Eskerrik asko, Iñaki

2024, urriak 20

Iñaki Uriak erretiroa hartu du. Argia-n ibili ondoren, Euskaldunon Egunkaria-ren sorreran eta haren lehen hamabi urteetan parte hartu zuen —besteak beste, kontseilari ordezkari bezala—, harik eta Espainiako Auzitegi Nazonalak kazeta itxi zuen arte. Urte eta erdi bat egin zuen preso, eta, beste lau kiderekin batera, epaitu egin zuten, baina absolbitu ere. 2006tik aurrera, Hamaika Telebistako zuzendari nagusia izan da. Uriaren ibilbidea jasotzen du argazkiekin osatutako bideo honek.

Iñaki Uria: “Hizkuntza ez ezik, nazioa ere finkatzeko garrantzitsua izan zen ‘Euskaldunon Egunkaria'”

2024, urriak 20

(Berria) Medikuntza ikasketak hasi zituen, baina euskalgintzan aritu da beti Iñaki Uria (Zarautz, Gipuzkoa, 1960). Idazten, kudeaketa lanetan, euskarazko hedabideentzat laguntzak eta sosak lortzen… Komunikabideak sortzen ere bai. Euskaldunon Egunkaria-ren sortzaileetako bat izan zen; zuzendari eta kontseilari ordezkari aritu zen. Hamaika telebistaren sortzailea ere izan zen, eta horretan jardun du azken hemezortzi urteetan. Hernaniko (Gipuzkoa) terraza batean hasi da euskarazko prentsaren ingurukoak kontatzen.

inaki-uria_49_1000x666

(more…)

Iñaki Uria, euskalgintzako xerpa

2024, urriak 12

(Martxelo Otamendi, ‘Berria’)

Indarrik gabe eta zaharkituta geratzen ari zen Zeruko Argia astekarian sartu eta lurreko Argia bihurtu zuen gazte talde ausarteko kideari ere iritsi zaio erretiroa —profesionala bakarrik— hartzeko garaia: Iñaki Uria, azken hamarkadotan euskarazko prentsan egon diren gailur gehienen ezinbesteko xerpa, motxila astunak bizkarreratzeko inolako aitzakiarik hartu ez duena.
(more…)

; ?>