Musikariek babesa erakutsi diete auzipetuei, auzia «ulergaitza» delako

2009, azaroak 7

aaaa.jpg

Egunkaria auzia ulergaitza da, Ruper Ordorikaren erranetan. «Sinbolikoki» bada ere desadostasuna erakustea beharrezkotzat jotzen du, joera bat dagoelako disidentea den guztia auzipetzeko, haren ustez. Hainbat musikari, abeslari eta diskoetxe bezala, auzipetuei elkartasuna erakutsi nahi izan zien atzo eguerdian, Donostiako Bulebarrean Egunkaria Libre! lelopean egin zen elkarretaratzean. (more…)

Inurri lana abian da

2009, azaroak 5

Denbora pasatu ahala gero eta gehiago dira Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera salatzeko eta auzipetuei elkartasuna erakusteko egiten ari diren ekimenak, eta, hemendik aitzinera, are gehiago izanen dira. Gaur Eibarren, Sopelan eta Tolosan ekimenak egongo dira. (more…)

Egunkaria-ko auzi ekonomikoa ere Auzitegi Nazionalean epaituko dute

2008, urtarrilak 24

Egunkaria-ko auzi ekonomikoko zortzi auzipetuen apelazio helegitea atzera bota eta auzia Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzea agindu du bertako Penaleko Salak. Egunkaria-ko auzi ekonomikoko defentsak behin eta berriro planteatu izan du, auzi hau, epaitzekotan, Euskal Herriko auzitegiek epaitu beharko luketela. (more…)

; ?>