2003ko otsailaren 20an itxi zuen Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, 'Euskaldunon Egunkaria'. Eraso judizial hark izugarrizko lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian, eta jasotako elkartasuna eta gizartearen erantzuna ere tamaina berekoa izan zen.
Bost eguneko inkomunikazioa jasan ostean epaileak Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Xabier Oleaga, Pello Zubiria eta Xabier Alegria espetxera bidali zituen, eta Martxelo Otamendi, Fermin Lazkano, Inma Gomila eta Luis Goia aske utzi.