2003ko otsailaren 20an, goizaldean, dozenaka guardia zibilek Egunkariako 10 arduradun atxilotu zituzten eta Egunkariak Andoainen duen egoitza nagusia miatu zuen. Bilboko, Gasteizko eta Iruñeko egoitzak ere miatu zituzten. Egun horretan bertan, eguerdian, egoitza guztiak prezintatu eta itxi egin zituzten epailearen aginduz.