Egunkariaren Alde Elkarteak deituta elkarretaratzea egingo da ostiralean, irailak 25, Donostian. Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan egingo da, Kursaal Jauregiaren aurrean. Donostiako Zinema Jaialdia aitzaki hartuta, euskal aktore, ekoizle, zuzendariek… elkartasuna azalduko diete auzipetuei.
Deialdia irekia da eta bertan parte hartzeko deia egin dute auzipetuek.
Egunkaria itxi zutenetik sei urte beteko diren egunean, otsailaren 20an, elkarretaratzea deitu Egunkariaren Aldeko Taldeak, Egunkaria libre! lelopean.
Ostiral honetan izango da, 12:00etan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.
EGUNKARIAren itxieraren 5. urteurrena da gaur. Espainiako Auztegi Nazionalaren erabaki hura salatzeko eta indarrean jarri zituen ekinbide judizial guztiak bertan behera uzteko eskatzeko kontzentrazioa egingo da Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean, goizeko 11:30ean.
Alderdi politikoetako ordezkariei, sindikatuetakoei, gizarte eragile guztiei eta herritarrei egin die deia Egunkariaren Alde Elkarteak kontzentraziora etor daitezen.
Egunkariaren Alde Elkarteko kideak gizarte eragileekin eta euskalgintzako ordezkariekin bilduko dira gaur eguerdian, Bilboko Ercilla hotelean, 11:30ean.
Izan ere, Egunkariaren Alde Elkarteak ‘oso larria’ iritzi dio gaur egungo uneari: “Herri akusazioek Egunkaria ezeze Euskalgintza osoa baitute jopuntuan. Tesia garbia da: den-dena da ETA, euskalgintza ere bai. Berebiziko garrantzia du tesi honek Auzitegi Nazionalean jurisprudentzia sortu dezakeelako baldin eta Egunkaria kondenatzen badute”.
Horren harira, egoeraren gordintasunaz hitz egin eta jarrerak zehaztu asmoz egin dute gaurko bilera deialdia.