Gogoratzeko eta ospatzeko eguna

2015, abenduak 8

Ametsa egia bihurtu zuten; eurena eta milaka euskaldunena: euskarazko kazeta nazionala egunero kioskoan edukitzea. Ametsa zen, gauzaezina zirudielako, utopia, erokeria. Baina lortu zuten: 1990eko abenduaren 6an jaio zen Euskaldunon Egunkaria. Herenegun, 25 urte geroago, berpiztu egin zen Espainiako Auzitegi Nazionalak indarrez itxitako hedabidea: 7.733. zenbakia izan zuten irakurleek esku artean. Sorrera egun haietako emozioak ere inoiz baino biziago izan ziren proiektuan parte hartu zutenen oroitzapenetan. Gainerakoen memoria eraikitzeko, Egunkaria-ren lehen urratsei buruzko dokumentala aurkeztu zuen igandean Eriz Zapiainek: «Asmoa da 20 urteko gazte batek ikustea nola sortu zuten egunkari bat egunero erabiltzen dugun teknologiarik gabe». Ondoren, bazkari bat egin zuten langileek. Ikus ekitaldiko eta bazkariko argazki bilduma

aaaa.jpg
(more…)

Errelatoarekin bueltaka

2015, abenduak 8

Josu Landa

Irakurri berri dut Jakin aldizkarian Joan Mari Torrealdairi egin dioten elkarrizketa luzea, Egunkaria-ren 25. urteurrena dela eta. Sabelean ustez amatuak nituen su batzuk isiotu zaizkit nire zentzu onaren eta ganoraren borondateaz kontra. Zinez argigarria da bertan egiten den narrazioa (mila esker handi bat, Joan Mari, eta eutsi!), batez ere jazarpen politikoari lotutako pasarteetan. Ni neu han inguruan ibili nintzen edo, baina bertan kontatzen diren gehienak ahantziak nituen eta beste zenbait lehenbizikoz orain irakurriak. (more…)

Paparrean

2015, abenduak 8

Mikel Elorza

Madrilen El País edo Parisen Libération edo Londresen The Guardian-en aldarria kamixetan daraman inor ikusiz gero atzeraka eragingo lidake, zer dabil egunkari baten propaganda egiten, pentsatuko nuke. Hurrengoan banku edo petrolio-enpresa batenarekin aterako da! Atzeraka, jakinda hogeita bost urteetan Euskaldunon Egunkaria-ren ez dakit zenbat elastiko diferente jantzi ditudala, egunkari batenak, harro asko jantzi ere. Hainbat aldizkari edo fanzineren aldarrikapena inoren papar edo bizkarrean ikusiz gero ez nintzateke lar asaldatuko, txikiaren, ikusgaitzaren bultzada dela badakidalako, eta gureak ere bazuelako hortik, txikiarenetik, ikusgaitzarenetik. Baina baita The Guardian, El País edo Libération bezalakoak izateko asmotik ere (ez naiz kazetaritza estiloei buruz ari, ez heldu belarri horretatik iritzi honen buruari). (more…)

“Egia bihurtu genuen urte askoan amestutakoa”

2015, abenduak 6

1990eko abenduaren 6an argitaratu zen Euskaldunon Egunkaria-ren 1. zenbakia, Durangoko Azokak 25. aldiz ateak ireki zituen egun berean. Mende laurden bat atzera egin dute, egun hura gogoan: ekitaldia egin dute azokaren testuinguruan, urteurrena gogoratzeko. Bertan, Gaur irekiko ditu ateak dokumentala eman dute.

(more…)

Langileen bazkaria

2015, abenduak 6

25 urte hauetan Egunkaria-n eta BERRIAn kontseilukide eta langile izandakoek ospakizun gisa bazkari bat egin dute gaur Zornotzan (Bizkaia), Uxarte sagardotegian. 126 lagun bildu dira. Bazkalondoren argazki bat atera zuten, eta mende laurden honetan hil diren hemeretzi kideak gogoan izan dituzte. Ikus ekitaldiko eta bazkariko argazki bilduma

b1.jpg (more…)

‘Egunkaria-k 25 urte’ gehigarria

2015, abenduak 6

32 orrialdeko gehigarri bat atera du BERRIAk. Iritzi artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak, marrazkiak… daude, Egunkaria-ren lehen diseinuarekin. Azala da hau.

25fo.jpg (more…)

Eskerrak emateko eguna

2015, abenduak 6

Martxelo Otamendi (BERRIAko zuzendaria)

Mende laurdena beteko da gaur, Vicent [Partal], Euskaldunon Egunkaria sortu genuela, mende laurdena eguneroko egunkari nazionala egiten, ekimen handiko euskaltzale askoren laguntzari eta langileen konpromisoari esker. (more…)

Ezin da atzera egin

2015, abenduak 6

Beatriz Zabalondo (BERRIA Taldeko lehendakaria)

Gaur 25 urte kaleratu genuen Euskaldunon Egunkaria. Durangorako. Gure kulturan bazuen orduan ere esangurarik Durangoko Azokak, besteak beste, urteko nobedadeen erakusleiho eta kultur erromesen helburu zen-eta, gaur bezalatsu. Egun bereziagorik ezin aukera zitekeen euskarazko egunkaria lehenengoz kaleratzeko. Bezperan, ahaleginak eta bi egin genituen kazeta duin, profesional, argi, moderno eta irakurgarria moldatzen… (more…)

Bisioa

2015, abenduak 6

Enekoitz Esnaola

1990eko abenduaren 6 hartako azalean Durangoko Azokak mende laurden bat bete zuela zekarren; Ipar Euskal Herriak baliabideak behar zituela; Europako herri bat independentzia lortu nahian zebilela; AEBetako militarrak berriro zebiltzala beste herrialde bateko kaleetan; auzi politiko batean gipuzkoarren bi heren erreferendumaren alde zeudela; Espainiako Estatuan azkenetan zen erakunde armatu bateko kide batek estradizio auzi bat zuela Frantziako Errepublikan; Irak-en eta AEBen arteko gerra kontuak ere bazekartzan azalean; bonba atomikoa lortzeko mehatxuak bazirela; EAJren eta PSEren arteko negoziazioak; EHUko barne arazoak; euskararen erabilera txikia hamar mila biztanletik gorako udalerrietan; eta Athletic. 25 urtera begiratuta, nobedade handirik ez, funtsean. Berritasuna kazeta bera zen: Euskaldunon Egunkaria. 1. zenbakia zuen gaur 25 urteko hura. (more…)

Xabier Eizagirre: “Herrigintzan ere aldaketa ekarri zuen ‘Egunkaria’-k”

2015, abenduak 6

Urtemugen azoka da aurtengoa. Azokak berak 50 urte egin ditu, eta Euskaldunon Egunkaria sortu zela 25 urte bete dira gaurko egunez. Jakin aldizkariak urtemuga hori baliatu du zenbaki berrian gai nagusitzat jorratzeko. Xabier Eizagirrek (Zarautz, 1966) urte asko daramatza Jakin-en lanean, eta erredakzioburu da duela bi urte taldeko egitura eta aldizkariaren formatua aldatu zutenetik. (more…)

Gaur hemen izanik ere, han naiz

2015, abenduak 6

Gorka Erostarbe

Gaur hemen izanik ere, han naiz. Ikastolan nintzen. 13 urte. Euskarazko egunkari bat sortu zela esan zigun Inaki Beitia irakasleak bertso eskolan ginela. Zerbait piztu zitzaidan barrenean. Noizbait egunkari horretan lan egitea gaizki ez legokeela pentsatu nuen. (more…)

Pello Urzelai, Luistxo Fernandez eta Lorea Agirreren oroitzapenak

2015, abenduak 6

Pello Urzelai, Luistxo Fernandez eta Lorea Agirre Egunkaria-ko langile ohiak Euskadi Irratian izan dira, Amarauna saioan, duela 25 urteko kontuak-eta gogoratzen. Tarte honetan entzun daiteke: 10.10-41.54. (more…)

Zakilixut

2015, abenduak 6

Olariaga

olariaga.jpg (more…)

Euskarazko egunkaria aldarrikatzetik egitera

2015, abenduak 6

(Argia) 25 urte dira abenduaren 6an Euskaldunon Egunkaria-ren lehen aleak argia ikusi zuela. Herritar askoren izerdi eta ekarpenei esker izan zen. Nola iritsi zen baina jendea ia desagertzear zen ARGIAren bueltan bildu, hura indartu eta urte gutxian euskara hutsezko egunkaria, kale edo bale, egin egingo zuela erabakitzera? Zein suk mugitzen zituen?

argia_ccbysa_05.jpg
(more…)

Mende erdi, mende laurden

2015, abenduak 5

Iñaki Petxarroman

Ospatzeko egunak dira euskaltzaleontzat. 50 urte bete ditu Durangoko Azokak. Bilgune, topagune, arnasgune. Euskarak eta euskal kulturak desagertzeko benetako arriskua zuten frankismo beltzean sortu zuen azoka Gerediaga elkarteak eta bide oparoa egin du, gaur arte. Azoka bera bihurtu da euskal kulturaren indarraren erakusleiho, eta, aldi berean, bere ahuleziaren froga. Bost egun trinko hauetatik kanpora zabaldu nahi eta ezin duen kultura gutxitu baten dilema. (more…)

‘Egunkaria’, urte askoan!

2015, abenduak 5

Iñaki Uria (Euskaldunon Egunkaria-ko kontseilari ordezkaria izana)

Atzera begira 25 urte, sorrera uneko pozak gailentzen bazaizkigu ere, ezin uka sorrera minak ere handiak gertatu zitzaizkigula. Itxierako minen ezberdinak, noski, baina handiegiak hainbeste urtean gure barnean gordetzeko. (more…)

Paperetik ispilura

2015, abenduak 4

Harkaitz Cano (idazlea)

Zarama taldeak abestutako «egunkarietan gaude, baina mapetan ez» egia berdadero hari irtenbidea jartzen hasteko modua izan zen Euskaldunon Egunkaria. Izatez, egon ez geunden egunkarietan ere, ez guk nahi bezala islatuta, behintzat. Paper baino mapago zen Egunkaria, sortzetik: gure errepidea, gure geografia, gure komedia, gure tragedia, gure narrazioa. Gure tintazko soinu mapa eta gure eskuetako marren mapa. Anari entzun genuen sentitzen genuena askoz hobeto adierazten, handik zenbait urtera: «Garrantzitsuena ez da guk nola irakurri dugun Egunkaria, baizik eta nola irakurri gaituen Egunkaria-k gu». (more…)

“Zerbait garrantzitsu egiten ari ginela sentitzen genuen”

2015, abenduak 4

Egunkaria-ren lehen zenbakiaren urteurrenaren harira, gehigarri berezia argitaratuko du BERRIAk. Bestalde, ekitaldi bat antolatu dute Durangon (bideoa: Lara Madinabeitia – Maialen Unanue).

(more…)

‘Auctoritas’

2015, abenduak 3

Txema Ramirez de la Piscina (EHUko kazetaritza irakaslea)

Juan del Olmo Galvez epailearen aginduz, 2003ko otsailaren 20ko gau ilunean, armez hornitutako hamarnaka guardia zibilek bere jarduera eten izan ez balute, Euskaldunon Egunkaria zenak igande honetan 25 urte beteko zituzkeen. Zorionez, haren lekukoa hartu duenik bada, badugu. Esku artean duzu, irakurle. Mende laurdena. Bai, mende laurdena joan zaigu Euskaldunon Egunkaria jaio zenetik hona. Artikulu honen egilea estreinatu berria zen Kazetaritza-irakasletzan. Makina bat aldiz irakurri/entzungo zenuten zenbat aldatu den lanbide hau bitarte honetan. Ez hainbeste, ordea, Euskaldunon Egunkaria eta BERRIA egunkariek euskal kazetaritzari egindako ekarriaz. (more…)

‘Egunkaria’, Baionan ere euskaraz!

2015, abenduak 2

Lucien Etxezaharreta (Egunkaria-ko langile ohia)

Gogoan daukat 1990eko abenduaren 6 hori: zainetan geunden Baionan nola aterako zen Durangoko Azokaren lehen egunerako asmatua zen ume berria. Oroitzen naiz bezperako gauean Baiona Ttipiko arkupeetan ibilirik gauerdi inguru horretan, bazter hutsetan, halako kezka zerbaitekin, Errobi bazterrean Galuperia kaiaren 2an lehen solairuan jarria genuen ordezkaritzatik hurbil. Kezkatua ere Egunkaria-ko zuzendaritzako batek aurreko egunetan azaldua baitzigun idazteko modu «zeharo ezberdina» genuela Iparraldeko taldekoek, menturaz ez hainbat egokitua Gipuzkoako gehiengo euskaldunaren irakur sailei… Baina hori bigarren mailako arazoa zen; harrotasun handiarekin genbiltzan aurreko asteetan egin prestakuntzengatik. (more…)

Herri batzordeen lana ‘Egunkaria’-ren sorreran

2015, abenduak 1

Txumai Iturria (Herri batzordetako koordinatzailea Euskaldunon Egunkaria-ren sorreran)

Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren 25. urtemuga gertu dugun honetan, orduko bizipenak kontatzera animatu nau kazeta honek. Garai hartan Argia-ko langile eta EHE eta EKBko partaide izanik, gertutik jarraitu ahal izan nuen euskarazko egunkariaren sorreraren inguruko prozesua. (more…)

; ?>