Zigor amaigabea

2010, martxoak 28

Xabier Lekuona (Berria) (more…)

BBC, ‘Egunkaria auzia’-z galdezka

2010, martxoak 22

aa.jpg

BBC Erresuma Batuko irrati-telebista kate publikoa Euskal Herriko egoera politikoaz erreportajea egiten ari da egunotan, hona etorrita, eta gaur goizean Andoainen izan da, Berria-ren egoitzan, Egunkaria auzia-ri buruz galdezka. Sarah Rainsford kazetariak telebistarako ordu erdi inguruko elkarrizketa egin dio Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetu eta Berria-ko zuzendariari (argazkian). (more…)

Torrealdairi bertsoak

2010, martxoak 15

Otsailaren 28an Gorbeiara Egunkaria-ren aldeko ibilaldia egin zuten hainbat lagunek, eta Juan Mari Juaristik eta Felipe Zelaietak honako bertsoak abestu zizkioten Joan Mari Torrealdai auzipetuari. (more…)

Epaiaren zain

2010, martxoak 13

bildu164_3543.jpg

Otsailaren 1ean bukatu zen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Egunkaria-ren itxierari buruzko epaiketa, baina Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandez epaileek osatutako epaimahaiak oraindik ez du eman epaia —ez dago datarik jarrita horretarako—. (more…)

Ramon Etxezarreta: “Prozesu honetan, ‘Egunkaria’ ez ezik, euskara bera ere auzitan egon da”

2010, martxoak 12

Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea elkarrizketatu du Goiena-k eta, besteak beste, Egunkaria auzia izan dute hizpide. (more…)

Patxi Lopezek ‘Egunkaria auzia’-n “justizia” egingo dela espero du

2010, martxoak 8

lopez.jpg

Eusko Jaurlaritzako lehendakari denetik —iazko maiatzean hartu zuen kargua—, Twitter bidezko bere bigarren elkarrizketa eman du gaur Patxi Lopezek —argazkian, elkarrizketa saioan— eta, besteak beste, Egunkaria auzia-z galdetu diote, ea zer espero duen. “Beti esandako gauza bera espero dut: justizia”, esan du Lopezek. “Deliturik egin ez dutenak horrela epaituak izatea espero dut”. (more…)

Guillermo Toledo espainiar aktoreak ‘Egunkaria’-ren aurkako epaiketa salatu du

2010, martxoak 8

Orlando Zapata preso kubatarraren heriotzaren ondoren —otsailaren 23an hil zen, gose grebagatik— Guillermo ‘Willy’ Toledo espainiar aktoreak (Madril, 1970) hura “gaizkilea” zela eta “disidente politikoa” ez zela esan izanak hautsak harrotu ditu Espainian, eta kritika asko jaso ditu. Ostiralean Publico-ren webguneak elkarrizketa digitala egin zion Toledori (argazkian), eta honek Egunkaria auzia hizpide izan zuen. Epaiketa salatu zuen.

dd1.jpg (more…)

‘Egunkaria libre!’ aldarrikatuz atzerrian

2010, martxoak 5

Egunkaria-ren aldeko aldarrikapenek etenik ez dute, eta atzerrian ere bada islarik, argazki hauetan ikusten den bezala.

img_5994.jpg (more…)

Xabier Mendiguren Bereziarturen unerik “gogorrenetakoa”, ‘Egunkaria’-ren itxiera

2010, martxoak 3

Uztailean erretiroa hartuko du Xabier Mendiguren Bereziartuk, eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi kargua utziko du. (more…)

Giro ona ‘Egunkaria’-ren alde Gorbeiara egindako ibilaldian

2010, martxoak 1

dd.jpg

Azkenean bai, azkenean joan dira Gorbeiara ibilaldian Egunkaria-ren alde. Atzo, aurreko astean martxa atzeratu beharra izan ostean. Zigoitiatik (Araba) abiatu ziren hainbat lagun, 9:00etan. Haien artean zen Joan Mari Torrealdai auzipetua (more…)

; ?>