(Berria) «Imajinatu negar zotinka iristen dela bat epailearen aurrera, edo aurpegia txikituta, eta epaileak ez duela ezer egiten. Berdin-berdin jarraitzen duela aurrera, ezer gertatuko ez balitz bezala». Ez behin, eta ez bitan; «askotan» gertatu da hori, Martxelo Otamendiren erranetan (Tolosa, Gipuzkoa, 1957). Halako kasuen berri badu Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, eta hamar aldiz zigortu du Espainiako Estatua, aurpegiratuta ez dituela behar bezala ikertu euskal herritarrek jarritako tortura salaketak. Otamendirena da salaketa horietako bat, eta berriz abiatu dute prozesua, egia judiziala lortzeko esperantzan. [Martxeloren tortura kontakizuna, 2023]




