EGUNKARIAren itxieraren 5. urteurrena da gaur. Espainiako Auztegi Nazionalaren erabaki hura salatzeko eta indarrean jarri zituen ekinbide judizial guztiak bertan behera uzteko eskatzeko kontzentrazioa egingo da Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean, goizeko 11:30ean.
Alderdi politikoetako ordezkariei, sindikatuetakoei, gizarte eragile guztiei eta herritarrei egin die deia Egunkariaren Alde Elkarteak kontzentraziora etor daitezen.
Gaur kontzentrazioa Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean
Euskaldunon askatasunaren alde
Iñaki Uriaren iritzi artikulua [ BERRIA, 2008-02-20 ]
Otsailak 20. Hamar lagun atxilotu, 21 etxe eta egoitza miatu, bost egunez tratu txarrak eta torturak jasan beharra, sei lagun kartzelara… Urriak 16. Beste 8 atxiloketa, inkomunikazioak, miaketak… eta sortzea hainbeste kosta zitzaiguna, Euskaldunon Egunkaria, egun batetik bestera betiko itxita. (more…)
ERANDIO (ALTZAGA): Kantagunea
Otsailak 22:
20:00etan, Kantagunea, La Plaza tabernatik abiatuta.
ALEGIA: Elkarretaratzea
Otsailak 20:
Elkarretaratzea, 19:30ean, Herriko plazan.
LAZKAO: Elkarretaratzea
Otsailak 20:
Elkarretaratzea, 19:00etan, herriko plazan.
DEBA: Elkarretaratzea
Otsailak 20:
Elkarretaratzea, 18:30ean, herriko plazan.
GALDAKAO: Elkarretaratzea
Otsailak 20:
Elkarretaratzea, 20:00etan, Zamakoa eta Muguru kaleen artean
ZARAUTZ: Elkarretaratzea
Otsailak 20:
Elkarretaratzea, Lege Zaharren enparantzan, 20:00etan.
ERRENTERIA-ORERETA: Elkarretaratzea
Otsailak 20:
Elkarretaratzea, herriko plazan, 19:30ean.