“Eskerrik asko, eta ez ahaztu”

2014, urriak 18

Egunkaria-n auzipetuta izan direnek eskerrak eman dituzte Andoaingo ekitaldian (atzo izan zen). Hemen haien izenean Joan Mari Torrealdaik egindako hitzaldiaren testua (irudian, bideoa). Kazetaren itxiera kasuan absoluzioa izan zen, 2010ean; eta auzi ekonomikoan preskripzioa, 2014an. (more…)

Bukatu da ‘Egunkaria auzia’, zigor epairik gabe

2014, urriak 18

Gipuzkoako (Euskal Herria) Lurralde Auzitegiak itxi egin du Egunkaria-ko auzi ekonomikoa eta, horrela, 11 urteren ondoren auzia bukatu egin da, zigor epairik jaso gabe, 2010ean, kazetaren itxierako epaiketan absoluzioa eman baitzuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. (more…)

Euskal Herria, Katalunia

2014, urriak 18

Martxelo Otamendi, ekta Vicent Partal eta Jordi Evole katalanak Egunkaria auziaz mintzatu dira Berria-n. (more…)

‘Egunkaria’, egia, justizia

2014, urriak 18

Bingen Zupiria (Noticias taldea) (more…)

“Gihar eredugarria”

2014, urriak 18

Gurutze Izagirre (‘Berria’) (more…)

Txema Auzmendi: “Operazioa agindu eta gauzatu zutenek ez dute orain aurpegia emango”

2014, urriak 18

Duela lau urtetik Kuban dago Txema Auzmendi jesuita eta Egunkaria-ko bi kasuetako auzipetua (Ordizia, Gipuzkoa, 64 urte). Kazetaren itxierako kasuko epaiketako absoluzioa izan ostean joan zen hara. El Cobre herriko santutegian da, eta handik hitz egin du Berria-rekin, pozik, Egunkaria auzia bukatu dela eta.

p003_f01.jpg (more…)

Eta non da Del Olmo jauna?

2014, urriak 18

Hura izan zen Egunkaria auziko instrukzio epailea, Espainiako Auzitegi Nazionalean zela. Guardia Zibilaren txostenak hartu zituen oinarri. Emaitza: absoluzioa eta preskripzioa. Murtzian dabil orain. / Enekoitz Esnaola

olmo.jpg (more…)

Herritarren eta eragileen adierazpenak eskertza ekitaldian

2014, urriak 17

Bukatu da Egunkaria auzia, eta auzipetuta izan direnek eskertza ekitaldia egin dute Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Berria-k han jaso ditu eragileen adierazpenak.

(more…)

Eskertza ekitaldiko argazki bilduma

2014, urriak 17

Egunkaria-ren alde elkarteak eskertza ekitaldi ireki bat antolatu du Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde kultur parkean. Babes handia jaso dute gaur ere. Irudi bilduma.

bildu1119_44504245.jpg (more…)

‘Egunkaria’-ko azpeitiar langile ohien esker oharra

2014, urriak 17

Jose Luis Aizpuru, Leire Aramendi, Ion Aranburu, Iban Arregi, Mikel Arregi, Mikel Azkune, Estitxu Elduaien, Oihana Elduaien, Enekoitz Esnaola, Eneko Etxeberria, Amagoia Gurrutxaga, Xabier Iturria, Asier Legarda-Ereño, Xebaxtian Lizaso, Ana Unanue, Kike Zurutuza. (more…)

Bertsoak: ‘Itxia, baina ez isildua’

2014, urriak 17

Iñaki Petxarroman Berria-ko zuzendariordeak jarritako bertsoak. Doinua: Habanera. (‘Argia‘) (more…)

Ez lurperatu ‘Euskaldunon Egunkaria’

2014, urriak 17

Pello Zubiria Kamino (Argia) (more…)

Oraindik

2014, urriak 17

Idurre Eskisabel (‘Berria’) (more…)

‘Egunkaria auzia’, 25 azaletan

2014, urriak 15

2003tik 2014ra hainbat izan dira Euskaldunon Egunkaria-ren auziak eman dituen azaleko argazki eta titularrak. 11 urteko amesgaizto horretako 25 azal bildu ditu Berria.eus-ek bilduma honetan.
azala.jpg (more…)

‘Egunkaria’-ren eskertza ekitaldia

– Ostirala, urriak 17.
– 12:00.
– Andoaingo Martin Ugalde kultur parkea.
– Ekitaldi irekia. Ondoren, mokadua.
– Antolatzailea: Egunkaria-ren alde elkartea.

‘Berria’-ren gehigarri berezia

2014, urriak 15

Berria-k 8 orrialdeko gehigarri berezia argitaratu du gaur Egunkaria auziaz, pieza ekonomikoaren artxiboa dela eta. Hemen PDFa. “Egunkaria auzia. 11 urte joan eta gero, itxita”.

gehigarriab.jpg (more…)

‘Egunkaria’-ko auzi ekonomikoa ere betiko itxi dute, preskribatutzat jota

2014, urriak 15

“Auto hau irmoa da, eta haren aurka ezingo da inolako ohiko helegiterik jarri”. Hala dio Gupuzkoako Lurralde Auzitegiak Egunkaria-ko auzi ekonomikoari buruz atera duen autoak. Bukatu da auzi hura, eta, ondorioz, bukatu da Egunkaria auzia, 11 urte pasara. Kazetaren itxierako epaiketan bost lagun epaitu, eta 2010eko apirilaren 12an absoluzioa eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Pieza ekonomikoan zortzi lagun zeuden auzipetuta, eta Gipuzkoako auzitegiak artxibatu egin du, Donostiako Zigor Epaitegiaren erabakia berretsita. “Zehaztugabetzat” jo ditu fiskaltzak aipaturiko auto bateko akusazioak, eta ustezko delituak preskribatu ditu. Amaitu da auzia. Baina Egunkaria itxita da 2003ko otsailaren 20tik; horrek ez du atzera bueltarik. (more…)

“Lasaitasuna da, ez justizia”

2014, urriak 15

q006_f01.jpg
Poza, urteetako zama gainetik kentzea. Hori sentitu dute Egunkaria auziko pieza ekonomikoan auzipetutakoek, beren aurkako epaiketarik ez dela egingo jakitean. Zama, izan ere, denbora luzekoa izan baita, eta karga handikoa. 2003ko otsailean sartu zen Guardia Zibila lehen aldiz Martin Ugalde kultur parkean: Egunkaria itxi, hamar lagun atxilotu… Biharko egunez izan zen bigarren operazioa. Atzo arte iraun duena. (more…)

Uria: “Madrilen ixtea erabaki zuten, eta itxi zuten; lan egin behar da hori aldatzeko”

2014, urriak 15

q007_f01.jpg

Gipuzkoako Auzitegitik albistea iritsi berritan erantzun ditu Iñaki Uria auzipetuak (Zarautz, Gipuzkoa, 1960) Berria-ren galderak. Ospakizun giroa dago Martin Ugalde Kultur parkean. (more…)

‘Egunkaria’-ko langile ohien oharra

2014, urriak 15

Euskaldunon Egunkaria-ko langile ginenok, 2003ko otsailaren 20an Guardia Zibilaren operazio baten ondorioz lanposturik gabe utzi gintuztenok, poz handiz hartu dugu orduan hasitako bidegabekeria behin betiko bukatu delako albistea. Egunkaria ixtea adierazpen askatasunaren eta euskal prentsaren kontrako erasotzat genuen, eta, auziaren erabateko artxibatzearen aurrean, ideia horixe berresten dugu. (more…)

Egunkaria libre

2014, urriak 15

Joanmari Larrarte (‘Egunkaria’-ko auzi ekonomikoan atxilotuta egondakoa) (more…)

Aurrera

2014, urriak 15

Iñaki Petxarroman (‘Berria’-ko zuzendariordea) (more…)

Bidea ez da bukatu

2014, urriak 15

egunkaria.jpg

Iban Arregi, Berria Taldeko kontseilari ordezkaria

(more…)

Zauriek irekita jarraitzen dute

2014, urriak 15

Jakes Goikoetxea, ‘Egunkaria’-ko langile ohia (more…)

Ez dugu ahaztu, ez dugu ahaztuko

2014, urriak 15

Gari Berasaluze, kazetaria eta Zarauzko Kultura zinegotzia (more…)

Eskertza ekitaldia ostiralean Andoainen, kultur parkean

2014, urriak 14

eskertza.jpg

Egunkaria-ren alde elkarteak eskertza ekitaldi ireki bat antolatu du ostiral honetarako. Andoainen (Gipuzkoa) izango da, Martin Ugalde kultur parkean, 12:00etatik aurrera. Pieza ekonomikoan auzipetuta izan direnek Donostiako Lurralde Auzitegiaren artxibo autoaren balorazio bat egingo dute, eta ondoren mokadu bat egongo da. Euskaltzaleei bertara joateko gonbitea egin die elkarteak. (more…)

Begoña Zubelzuren testigantza artxiboaren ondoren

2014, urriak 14

Egunkaria-ko auzi ekonomikoaren artxiboaren ondoren Berria TBri adierazpenak egin dizkio auzipetuak.

(more…)

Gipuzkoako Auzitegiak berretsi egin du ‘Egunkaria’-ko auzi ekonomikoaren artxiboa

2014, urriak 14

Bukatu da Egunkaria auzia, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak pieza ekonomikoa itxita. 2003ko otsailaren 20an hasi zen auzia, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak kazeta ixteko agindua emanda. 2010ean etorri zen itxierako epaia: absoluzioa, ez zegoelako ETAren eta Egunkaria-ren arteko loturarik. Baina Egunkaria-k itxita segitu zuen, eta auziko beste piezak —ekonomikoak— aurrera jarraitu zuen. Donostiako Zigor Epaitegiaren artxibo sententzia berretsi du orain Gipuzkoako Auzitegiak, 1998-2001 artean egindako ustezko delituak preskribatutzat jota —diru laguntza publikoen iruzurra eta diru kontuen faltsutzea—. (auzi ekonomikoko kronologia eta artxiboaren autoa)  (more…)

; ?>