Egunkaria, elkartasuna

2008, martxoak 25

Nahikoa dugu jada. Kontu bakoitzari bere denbora dagokio, eta hainbat gai ezin dira nahastu; arriskutsua izan daiteke, zeharo, erantzun ustekabekoak bezain kaltegarriak ekartzeraino. Ezin ulertuzkoa da Egunkaria auzia dela-eta hedabideetan sortu den eztabaida; paradoxa bada ere, ustez hura bidegabekeriatzat daukatenek eragindakoa. Hain zuzen ere, eztabaida horrek ez duelako inolako zerikusirik auziaren inguruan benetan dagoen elkartasunezko bat etortzearekin, bai neurri batean edo bestean bere garaian komunikabidearekin ados ez zeudenen aldetik, bai eta harekin ados zeudenen aldetik. (more…)

Sortatxoa, zoritxarraren aurrean

2008, martxoak 3

Horrela zioen Andres Urrutiak otsailaren 12an Bilbon egin genuen ekitaldi sozialean: «Aita batek bildu zituen sei semeak, eta gazteenari abar bat eskuratuz esan zion: ‘Hautsiko al duk abartxo hau?’. Eta gaztetxoak, klik batez, bi zati egin zuen. ‘Orain bildu sutarako daudenen artean lodiera bereko sei -esan zion berriz-, eta eman anaia nagusiari… Ea hik, Joxe, sortatxoa eskuz hausteko kemenik baduan’. Seme zaharrenak egin zituen ahaleginak, eta alferrik. ‘Hauxe diotsuet -hitz egin zien aitak-, sakabanaturik bizi zareten anaiak banan-banan arerioaren eskuetan jostailu zarete, baina elkar egiten baduzue, ez zaituzte inork menderatuko’». (more…)

Merezia duzue zigorra

2008, martxoak 3

Imajina ezazue [abokatuak aholkatu dit artikuluon garbi uztea hau guztia fikzio hutsa dela; beraz hala bedi], imajina ezazue, nioen, aurrekaririk gabeko bonbaldi baten ondorioz, Vocento taldeko egunkarietako azpiegitura osoa suntsitua izan dela, erredakzio eta administrazioko lokalak oro deuseztuak, errotatibak hautsetan. Inork irudikatu al lezake, balizko kasu horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako goi kargu baten artikulua, zeinaren %50a litzatekeen egunkari horien ildo editorialarekiko desadostasunei buruzkoa? Ez? Aldatu biktimen eta egileen izenak, eta horixe bera da gertatu berri dena. Horren neurrikoa izan baitzen, nire iritzian, pasa den asteburuan Patxi Baztarrikak eginikoa, bere Con vosotros desde la discrepancia / Desadostasunak bizi gaituelako nauzue zuekin artikuluarekin. (more…)

; ?>