko dute epaiketa egingo den ala ez. (more…)

; ?>