«Elkarrizketa liburu bat da, baina nagusiki biografia bat da». Horrelaxe definitu du Garbiñe Ubeda BERRIAko kazetariak Handira jotzeko kazetaritza liburua. Gaur goizean aurkeztu dute Martxelo Otamendiren biografia, Donostiako Elkar liburu dendan, eta bertan izan dira Otamendi eta Ubeda, Martin Eraso Elkarreko editorearekin batera. BERRIAk, Elkarrek eta Jakin-ek elkarrekin argitaratutako Aleka bildumaren azken alea da; eta, izenburuari jarraiki, Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko zuzendari ohiak argi utzi du apustu sendoa egin izan duela beti euskarazko kazetaritzaren alde: «Nire ezaugarrietako bat izan da erronkei baiezkoa ematea edo animatzea».
‘Handira jotzeko kazetaritza’, Martxelo Otamendiren elkarrizketa liburua
2025, urriak 15