Egunkaria-ko auzi ekonomikoa ere Auzitegi Nazionalean epaituko dute

2008, urtarrilak 24

Egunkaria-ko auzi ekonomikoko zortzi auzipetuen apelazio helegitea atzera bota eta auzia Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzea agindu du bertako Penaleko Salak. Egunkaria-ko auzi ekonomikoko defentsak behin eta berriro planteatu izan du, auzi hau, epaitzekotan, Euskal Herriko auzitegiek epaitu beharko luketela.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Seigarren Instrukzio Epaitegiaren autoaren kontra, defentsak erreforma helegitea ezarri zuen iazko uztailean, eta fiskalak ere bat egin zuen eskaera horrekin. Dignidad y Justizia elkartea kontra agertu zen eta Seigarren Instrukzio Epaitegiak atzera bota zuen erreforma helegite hori. Erabaki horren kontra apelazio helegitea jarri zuen defentsak, eta fiskalak, berriz ere, eskaera horren aldeko jarrera agertu zuen. Orain Penaleko Salako 2. Aretoak atzera bota du helegite hori eta defentsak ezin du beste helegiterik egin. Bitartean, Del Olmo epaileak erabaki zuen Auzitegi Nazionaleko Penaleko Epaitegi Zentralean.

Dignidad y Justizia akusazio popularraren bultzada hutsez eta fiskala enplazatuz 3 eguneko epean akusazioa egitera. Fiskalak, bat egin zuen Dignidad y Justiziaren akusazioarekin. Hori gertatu zenean, esperantza bakarra konpetentzia helegiteak aurrera egin eta epaiketa Tolosara ekartzea zen. Ez da ordea horrela gertatu.Honela, Egunkaria auziko bi prozedurak, nagusia zein ekonomikoa, Auzitegi Nazionalean epaituko dira. Auzi ekonomikoan espetxe eskaerak gogorragoak dira nagusian baino. Hauek dira Egunkaria-ko prozedura ekonomikoan auzipetutako zortzi lagunak, eta zigor eskaerak:

  • Joan Mari Torrealdai: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 33 Milioi euroko isuna. (5.500 Milioi pezeta).
  • Iñaki Uria: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 33 Milioi euroko isuna.
  • Txema Auzmendi: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 33 Milioi euroko isuna.
  • Joxe Mari Sors: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 33 Milioi euroko isuna.
  • Ainhoa Albisu: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 33 Milioi euroko isuna.
  • Mikel Sorozabal: 21 urte eta 9 hilabeteko espetxealdia eta 27 Milioi euroko isuna.
  • Begoña Zubelzu: 17 urte eta 2 hilabeteko espetxealdia eta 22 Milioi euroko isuna.
  • Fernando Furundarena: 13 urte eta 3 hilabeteko espetxealdia eta 21 Milioi euroko isuna.

Orotara 235 milioi euroko isuna eta 181 urteko espetxe zigor eskaera. Urte guzti hauek eta diru zigor astronomiko hauek, sekula ere egin ez ditugun ustezko BEZ delitu bi eta ustezko dirulaguntzen iruzurragatik 4 urtez (1998,1999,2000,2001). Oraingo erabaki honekin, tarteko ohiko tramite judizial batzuekin batera, bi sumarioen ahozko epaiketa hasteko data jartzea besterik ez da falta. Auzi ekonomikoa lehenago epai lezakete, aste batzuen kontua izan liteke, auzi nagusia ez bezala, prozedura laburtua delako. Auzi ekonomikoan Dignidad y Justiziaren akusazioekin eta espetxe eskaera gogorrekin, azkenean, bat egin du fiskalak. Auzi nagusian, ordea, Dignidad y Justizia herri akusazioaren eskaera soilik dago, fiskalak ez baitu akusaziorik egin.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>