Tortura salaketak

Iñaki Uriak, Xabier Oleagak, Martxelo Otamendik, Xabier Alegriak eta Txema Auzmendik torturak eta tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten epailearen aurrean. Espainiako Barne ministroak kereila jarri zuen tortura salaketak egin zituztenen kontra, tortura salaketa horiek egitea ETArekin kolaboratzea zela egotzita. Auzipetu guztien tortura salaketa guztiak artxibatu egin zituzten. Martxelo Otamendik Europara jo zuen, eta honek arrazoia eman zion.



; ?>